2017(e)ko irailaren 6(a), asteazkena

Loth Bailarako Kanpaina (XVIII) Epigonoen Talka 2.Zatia

  • Tag-Raz, Lurralde Lehiatuko ogro mertzenario harrigarrirki azkarra
  • Snorri eta Grisban, Iparraldeko mendietatik etorritako nanoak
  • ThorinZhufbarretik etorritako familia nobleko nanoa
  • Astaröthbasoko elfo harro eta isila, primerako arkularia
  • Trubert MahlerTalabeclandeko umemoko kadetea
  • Thoryenasrai ikaskuntzak alde batera utzi dituen aztia
  • Felix McGregorbizitza hobego bat bilatzen ari den kontrabandista inperiala
  • Carlos PiticoEstaliako aitoren semea, handizalea eta esgrima maisua

Erroiaren Hilabetea,  7.eguna

Gau osoa korrika psa ondoren Frederick Feuerbauenaren lurraldeetara iritsiko dira. Egunsentiarekin batera jabetuko dira Warwick gudarako prestatzen ari dela. Sitioarentzako armak, zaldunak eta gerlariak nonahi. Taldeak badaki, atetik sartzearekin batera erantzunik ez duten milaka galdera egingo dizkietela eta horrenbestez, etzi adostutako estrategia berriarekin jarraituko dute. Motxilak prestatu eta hori guztia ekidin. Iparralderuntz joango dira berriz ere. Vagyr Ilegorriaren babesa bila.

Baino hara iristean zaldunak ez die utziko kanpalekura sartzen, bere armada prestatzen ari baita eta harresiaren kanpokaldean geldituko dira gaua pasatzen.

Erroiaren Hilabetea,  8.eguna

Suaren inguruan abenturazaleak eztabaidatzen hasiko dira. Ez dira Vagyr, Merkataritza Konpainia, d'Antonelli edo Fredericketaz fio baino zerbait egin behar dute edo anabasa honen barnean atrapaturik gelditzeko arriskua izango dute. Honela, fakzio ahulena bixitatzea erabakiko dute. Hurrengo goizean Hafordera sartuko dira eta haien beldurrak gezurtatuz ez da inor beraien atzetik egongo. 

d'Antonellik ez daki zer gertatu zan Andreasekin (edo hori esaten du behintzat) eta hasierako planarekin jarraitzeko asmoa du. Hau da, erasoaren aurretik gurdian ihes egin Neuendorfera, hiria bere kabuz utzirik eta ondoren Aguilerako laguntzarekin birkonkistatu. Bitartean Trubert bere buruan bueltaka egon den ideia gauzatzen hasiko da eta kaleetako arloteak ahaikatuz hurbiltzen ari den gudaren aurka jarriko ditu, gerran sufritzen dutenak beti izanen baitira berdinak. Iraultzaren ardagaia piztu da.

Trubert Mahler, noble iraultzailea

Erroiaren Hilabetea,  9 eta 10.egunak

Haforden igaroko dute hurrengo eguna, eta Hans Bremmen pirata ez-hilaren etorreraren testigu izango dira.

Hans Bremmen, Kapitain Askea






Kartak mahaigainean

Hurrengo egunean Warwickeko soldaduak agertuko dira inguruko soroetan. Balistak, arrabio eta ahari-buruak harresiko gudarostean hotzikarak sortaraziko dituzte. Arratsalde horretan, inkisidoreak eta kapitainak aginduak ematen ari direla gure heroiak d'Antonelli ezkutuan aterako dute Hafordetik.

Baino bide erdian espero ez zuten zerbaitekin topo egingo dute. Neuendorfeko karreteran Hans Bremmen eta bere ez-hilak daude, Aguilera eta Merkataritza Konpainiaren indarrei itxoiten. Beldurrez eta azala zaintzeko d'Antonelli entregatuko dute, piraten etsai bezala salduz. Hans odolegartsu dago eta ezpatakada batez burua moztuko dio. Arkonearen heriotzarekin Konpainia Askea bere agenda partikularra abiatzeko prest dago.

Gauaren babeseam Hafordera bueltatuko dira. Milizianoak ateak ireki dituzte baino piratek eta inkisidoreek Warwickeko armada gainditzen ari dira. Gureei bost axola. d'Antonelliren Erloju-Dorrean infiltratu eta bertan ezkutatzen zituen armadura magikoak lapurtuko dituzte (Splinter Cell motz geratuko litzake). Arkontearen gurdia eta armadurekin Logiara joango dira. Behingoz, planen bat gauzatzen ari da.


Ezagutza eta Sekretuak

Logiarako bidean begitazio arraro batzuk izango dituzte:

Nano batzuk ikusiko dituzte lurpeko atetzar bat zeharkatzen. Haien atzetik milaka munstro, demonio eta izaki beldurgarri. Harrizko atea itxiko dute azkeneko momentuan eta runen bitartez giltzaperatuko dituzte etsaiak.  

Irudi hauekin Liburuzainari armadurak emango dizkiote eta honek, tratua itxiz, elfoen Ogham harrien kokapena emango die mapa zahar baten bitartez. 


Erroiaren Hilabetea, 11.eguna

Maparekin, Hafordera bueltatu eta piraten garaipenaren berri izango dira. Haford, piraten esku dago! Baino ez dute denborarik izango herriaz disfrutatzeko eta Margarita Kapitain askearen bitartez Ninivera joango dira.

Han, taldeki berriak Al-Dîrwak eta Selinonderen froga pasa ondoren, Ogham harri baten bilaketarako prestatuko dira (elfoen opariak eskuratu ondoren noski)



PD: Hurrengo postean, mapa berria

2 iruzkin:

  1. Hafordeko atea zabaldu: Check
    D'Antonelli akabatu: Check
    Warwickeko tropak suntsitu: Check
    Hafordeko tropak suntsitu: Check
    Armadurak lortu: Check
    Ogham harrien lokalizazioa lortu: Check

    Iraultza bat sortu: Double check, motherfucker!

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Ta netzako garrantzitsuena dana, ostiaka bukatu gabe partida oson! hori bai dala double check bat

      Ezabatu