2020(e)ko ekainaren 2(a), asteartea

Loth Bailarako Kanpaina - Konpainia Askea: Hodei Beltzak

Aurreko atala

Igarobidea, Loth Bailara (72 eta 76 egunen artean)

Carlos, justiziaren aldeko ezpatalari ohoretsua
Tag-Raz, sigmarreko ogro lekaidea
Giun, gerlari nano trebe baina gupida gabea
Dwalin, zuzentasunaren bila dabilen nano noblea
Hanna Taedanna, sorgin maitagarria
Bors, inork ezagutzen ez duen herrialde bateko enbaxadore iluna

Kazorov Anaiak pizti zauritua dira. Konpainia Askearen laguntzarekin bere esklabutza sarea erori da eta soldatapean zituzten soldadu eta buruzagi asko esklabu ohien aurka galdu ditu. Auehenko Alabek garaipen politiko garrantzitsua lortu dute esklabuen askatasuna lortuz eta lekaideekin batera, Konpainia Askeak ere. Esklabu libreak lurjabeen lurrak hartu eta autogestionatu egin dira. Orain, Aguilerako hiriaren parte bihurtu dira, hiritarrak ekoizten duten janariarekin hornituz. Aguilerak, ezer arriskatu gabe, bere posizioa indartu du.

Etsaia atzera egiten ikustean Aguilerako fakzio ezberdinek  gordeta ibili ondoren bata bestearen lepoetara jauzi egin dute. Politika, sarraskijaleen arteko norgehiagoka izaten da maiz eta arriskua desagertzean kontzejuaren barneko azpijoko eta traizioak hasiko dira. Eraso hauek anabasa sortarazten dute eta Konpainiak ez du anabasa maite. Anabasak diru iturriak agortzen ditu, arerioak nahastuarazten ditu eta kolpeak edozein lekutik erortzen dira. 

Kontzejuaren Konspirazioak

Hasteko, kontzejua kontrolatzen duten Gremioek estrategia aldatu dute. Orain arteko plana lurjabeen babesa lortzea zen Ordena behin betiko belaunikarazteko. Baina lurjabeak hilda edo  espetxean amaitu dute. Urduri, ekintza zuzenagoetara bideratu dituzte ahalegin guztiak.

Yetzineko ibai ertzean kokatzen den nasa bereganatu dute inorri ezer esan gabe. Hantxe harrapatu zuten gure heroiek Malfi zitala. Tullivan alkateak, beste guztiei aurreratuz, marinel eta mertzenario talde bat bidali du hara, merkataritzarako hain esanguratsua den puntu estrategikoa gremioen eskuetan utziz.

Gainera, Konpainia Askea ohartu da iparraldean aurkitzen diren Arrapala Lehoi mertzenario taldea Gremioentzat lanean hasi dela. 100 mertzenario profesional merkatarien aginduetara ez dirudi mugimendu oso demokratiko bat.


Baina Gremioak ez dira zerbait egin duten bakarrak. Ordenak, kontzejuaren 16 aulkietatik 2 bakarrik ditu eta badirudi ez dela zenbaki hauekin konformatuko. Konpainiaren ikerketek lekaide eta zaldun hauek isilpeko mugimendu bat azaleratu dute. 

Indarra erabili ordez, eskualdeko alkimistei enkargu berezi bat egin diete: Pozoi hilgarri baten prestaketa. Zoritxarrez, oraindik korapilotsuagoa ematen duen beste zerbait ere deskubrituko dute. Pozoiarekin batera, antidotoa ere nahi dute. 





 Azkenik, kontzejukide ilunena dugu. Laurent, bertso askea izan da interes ezberdinez beteriko kontzejuan. Hiriko altxorzainaren postua du eta urte hauetan burokrata eraginkor eta justua izan da. Estadista maskara honen atzean, Kazorov anaien txotxongilo bat ezkutatzen da.

Aguilerako bankuko liburuetan Laurenten mugimendu asko agerian gelditu dira. Berea ez den diruarekin hiriko etxe gotortu ugari erosi ditu eta badirudi bere nagusien aginduetara egiten ari dela. Carlosek Aguilerako umezurtz lapur taldearekin harremanetan jarri da etxe hauek guztiak espiatzeko asmoarekin.



Jokoz Kanpo

Gauza ugari zurrunbilo politiko honi esku-frenoa jartzeko. Hodei beltzak ziztu bizian mugitzen ari dira eta abenturazaleak orain arte lortutako guztia salbatzeko prest daude. Baina jainkoek beste plan batzuk dituzte. Egun hauetan zerbait arraroa sumatzen hasiko dira: Usoek kaka egiten diete gainean, arrainen arantza guztiak beraien plateretan aurkituko dira eta edozein karta joko delarik erremediorik gabe galdu egingo dute...laburbilduz, norbaitek begizkoa egin diete.

Egunak pasa ahala zortea geroz eta txarragoa izango da, arriskutsua bilakatu arte. Txantxa bat zirudina oztopo larri batean bilakatuko da eta erlojuaren aurkako lasterketa batean murgilduko dira. Begizkoa deuseztatzeko madarikazioa egin duena aurkitu beharko dute. Erantzuna Felixek izango du. Suzko apaizak esango die madarikazioa Ranald jainkoaren miraria dela (beste lekuetan Emril bezala ezagutzen dena) eta Igarobidean jainko gezurtero horren lekaide bakarra ezagutzen du: Eleanor Steinhoff, Kazorov anaien beste buruzagietako bat.

Emril jainkoaren sinboloa


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina