2016(e)ko urriaren 16(a), igandea

Heriotz Isila I (W40K – CDB Engine)


 Hitzaurrea

Iocanthoseko misioa bukatu ondoren, Dark Heresy jokuarekin jarraituz, gure akolitoak Sibellus erlauntz mundura bueltatu ziren, haien Inkisidoreak deitu egin baitzituen. Sibellus da akolito zelula honen sortetxea eta Calixis sektorearen hiriburua izanik, Inkisizioaren bulego nagusiak ere bertan aurkitu daitezke.

Akolitoen Zelula

 Ateyus, elizgizon beltzaran eta santua
Daetrix, heinetik kanpoko espazioko emakume krudela
Bratislaba, bere buruaz beste egiteko joera duen ebazlea
Zarkov, tekno-apaiz metodiko eta isila.
Mandila, lapur gezurtero eta hiltzaile sutsua. Lehergailuetan oso trebea

Tyburn Graves, Inkisidorea


Sybellusera iristean akolitoek haien etxetara bueltatu ziren. Familia ikusi, eta inkisizioak emandako lansaria taberna eta bazter zulo zikinetan xahutuz pasa zituzten hurrengo egunak, Tyburn Gravsen deia entzun arte. Mutur-muturreko ideiak dituen inkisidorea da, xenos izakiekin kontaktuak mantentzen dituen susmoa dago eta noski, gure akolitoen nagusia da. Inkisizioko Ordo Hereticus adarrekoa zen Tyburn, eta bere helburu nagusia Calixis Sektorean aurkitzen zituen heretiko eta kultista guztiak atxilotu edo akabatzea da.

Ordo Hereticusaren bulegoak eraikin  gotiko erraldoi batean kokatzen dira. Erlauntzaren eraikuntza askoren gainetik ikus daiteke eta bere itzala kilometro askotara hedatzen da. Bere fatxada milaka harrizko xurrutarriak zaintzen dute eta jendeak haien begirada irmoak ekiditeko beste nonbaitetik abiatzen dira beraien helburuetara iristeko.







Urduri, bost akolitoek inkisizioaren ateetara iritsi ziren. Jasotako baimena erakutsi eta  Tyburn Graves lehen aldiz ikusteko aukera izan zuten. Berrogeibat urte eta oraindik gorputz atletikoa duen gizon heldua da Graves inkisidorea. Entzunda zuten bere gaztaroan armadako komandantea izan zela eta oraindik ere urte horietako uniformea erabiltzen du. Elkarrizketa zuzen eta garratz bat izango da, non Tyburnek bere lagun minaren heriotzaren errua egotziko die pertsonaiei. Hala ere, Iocanthoseko iturburu heretikoarekin amaitzeagatik eskerrak emanez bukatuko du. Baina hori ez da guztia izango. Badirudi Aristarchusen tarotak xenos teknologiaz egina zegoela eta baliteke horren erruz burua galdu izana. Gainera, azalduko die teknologia horren arrasto berberak topatu direla Coscarla erlauntz dibisoko hilketa batean eta Iocanthoseko beteranoak izanik ez du uste hautagai hobeagorik aurkituko duenik


Tyburn Graves




 Misio berri batekin Sybelluseko industria gunearen Coscarla dibisiora abiatuko dira. Bidean, inkisizioak emandako trepetxuak ikuskatuko dituzte. Coscarlara sartzeko behar den baimen kodifikatua, armak eramateko aukera ematen duen akolito txartela, komunikadore txiki batzuk, diru apur bat (zeinek daki noiz beharko duten eroskeriren bat) eta misioari buruzko hainbat datu biltzen dituen taula elektroniko bat:

Xenos zantzuak dituen gorpuaren jabea Saúl Arbest da. 23 urteko langile ez kualifikatu bat. Coscarla hegoaldeko 7-17.en blokean bizi zen eta igarotze trenbidearen sisteman azaldu zen hilda, oraindela 3 egun. Lehenengo azterketarekin arrasto guztiak gaindosi batera zuzentzen zuten heriotzaren kausa bezala. Hala ere, auzitegiak egindako post mortem ikerketan anomalia batzuk agertu ziren eta ondorioztatu dute Saúl, toxina baten pozoiak eragindako hutsegite sistemiko batengatik hil egin zela. Taroteko kartetan aurkitutako toxina berbera.


Helmuga : Coscarla





Coscarla dibisioara iristeko akolitoak zortzi bat ordu igaroko dituzte tren zaharkitu batean sartuta. Zonalde hau Sybelluseko behe auzoetan kokatzen da eta leku hauetara iristen diren trenbideak ugertsu eta ilunak dira, hezetasunez beteak eta urtez konpondu gabe martxan jarraitzen duten trenak garraiatzen dituzte. Hainbat eta hainbat funtzionarioei paseak erakutsi ostean milaka kilometroz hedatzen diren industriaz jositako dibisiora iritsiko dira.

Enpresek eta sutegiek sortutako iskanbilaz inguratuak, erlauntzaren kale mehe eta zikinetan murgiltzen diren heinean geroz eta errealagoa dirudi hiria, eta giroa hain astuna da, momentuz ukigaia dirudila . Taldeko batzuentzat hauxe izan da haien bizitza inkisizioa ezagutu zuten arte, baino Ateyus edo Daetrixerentzat, leku hau mundu berri bat dirudi. Arnasten duten airea kutsakorra da, gertu erraustegi bat egongo balitz bezala eta gainera, elektrizitatearen kostuak direla eta, sektore honetan egunezko zikloak lau ordu bakarrik irauten ditu.


 7-17 Bizitegi Blokea

7-17 Bizitegi Blokea hamar solairuko eraikin ilun bat da. Sarrerako ateak erauziak izan dira eta igogailua egon beharko lukeen lekua,hutsune beltz bat besterik ez dute aurkitzen. Eskailerak igotzen ari diren bitartean beste etxeetatik zarata moteltzaile bat iristen zaie. Baino hiritar hauek ez dituzte gure akolitoak kezkatzen eta zuzenean Saúl-en pisura sartuko dira.

Kasu honetan ere, pisuko atea irekita aurkituko dute, seguraski arbitadoreengatik. Barruan, 8 bider 8 metroko tarte bat, Saulen etxea. Lehenengo bilaketan hainbat gauza interesgarriekin topatuko dira. Droga gordetzen duen poltsatxo txiki bat, tipo baten izena paper batean idatzia eta azkenik, Langile Sindikalen Batasuneko propaganda (eta noski, gure enperadoreare maitatuari ez zaio horrelako txorakeririk gustatzen).


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina