Katedralaren sagaratzea eguna argitu eta berehala hasten da,
komunitateko biztanleak eraikina altsa den muino inguruan elkartuko dira eta
gure akolitoak bertan daude. Tentsiopean daude denak, Esha Rainen urduritasuna
partekatuz eta ashleenen mugimendu guztiak kontrolatuz. Hala ere, iskanbilak ez
dira harresi barruan emango, kanpoan baizik eta izugarrizko eztanda batekin
arazoak jokalarien atea zuzenean joko dute. Bidelapurrek kotxe bat harresiko
ateraren kontra txikitu dute eta minutu bakan batzutan herriko kaletan zehar
sakabanatu dira, herritar eta erromesak erailiz. Gure taldetsoa Lamark, Severus
eta Kos’keren ashleenekin batera herrixka defendatzen saiatuko dira. Borroka
honetan, berriz ere, Bratislaba gure arbitesa granadengan duen maitasuna
erakutsiko digu ekinaldian bizitza arriskatuz. Azkenean erasoa geldiaraziko
dute hil-zauritu gutxi batzurekin soilik.
Basatiak |
Borrokan nagusitu ostean, akolitoek, Kos’kerekin batera
bizirik atera den bidelapur bat harrapatu eta galdekatzen hasten dira. Baina
gizajoa ezer esan aurretik Aristarchusek burua birrinduko dio bere pistola
laserrarekin, heretikotzat akusatuz. Ekintza honen ondoren, Esha Raine herrixka
utziko du Kos’ke eta beste ashleenekin batera, esanez zerbait gaizki dagoela
Katedral honen sagartzearekin.
Bestalde, Skae Abadea azalduko die erritua gauerako prest
egongo dela eta bitartean, Aristarchusek ikertzen jarraitzeko eskatzen die.
Ikerketa hauek lehengo gauean Skaek ustez lagundutako umearen aurkikuntzara
bideratuko diete. Umea eta bere gurasoen arabera Skae ez zan bere etxetik pasa.
Txarrena espero zuten informazio hau lortzerakoan eta Abadea susmagarritzat hartuz
beregana joan ziren. Abadearen gelako atea zaintzen Severusekin topo egin
zuten. Ez zuten tipoa zauritu nahi baino beste irtenbiderik gabe, gure
akolitoak armak atera zituzten. Aristarchusen bat bapateko presentzia bakarrik
geldiarazi zuen hurbil-hurbileko indarkeria. Taldeak bere susmoak azaldu eta
gero, Aristarchus bere alde jartzen da eta Abadea ikustea galdatzen du. Severus
alde batera egiten da eta ate zartako batez Skae irtetzen da.Odolez estalia
dago eta Raine psikikoki erasotu diola xuxurlatzen du. Haserretuta
Aristarchusek emakumearen bila bidaltzen ditu akolitoak, bizirik ala hilda,
berdin zaio.
Taldea Raineren kanpalekuraino bidaiatuko dute eta iristean
Kos’keren gizonak bertan jarraitzen dutela ikusiko dute. Borrokarako prestatzen
dira baina kasu honetan Raine bera da istiluak gelditzen dituena. Orduan,
Katedrala eraikita dagoen muinoaz dakin guztia azalduko die. Leku horretan,
Inperioko santua den Drusus gurutzatua demonio zahar bat menderatu zuen eta
baliteke izaki hura gaur egun ashleenek Alartzeko Dantzaria bezala ezagutzen
duten munstroa izatea. Batzutan Aita Erroia ere deitu zaio.
Esha Raine |
Rainek uste du Demonioa mundu errealera bueltatzen saiatzen
ari dela, Katedraleko muino berezi hura erabiliz. Hau ekiditeko atso zaharrak
hau dena azaltzen duen liburua uzten die, bertan demonioa itzultzeko egin behar
den rituala esplikatuz. Eta alde egin aurretik azken aholkua ematen die
akolitoei: “Demonioei gehien izutzen diena besteei egiten dizkiotenak dira”.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina