Deathwatch Squad
Demagol : Tenplario beltzen ataleko asaltuzko marinea
Furius : Aingeru odoltsuen ataleko asaltuzko marinea
Maddock : Arrabioen ataleko botikarioa
Dr.Josephs : Ultramarineen ataleko liburuzaina
Gunther : Ukabil Inperialen ataleko tekno-marinea
Ondorioak
Eldar ilunen buruzagia atzemanda eta bailaran ematen ari zen borroka erabakita egonda gure marineak ez zuten aukera askorik. Thabriara bueltatu, sarjentoarekin batera esklabista galdekatu eta hortikan aurrera zeinek daki. Argi zegoen eskuadra osoa planeta horretatik atera nahi zuela; bere aliatuak masakratuak, erreskatatu behar zituzten soldaduak luar bihurtuta ( daramazkit 4 edo bost sarrera hitz hau sartzeko asmoarekin, gora jakobitak!) eta aurrez aurre milaka soldaduz osatutako eldarraren armada oso bat.
Ideia honekin baso honetara iristeko erabili zuten bide beretik bueltatzen hasi dira. Etsaien patruilak ekiditeko kontu handiz mugitzen dira, kobazuloetan ezkutatzen eta ahalik eta arrasto gutxien utziz. Esklabista une oro drogaz kopeteraino. Azkenik, ibaia jarraituz Lausiumera iritsiko dira. Euri astun eta berunkara batekin orain dela egun batzuk txikitu eta hustu zuten herriak ongi etorria emango die. Kale grisak, eta isiltasun izularria. Gau hartako ekintzek gure mundutik haratago dauden gauzak jaikiarazi zituen eta isuritako odolak inmateriumeko izakiak erakarri ditu. Han daudela, gure marineak, izaki edo deabru hauen etorreraren lekuko izango dira, eta urduri, gau horretan egindakoaz damatuko dira.
Lausium |
Pizti hauen aurka ezingo dute ezer egin eta herrian bertan aurkitutako kotxe eta kamioi batzuetan alde egingo dute. Borroka bortitza eta motza izan zen eta segundu bakan batzuetan Furius, Gunther eta Demagol ikaragarrizko erasoak jasan zituzten. Khornek berak gidatzen zituen deabru hauen infernuko ezpatak eta segituan, ihes egiteko premiaz ohartu ziren.
No hay mus. Órdago a todo
Azelaratzailea zapaltzen, karreterako arekak hegan egiten pasatzen dituzte eta ke ilun baten arrastoa utziz Lausium herri madarikatua atzean uzten dute Thabriako atetaraino iritsi arte. Bertan herriko alkateak azaltzen die eskuadrako sarjentua udaletxeko bilkura aretoan dagoela. Gauza da, herritarrek badakitela zeintzuk diren Lausiumeko hiltzaileak eta errudunen aurka defendatzeko asmoa dutela.
Sarjentua konorterik gabe dago, bilkura aretoa bonbaz josia utzi dute eta bi eskakizun dauzkate. Batetik, eldar ilunaren buruzagia nahi dute, inbaditzailearekin negoziatzeko, eta bestetik, marineak Mavrosetik ospa egin behar dute, dagoeneko nahikoa lagundu dute. Bidegurutze honetan eskuadra bi aukeren artean zatituko da. Batzuk, Guntherren ideia jarraituz, bonba desaktibatzen saiatu behar dutela diote ( nahiz eta taldean eraislerik ez egon) eta bestak, Maddocken gidapean, eldarra galdekatu, ondoren akabatu eta drogatuta egongo balitz bezala entregatzea dute plantzat.
Azkenean, nahiz eta Gunther, bere gaitasunez ziur egon, Maddocken ekintza plana jarraituko dute. Honela, eldar ilunen eta Severus Domeinuaren arteko aliantzari buruz jakingo dute. Badirudi errebeldeak Inperioko armada haien sistema planteariora erakarri nahi zutela eta horretarako eldar ilunak kontratatu zituzten. Esklabista hitz egiteaz bukatzean erailiko dute droga dosi handiegi batekin eta gezurra bota ondoren espazio ontziak hartu eta Mavrosetik alde egitea lortuko dute. Orbitan arazo txikiren bat eduki ondoren Deathwatcheko baseruntz abiatuko dira, bertan gertatu denari buruz berri ematera.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina