Aurreko sarrera : http://roleatzen.blogspot.com.es/2016/07/errugabetasun-galdua-v.html
Duelua
Mariannen esaneta, basoko hilden aldra gaztelua erasotzen hasiko dira. Guardiak eta zaldunak adoretsu aurre egiten diete baino borroka galduta dirudi. Delezar, Dieter eta Flokik ez dakite oso ondo zer egin eta geldirik geldituko dira nigromantearen agindua entzun ondoren. Alde egiteko garaia da eta badirudi gure heroiek alde egin nahi duela, jakinzazue zergatik. Dieter ez dago seguru baino Flokik taldea bairatuko du; ezin baitute Mariannaren eskaintzari uko egin, hilden horda existitzen den bitartean behintzat. Ideia horrekin, armak prestatu eta gaztelutik ateratzen hasiko dira. Baino norbaitek tiraldi indartsu baten geldiarazten dituzte. Hugh da, Anabellen bizkarzaina eta zaldun erraldoia. Zerri Inperialak, nei ez nauzue engainatu! ohiukatuko du Dieterren aurka oldartu baino lehen.
Azkenean, Floki eta Delezarren laguntzarekin, ezpaten tintina isildu egingo da eta Hugh mila zauriekin lurrera eroriko da. Gorpua hoztu baino lehen hirurak gaztelua atzean utziko dute, Mariannen konpainiarekin.
Basoko Izakiak
Kondearen lurraldeak zeharkatu bitartean Marianna bere benetako izaera erakutsiko die, eta banpiro baten legatinak agertaraziko ditu eta ondoren Anabellek suposatzen duen arriskuaz ohartaraziko ditu. Umearen jaiotzan ama zendu zen eta bere emagina peluxe bat oparitu zion Anabellek txera izan zezan. Gauza da, hartz itxurazko peluxe hura ustelduta zegoela, kaosaren talisman bat zen eta urten poderioz neskatilaren burua erabat galbideratu zuen. Mariannek zemai honekin amaitu nahi zuen, inguruko etsai boteretsuena akabatzeko baino orain arte ez du aukerarik izan.
Hitz egiten ari zen bitartean, gure abenturazaleak ez ziren entzuten ari ziren pertsona bakarrak. Basoak bazituen maizter zaharrago batzuk eta une aproposenean inguratu zuten taldea. Basoko hogei bat elfo ziren, eta bazirudien ez zutela Mariannen izaera berezia onartzen.
Haien herrira eraman zituzten eta komunitate txiki honen buruzagiek tratu batera iritsi ziren hirukotearekin. Mariannek pentsatzen zuen bezala, Anabelle hil egin beharko zuten eta ondoren, haien bertute eta ongibidea frogatzeko banpiroa erailtzea eskatu zieten. Delezarrek lehenengo momentutik baiezkoa eman zien baino Dieter eta Floki ez zeuden ados eta nahiz eta elfoei baietz esan, ez zuten beraien aliatua akabatu nahi. Honela, Marinnekin batera Anabellen bila joan ziren.
Anabelle eta Hartza
Laurak gaztelura bueltatuko dira. Lainoen atzean ezkutatuta dagoen ilargiak isilgordean ibiltzeko gau zoragarria utzi du eta zaldunen gorputz hilen artean pasa ondoren Anabellen logelaraino hurbilduko dira. Delezarren itzaleko magiari esker ez du neskaren arreta ekarriko eta odol hotzez bizkarretik sastakatuko du. Delezarrek Bretonian eraili duen bigarren umea izango da. Zorionak umbramante!
Baino logelan beste sorpresatxo bat gelditzen zaie. Anabellen gorpuaren ondoan, peluxea mugitzen hasiko da, Delezarri begira. Aztiak peluxea suntsitzen saiatuko da, baino honek bizkortasun handi batekin kolpeak saihestu eta handitzen hasiko da.
Zerbait aditzen zaizue?
Zerbait aditzen zaizue?
Hartzaren borroka luzea izango da baino banpiroaren laguntzarekin, Flokiren pikotxa eta Dieterren ezpatak peluxea erabat deuseztatuko dute.
Elfoetara bueltatzeko momentua iritsi zaie. Delezarr etsia dago, banpiroa hil egin behar du, baino bere bi lagunek ez dituzte gauzak horren argi ikusten.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina