Igarobidea, Loth Bailara (52.eguna)
Carlos, justiziaren aldeko ezpatalari ohoretsua
Emma Malatesta, ehiztari diruzalea
Emma Malatesta, ehiztari diruzalea
JoJan, ogro basatia, kontrolaezina
Giun, gerlari nano trebe baina gupida gabea
Dwalin, zuzentasunaren bila dabilen nano noblea
Sabino Dante, ordainsari-bilatzaile zuhurra
Azken egunetan Auheneko Alabek gidatutako nekazari armada jipoi latzak eman dizkio Kazorov Anaiek antolatutako esklabu sareari. Lurjabeak lehenengo eta esklabu gordelekuak ondoren, dena erori dira esklabu ohien haserrearen aurrean. Kateak hautsi dira eta denok dakite esklabutzaren hidra berpiztu ez dadin azkeneko burua moztu beharra dagoela. Don Malfi, Kazoroven kapitain ahaltsua eta haragi merkatuaren jaun eta jabe. Konpainia Askeak aktiboki lagundu du guda honetan eta besteak beste Lorec esklabista harrapatu dute. Hala ere, sari potoloa Alasia eta bere gladiadoreak lortu dute.
Momentu batean armada bitan banatu zan. Batzuk Lurjabeen jauregiak erasotuko zuten besteak Malfiren Lorategietara abiatu ziren, buruzagia atxilotzeko prest. Jauregietan Idris aurkituko dute, Malfiren eskubiko eskua. Baina nagusiaz pistarik ez.
Malfiren Lorategiak |
Garaipen gazi gozo honek ez du gure protagonistak asetuko eta Idrisekin tratu batera iritsiko dira. Epaiketan bere alde eginez gero kooperazio osoa eskainiko die. Bere laguntzarekin jakingo dute Malfi, Kazorov anaiek duten nasa ezkutu batean barku bat hartzekoa dela. Gure lagunak badakite nasa horren inguruan aurkitzen diren hondakinak madarikatuak daudela baina hala ere bertaratuko dira. Arrapala Lehoien mertzenario taldeko dozena bat gizon kontratatu ondoren basea leku guztietatik erasotuko dute.
Etxe nagusian Malfiz gain beste dozena erdi bat gizon daude eta baita Dragonov ere. Dragonov Kazorov sareko barkuen kapitaina da, gizon indartsua eta ausarta. Borroka latza dirudi eta gainera, ezpaten ahoak talka egitean hondakinetatik eskeleto eta zombi andana aterako dira. Nasa infernu batean bihurtuko da, suak etxe asko irentsiko ditu eta gorputz gorputzeko borrokan metro bakoitzarengatik odola eta izerdia isurituko da. Han hilko da Roldan, Dwalinen ezkutero hasiberria. Baina bere heriotza ez da hutsala izango; Goiza iristean Dragonov eta Malfi preso izango dituzte.
Kazorov Anaiek kolpe itzela jaso dute. Beraien buruzagietako bi atxilotuta daude eta sarearen diru iturri handiena desagertu egin da.
Konpainia Askeak izena garbitzea lortu du? Loria behintzat beraiena da.

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina