2020(e)ko urtarrilaren 22(a), asteazkena

Loth Bailarako Kanpaina (XLVII) - Errukiaren Sarea (I)

Aurreko Atala


Igarobidea, Loth Bailara (2.550eko neguko 41 eta 42 egunak)

Carlos estaliarra
Dwalin, zuzentasunaren bila dagoen nanoa
Borgad, aka "JoJan" ogro basatia
Emma Malatesta, arrantzalea
Sabino Dante, ordainsari-bilatzailea
Giun, nano gerlaria

Gladiadoreak askatu ostean, Auheneko Alaben egoera ekonomikoa hobetzeko unea iritsi da, Saavra eta Catherine le Sauxen irizpideak jarraituz.

Beraien lehenengo ekintza urteko kolekta martxan jartzea da. Santutegiko lekameek Igarobidea zeharkatzen dute kolekta erraldoi bat antolatuz, aberats zein txiroen laguntza eskatuz. Bildutako dirua metalezko gotortutako kutxa batean sartzen dute, kutxa gora eta behera eramanez. Kolekta ospe handia du eta bere garraioa oso arriskutsua egin da azkenaldian. Gure lagunak kutxa babestu beharko dute Aguileratik Santuariora egin behar den azken bidaian.

Kolekta


Bai bai, ondo entzun duzue, urrez beteriko kutxa bat, konpainia askeko alprojeen eskura. Lekameek ez dira erotu baina gure protagonisten buruetatik ideia bera pasa zen.

Azkenean, ohartu ziren Saavra ez zela hain inozoa. Gure lagunak bidelapur eta gaizkile guztien arreta deitzen zuten bitartean, benetako altxorra isilean eta tentuz Santutegira garraiatua izan zen. Konpainia Askek zeraman kutxan harri pila besterik ez zegoen.

Hala ere, txotxongiloen papera ez zuen pertsonaien harrotasuna apaldu eta inozoaren zoriontasuna ageria zen beraien aurpegietan. Bazirudien behingoz planak ondo zijoaztela. Honela, Santutegiko hilerrian Saavra eta Catherinekin gelditu eta hitz egitean gogotsu onartu zuten hurrengo lana. Agian, kanpaina osoan ongia lehenengo aldiz egitearen efektu psikologikoa da.


“Gure eragina hedatu nahi dugu, hirietako herri xumeari lagunduz. Beraien errespetua eta amodioa lortzen badugu ezingo gaituzte kanporatu” – Hauek izan ziren Catherinen hitzak. Laburbilduz, Aguilera eta Transbordadoreko hirietan Ospitale moduko base edo txokoak ireki nahi dituztela. Ospitale horiek, gaixoak sendatzeaz gain bilera leku eta antolaleku bezala nahi zituzten.


Aguilerako Usoen Etxea


Taldea luzez eztabaidatu zuen hurrengo pausoaren inguruan. Aguilerako Ospitalea antolatzeko, herrian festa-leku ezaguna den Usoen Etxea aukeratu zuten lekameek. Beraien informazioaren arabera, jabeek (bi atso) saltzeko interesa zuten baina beste erosleen bat ere atzetik zebilen. Transbordadorean ordea, Antikuarioaren dorre “hutsa” okupatzea erabaki zuten.

Metamorfosis sarreran irakurri dezakezuten bezala, dorrea ez zegoen hutsik. Bere lau hormen artean Otto izeneko golem bat bizi baitzen.

Aho batez Aguilerara joatea erabaki zuten

Baina Warhammerreko munduan, eta are gehiago Mugaldeko Erresumen bailara isolatu honetan gauzak ez dira inoiz diruditena.

Atsoek, Usoen Etxeak irabazitako festa-lekuaren ospea aldarrikatuz, lekame, abenturazale, alkohola, sexua eta biolentzia nahasten zuen orgia martxan jarri zuten afari kutsatu baten ostean. Esnatzerakoan, lekame erdiak hilik zeuden baina kontratua sinatzea lortu zuten bidetik.




Nahastuta eta izugarrizko ajearekin, Carlos, JoJan, Dwalin, Sabino, Emma eta Giunek Santutegira bueltatuko ziren, hurrengo Ospitalea irekitzeko egongo ziren komerietan pentsatuz.

































iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina