Aurreko partida: http://roleatzen.blogspot.com.es/2016/09/mavros-iii.html
Deathwatch Squad
Prometeo, Ultramarinen ataleko marine taktikoa
Furius, Aingeru odoltsuen ataleko asaltuzko marinea
Gunther, Ukabil inperialen ataleko teknomarinea
Dr. Josephs, Ultramarinen ataleko liburuzaina
Demagol, Tenplario beltzen ataleko asaltuzko marinea
Maddock, Arrabioen ataleko botikaria
Basoko giro itogarria begi kolpe batez igartzen da. Izerdiz estalitako gorputzak, bata bestearen ondoan, mugitu ezinik. Krootak soinu gutural batzuekin adorea ematen ziren, agurtuz, eta armak aztertuz. Izurrite horren erdialdean ordea, isiltasunak agintzen zuen. Ikaragarrizko gizon puska batzuk lasaitasuna mantentzen zuten.
Armadura zahar eta liluragarrietan gordeta, gure Enperadorearen soldadu finenak urrutitasunera begiratzen dure. Borroka zuten buruan, etsaiak akabatzea zuten pentsamendu bakana eta bolter santuak laztantzen zituzten, mundu honetan maite izan duten gauza bakarra izango balitz bezala. Bost aldiz handiago den armada dute aurrez-aurre. Blindatuak, irristagailu armatuak, artilleria eta milaka eldar ilun.
Krootak prest daude erasotzeko eta hala ere, gudaren iskanbila beste nonbaitetik hasiko da. Sititatuak zeuden inperioko soldaduak dira. Ohorea dute ezkutu eta gelditzen zaien kemenarekin eldar ilunen lehenengo lerroekin talka egiten dute.
Gure marineak irribarre harro bat eskeintzen diete |
Agindua eman eta krootak beraien basoko ezkutalekutik korrika atertazen dira. Gure heroiak ordea ez dituzte jarraituko. Maddock, eskuadrako botikaria Thabriatik itzuli da, sarjentuaren instrukzio berri batzuekin. Lehentasunak aldatu egin dira. Inperioko soldaduek beraien patuari aurre egin beharko diete, eta krootak, xenos nazkagarriak bezala erailiak izango dira.
Askoz garrantzitsuagoak diren gauzak egin behar dira. Bataila ematen de bitartean, sortarazten den nahaste eta anabasa erabili beharko dute eldar ilunen buruzagia bizirik harrapatzeko. Erantzunik gabeko galdera asko daude. Zer dela eta erasotu zuten Guardia Inperialeko armada oso bati? Ze erlazio zute Severus Domeinuko traidoreekin? Zer arraio gertazen ari da Calixis Sektorean?
Buruzagia harrapatu beharra dago eta Demagolek non gordetzen den susmoa du. Guda zelaiaren ondoan aurkitzen den muino batetik dena ikus daiteke eta egoera kontrolatzeko kokaleku aparta dirudi. Asaltuzko marinearen gogoeta jarraituz borroka nagusia albotik saihestuko dute eta muinora iritsiko dira arazo larririk gabe.
Zamatze Suizida
Aldapa gora egin beharko dute eta defentsa irmo batekin topatuko dira. Mina pertsonalak, hesiak, arma pisutsuak ongi etorria emango diete. Minak oinazpietan lehertuko dira, tirakotauak izango dira eta horren ondoren eldar ilunen buruzagiaren guardia pertsonalarekin agurrak elkar banatuko dituzte.
Eldarren armak marineen armadurak papera izango balitz bezala zeharkatuko dituzte eta gure Furius maitea izango da lehenengo galera. Hortikan gutxira Maddock eta Prometeori mundua ilunduko zaie. Bukaeran Gunther (larriki zauritua), Dr.Josephs eta Demagol soilik geldituko dita zutik. Tenplario Beltzaren eta buruzagiaren ezpata-zerrak talka egingo dute eta haien hortz zoroak musika kirrinkarriz estaliko dute dena.
Baino Maddockek, lurretik ikus dezake, bere borroka anaiak ez dutela aukera askorik sarraski honetatik bizirik atertazeko eta bere azkeneko indarrekin buruzagiruntz abiatuko da. Gertu dagoenean bere lasaigarri toxikoak prestatzen ditu eta momentu aproposenean ziztada soil batekin etsaia menderatuko du.
Buruzagia harrapatu dute, baino zelaiean krootak eta gizonak masakratuak izan dira.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina