2020(e)ko urtarrilaren 10(a), ostirala

Loth Bailarako Kanpaina (XLVI) Suaren Errautsak


Aurreko atala

Igarobidea, Loth Bailara (2.550eko neguko 39 eta 40 egunak)

Carlos estaliarra
Dwalin, zuzentasunaren bila dagoen nanoa
Borgad, aka "JoJan" ogro basatia
Tag-Raz, ogro ilustratu eta fededuna
Vincenzio, ume-moko bihotzgabea
Giun, nano gerlaria

Felixen aurpegia egunez egun iluntzen da, urduritasun eta larritasuna islatzen du. Bere elizako kriptetan Konpainia du entzulego; 

Kazarov anaien azkeneko mugimenduak Igarobide guztia kontrolatzeko beste pausu bat izan da, eta argi gelditu da ez dutela mugarik beraien helburuak lortzeko, nahiz eta hori goblin banda batekin aliatzea esan nahi badu. Bizirik gelditzen diren lurjabeak beraien panpin bilakatu dira eta morroiak, esklabu. Hala ere, larriena ihes egitea lortu duten gaixuen historiak dira. Badirudi, iraultza gidatu zutenak, lurjabe bat erahiliz, momentu ilunenean desagertu zirela. Entzundakoa ez da errieta bat, egin nahi dezutena, baina hiltzaile talde bat baina gehiago nahi badezue izan, hasi zuen izena garbitzen.”

Felixen hitzak bere apopiloen onespena lortu zuten, noski. Baita taldeko eskarmentatuen artean. Dwalin eta Giunek ondo baino hobeto dakite epe motzeko etekinek eta diru azkarrak ekartzen dituzten ondorioak. Gaur, Igarobidea lehen baino ilunagoa da eta Aguileratik ikusten diren esklabuz beteriko gurdiek tripak nahasten dizkiete. Ez ordea Vincenzio eta Jojani. Baliteke, bizitzako ankerkeriek bihotza hoztu izana. Ezer gutxi inporta zaizkie galdutako bizitzak, esklabutza eta oldarkeriak. Bost axola Aguilera edo Kazarov Anaiak. Hemen guda besterik ez dago eta beraien buruetan bizirauteko modu bakarrra munstro batean bilakatzea da. Azkenik, Estaliatik etorritako ezpatalri berri bat dugu. Hain berria oraindik perfume usaian daramala soinean. Hain berria, oraindik printzipio eta idealak dituela. Hain berria, bi aldiz pentsatu gabe Konpainia Askearen hurrengo bidairako izena eman duela. Santutegira joango dira, lekameak entzutea eta posible bada, lotsaren kiratsa azaletik kentzea.

Otso Larruko Arkumea



Monja talde hau ezustez beterik dago. Mozolak eta bakezaleak ziruditen baina badirudi bakea lortzeko lehenik eta behin borrokatu egin behar dela. Catherine, Auheneko Alaben buruzagi gaztea Eugene eta Saavrarengatik inguratuta dago. Eugene esklabisten aurkako guda nahi du. Saavrak ere, baina azken honek diruaren garrantziaz ohartu da. Dirua lapurtzea bere lekame ordenaren printzipioen aurka dijoa baina esaten den bezala; lapur bat lapurtzen diona... eta Aguilerako bankuan, betaurreko txiki batzuen atzean, Igarobideko lapur gorrotatuena aurkitzen da.

John Suttonek denak engainatu ditu bere iruzur eta trikimailuekin eta Alabek, bankulariaren sekretuak nahi dituzte kontaktu boteretsu eta aliatu aberatsak irabazteko. Infiltrazio talde baten modura, Konpainiak Suttonen kontu liburua lortuko du eta mehatxuen bitartez bankularia hiria uztea lortuko dute. Auheneko Alabaek informazioa lagun ugari biltzeko erabiliko dute, baina ez dira bakarrak izango. Liburu horretan Aguilerako kontseiluko izen eta hari solte asko agertzen dira eta gure mertzenarioak fabore pare bat lortuko dituzte.


Alfonso Duarte, Igarobideko pertsona aberatsenaren laguntzaz John Sutton baztertzea lortu dute eta ordainean, Duarteren alaba bankuaren zuzendaritza bereganatu du

Txinparta

Hala ere, Santutegian argi dute dena ez duela diruak konponduko. Esklabistak eta Kazorov Anaiak menperatzeko aukeraren bat izan nahi badute, armada bat beharko dute eta Eugenek nekazarik eta esklabu oihak besterik ez ditu. 

Konpainiako kideek armada horren falta sumatu zuten orain dela pare bat aste goblinen erasoaren berriak entzutean, zer egin dezakete baserritar batzuk indar horren aurka? - Saavrak kontaktuak lortzen dituen bitartean Auheneko Alabei armada bat lortzen lagundu egingo diete.

Baina Eugenen plana entzutean, berriz ere, dudak ate joka entzun zituzten; Transbordadoreko (Kazorov Anaiek kontrolatzen duten hiria) hondarrean borrokatu eta hiltzen diren gladiadoreak ihes egitea lagundu beharko dituzte. Iraganean, Alasia izeneko gladiadorea ezagutu zuten eta gutun sekretu bat eman zioten monjen izenean. Orain piezak ahokatzen ari dira. Hala ere, besteetan ez bezala, Konpainiak beldurrak baztertuko dituzte eta plana aurrera eramango dute isiltasun eta zehaztasun izugarri batekin.

Gau erdian 50 bat gladiadore aske izango dira, denak, hondar bikiko txapelduna izan ezik. Lassath, deabru gerlaria hiriko kale estu eta  ilunetan desagertu egingo da.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina