Gure begi-beteko hirukotearekin jarraitzen degu, Barne Etsaiaren 5.atalarekin
Delezar: Itzalpeko azti berekoi eta zitala. Haur hiltzailea
Dieter: Verenako zaldun zintzo eta zuzena. Zuzenegia agian.
Dieter: Verenako zaldun zintzo eta zuzena. Zuzenegia agian.
Floki: Errementari errunikoa, nano handinahi eta garratza.
B Plana
Ilargirik gabeko gau ilun hartan, Delezarren iritziaren kontra, taldeak Marianna salbatzeko asmoa zuen eta gaztelura abiatu baino lehen elfoek esandakoa gogoratuz ezin zuten haien babeslekura bueltatu. Beraz, Bretoniatik ihes egiteko plana antolatzen hasi ziren. Baso isil horren zuhaitzen artean Ubersreikera bueltatzea erabaki zuten. Bertan, barkuan gordeta, orain arte irabazitako diru guztia zuten eta azkenekoz behintzat herri seguru bat ematen zuen.
Horretarako Mendi Grisak zeharkatu behar zituzten, Karak Azgarazetik pasa eta han eman zen sarraskiaren ondorioak ekidin. Baina lehenbizi Anabellen peluxearengatik jasandako zauriak sendatzea komeni zan. Ideia horrekin basoko herrixka batean ezkutatzea erabaki zuten. Hasiera batean herri normal bat zirudien eta ostatu txiki batean gela bat alokatu zuten.
Normal, normala... |
Falokrazia Birrindu
Zoritxarrez herria ez zen batere normala. Lehenengo susmoa gizonen falta izan zen. Ez gutxi, ezta asko, herrian ez zegoen bat ere ez. Tabernan emakume batek, bere bi alabez lagunduta afaria zerbitzatu zien baino matxirulo batzuk bezala ez zuten dastatu, beldurtuta zeuden, eta mikromatxismoen bitartez logelaraino iritsi ziren, begiradak saihesten zuten bitartean.
Zaintzak adostu zituzten gaua ahalik eta lasaien igarotzeko eta denbora gutxian erabaki ona izan zela frogatu zen. Floki esna zegoela ikusi egin zituen. Herrixkako kale lokaztu guztietatik zetozen eta zuziek argitzen zituzten haien aurpegi krudelak. Denera, 50 edo 60 emakume, zahar eta gazte. Ziztu bizian Flokik lagunak jaikiarazi eta bata besteari laguntzen armadurak jantzi zituzten. Atea ireki eta eskailerak jaistean ostatuaren areto nagusian aurkitu zituzten lehenengoak.
Hurrengo ordu erdia Tarantinoren Kill Billeko eszena bezala irudikatu dezakezue. 3 Tipo, leporaino armatuak, soilik labanak eta aiztoak dituzten hirurogehi emakumeen aurka. Lurra odolez estali zen, hezurrak hautsi ziren eta erraien usaina dena blaitzen zuen. Eromen puntuak goxokik bezala jan ondoren, herri osoan bakarrik gelditu ziren.
Ondoren Slannesheko tenplu txiki bat aurkitu zutenean herriko etxe baten ezkutatuta eta hildako emakumeak modu batera edo bestera kaoseko sinestunak zirela jakitean, pixkat lasaiago gelditu ziren.
Moral Bikoitza
Armadurak eta armak odolez garbitzen zituzten bitartean Mariannaren falta sumatu zuten. Borroka hasi aurretik bertan zegoen, eta amaitzean arrastorik ez. Delezar, berriz ere, taldea bairatzen saiatu zen, alde egin bazuen hobe horrela. Baino Dieter eta Flokik adiskidetzat hartzen zuten (ez dakigu oso ondo zergatik).
Bere oinatzak jarraitu zituzten eta pare bat ordu pasa ondoren soilgune batera iritsi ziren. Bertan, soilgune erdian errauts tontor bat zegoen eta haren inguruan dozena erdi elfo. Azkenean beraien kabuz akabatu zuten natura aurkako bidutzi hura. Gure heroiak ezin zuten askoz gehiago egin eta banpiroa defendatzea deabruaren abokatua izatea baino zailago zirudien. Egoera honetan basoko elfoak haien gordelekura eraman zituzten berriz ere eta han Turgal elfo jakitunakin solasean egon ziren gau osoa.
Turgal |
Kaleidoskopioa
Turgalek erran zien beraiek ulertezin zuten plan baten aktore nagusiak bilakatzen ari zirela. Inperioa atze-oihal bezala hartuta, ezkutatutako botere batzuk iniziatiba lortu egin zutela, Bögenhafeneko portalaren irekiera aintzat hartuta gizonen erresumetan zehar Kaosaren eraginak nabarnenak bilakatzen ari ziren. Wittendorfeko suntsipena, von Tassenicken traizioa eta azkenik, Bretonian errotuta zegoen usteldura. Denak Botere Hondagarriek sustatuak, eta denetan gure abenturazaleak gertu.
- Hala ere, liskar honen barnean, hirugarren talde bat murgilduta dabil. Talde txiki eta zital bat, beti zuen eta kaosaren atzean, hala ez zarete ohartu honezkero?
Baino Turgalen ustetan hirukote honek ez ditu bere betebeharrekin bukatu. Beraien laguntzarengatik, mesede bat zor diote eta kobratzeko prest dago. Inperioko iparraldean, Middenlanden inguruan bere herriaren beste komunitate bat arriskuan dago eta Delezar, Dieter eta Flokiren laguntza behar dute. Gainera, arazo hau konpontzearekin batera, lehen aipatutako korapiloaz zerbait gehiago jakiteko aukera izando dutela uste du.
Baino gure Delezar, konpromisoak saihesten hain azkarra izanik, aieneka hasten da ziztu bizian. Middenland erresumaren beste puntan dagoelaz kexatzen da. Turgalek bekaina kakotzen du.- Gure herriak antzinako garraio bide batzuk ezagutzen ditu…
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina