2016(e)ko irailaren 6(a), asteartea

Mavros (III)


Aurreko partida : http://roleatzen.blogspot.com.es/2016/07/mavros-ii.html

Deathwatch Squad

Prometeo, Ultramarinen ataleko marine taktikoa
Furius, Aingeru odoltsuen ataleko asaltuzko marinea
Gunther, Ukabil inperialen ataleko teknomarinea
Dr. Josephs, Ultramarinen ataleko liburuzaina
Demagol, Tenplario beltzen ataleko asaltuzko marinea

Mendiko Txangoa eta Ezusteko Bilera


Mendikateko bide estuetatik jarraituz azkenik, hirugarren eguneko egunsentian bilatzen ari ziren transmisoreko antena begiztatuko dute. Badirudi, gotorleku edo bunker handi batean kokatzen dela. Helburua hain gertu izanik, Prometeo, Furius, Gunther eta Maddock bizkortu egingo dute martxa eta pare bat kilometrota daudenean krootek bereganatutako gizakien ehiza postu batekin topatu ostean gotorlekura iritsiko dira. Ezer egin baino lehen, Maddock  haien sargentua berriei buruz jakinarazteko, taldea utziko du.

Gelditu diren hiru marineak gotorlekua ikertzen hasiko dira. Bi dorrez zaindutako eraikin handi bat da, hesi elektrifikatu batez inguratua dagoena. Guardia Inperialeko soldaduak daude baino baita ere zibilak eta antza denez ez dago hierarkia antolatu bat.Lekua aztertzen ari direla soinu batek erne jarriko ditu gure elitezko soldaduak.

Harritartean ezkutatuak, eskuadran falta ziren bi marine espazialak aurkituko dituzte. Taldeko psikikoa, Josephs doktorea eta Demagol, tenplario beltz ankerra. Badirudi, hemendik kilometro gutxira lurreratu zutela eta gure taldearen ideia berdinarekin transmisoreruntz abiatu egin direla.

Koldarrak, Traidoreak eta Eztandak

Ez dago esan beharrik, nolako arriskua duten hiru marine espazialek batera daudenean. Are gutxiago taldea bostek osatzen dutenean. Gotorlekuak ez die konfiantza asko ematen, eta Psikikoaren buruko kontrolaren boterea erabiliz, base militarreko soldadu bat aterako dute. Jimmy gizajoa, dena ondo aterako dela hitzeman ondoren ez ditu ezta 15 metro egingo bere kideak burua lehertarazi arte. Defendatzaileak beldurtuta daude eta bakarrik Guntherren odol hotzak geldiaraziko du odol bainua.

Aurkeztu ondoren, bertako buruzagiak esango die planetara iritsitako gurtzeroko esploratzaileak direla eta gotorleku hau hartu ondoren, inguruko zibilak bildu egin dituztela lekua defendatu ahal izateko. Noski, dena gezur handi bat da. Gizaki arruntek, normala den bezala larrua salbatzeagatik edozer esateko gauza dira eta kasu ez da desberdina izango. Transmisore bidean erabiltzen ari diren igogailua lehertzen saiatuko dira, baina Guntherrek (berriro ere) taldea salbatuko du.

Traidore gehienekin amaitu ondoren, transmisorea martxan jarriko dute eta eraitsitako gurtzeroan gelditzen diren soldaduekin hitz egingo dute. Badirudi eldar ilunek espazio ontzia sitiatuta dutela eta laguntza lehenbailehen behar dutela. Beraz, bizirik gelditu diren traidoreak armatu eta gurtzeroruntz abiatuko dira.

Basatiak

Hello

Espazio ontzia ohianaren mutur batean lurreratu zen eta mendietatik, bi edo hiru egunetara egon daitekela kalkulatzen dute. Laugarren egun honetan, kroot lurraldean sartuko dira baino ez da denbora asko pasako Y'kator tribuko gerlariekin topo egin arte. Oraingo honetan, buruzagi eta guzti.

Elkarrizketa baten ondoren (Marineak xenox bizi formekin hizketan...) konturatuko dira etsai berdinak dituztela eta gainera, beste kroot tribuaren indarkeria gizakien errua dela. Tribu honen (Yavanga) buruzagia Lausiumeko (kolonoen herria) komisaldegian atxilotuta dago eta preso hau askatzea beharrezkoa izango da krooten laguntza lortzeko. Baina eskakizun hau ez da bakarra izango. Lehenik eta behin, mendietatik eraman dituzten soldaduak fusilatu behar dira, mendietan gogorkeriz erasotu bait dituzte. Bestetik, Yavangako buruzagia askatzeaz aparte, Lausiumeko kolonoak erail behar dira.

Eta badakizue, Enperadorearengatik edozer. Le valemos más vivos esaldi irmo baten ondoren pare bat Tranquilo todo saldrá bien eta konturatu aurretik herri guztia akabatu dute. Gizakiaren heroiak, dudarik gabe.

Gudariaren Itxaronaldia

Sarraskiaren ondoren, Yavanga eta Y'kator tribuekin batera, gurtzeroaren setioa puxkatzeko prestatuko dira. Bidean, krootak, arma ezezagun bat erakutsi, energi bulkadaz funtzionatzen duena,eta kondaira bitxi bat kontatuko diete. Itxuraz, orain zeruan dagoen izar gorria lehenbiziz agertu zenean izarretatik beste "gizon" batzuk jaitsi ziren eta honelako armak eskeini zizkieten.

Istorio hauekin, gurtzero ondoan dagoen lakura iritsiko dira. 20.000 kroot, isilik, ohianean. Eldar ilunen armada aurrez aurre dutela.

Orain arteko ibilbidea:

Gorriz: Lehenengo partida
Morez : Bigarren partida
Laranjaz eta Urdin ilunez : Hirugarren partida






iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina