Ygrit etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Ygrit etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2017(e)ko abenduaren 10(a), igandea

Loth Bailarako Kanpaina (XXIV) - Konpainia Askearen Bidegurutzea


Ezinezkoa da... Beti izan naiz hirugarren bidearen aldekoa... Bainan gaur onartu behar dugu maitia bi aukera baizik ez dira : A ala B... A ala B...


Heldutasuna iritsiko da nun ekintza bakoitza erabaki bat den... Ta hor hasiko gira zahartzen, erabaki bakoitza lagundua baita damu batez batzutan, dolumin batez besteetan.

Willis Drummond - A ala B


  • Snorri, Iparraldeko mendietatik etorritako nano diletantea.
  • Nicolai, Kisleveko gaiztagin bitarikoa
  • Ygrit, Erreka-guardia gixa dabilen neskatxa ilegorri bretoniarra.
  • Felix McGregor, bizitzaren zentzu berria aurkitu duen iniziatu eta igarlea 
  • Thorin, Zhufbarretik etorritako familia nobleko nano ausarta.
  • Trubert Mahler, Talabeclandeko umemoko heraldo erdi-elfoa
Tordheim
  Erroiaren Hilabetearen 21.eguna

Hurrengo eguneko lehenengo argi izpiekin Bisby utziko dute eta gurdia prestatzean bidera aterako dira. Shrane ibaiatik paralelo doan karretera jarraituz Tordheim lau bat orduta iristea espero dute. Baino Lurralde Lehiatuak arriskuz beteta daude eta izugarrizko izozte bat jasaten ari direla ezustean harrapatuko dituzte.


Ibaian arrantzan zeuden goblin patruila batek bortizkeri handiz erasoko dute. Txikitxuak arkuekin errekaren bestaldean eta buruzagia bere bi troll beldurgarriekin gurdira hurbilduko dira. Nicolai karruaren gainean prestatuko da, bere arkua tenkatuz. Felix zaldiak gidatzen saiatuko da baino trollak lehenengo bien lepoak hautsi ondoren Konpainia blokeatuta geldituko da. Honela, nanoak bi eskuko aizkora banakin munstroei aurre egingo diete. Trubert goblinen arreta deitzen saiatuko da eta Ygrit, Felixen laguntzarekin buruzagia hertsatuko du.

Troll eta nanoen zanpatak ikaragarriak izango dira eta lur izoztua odolez eta trollen okeden estaliko da. Snorri lurrean amaituko du burua irikiarekin lehenik troll baten bularra ireki duelarik. Azkenean, banan banako borrokan Thorinek bigarrenarekin bukatuko du Felix buruzagia sastakatzen duen bitartean. Gelditzen diren goblinak ihesi joango dira eta trollak gurdian kargatu ondoren Tordheimeko bidea jarraituko dute.

Tordheim harresidun hiria da, muino batean eraikia eta tradizio militar handia duena. Orain dela 40 urte guda luze bat izan zuen inguruko dormenio tribuen aurka eta garaipena lortu zutenetik eskualdeko botere garrantzitsuena izan da. Gerlarien gizarte bat da eta kaleetatik ibili ostean hainbat gauza ikasiko dituzte.

Tordheim

Tordheimen Gerusia izeneko beteranoen kontseilu batek agintzen du. 20 agure hauek guda hartako heroiak dira eta errespetu handia izan dute herrian. Beraien itzalean Hieron aurkitzen da, Tordheimeko epigonoa eta ofizialki agintari bakarra. Baino bere aitak familiaren izena ona galdu zuenetik ezin izan du askorik egin. Gerusiak hala ere, urte asko damaki dormeni basatiekin hizketan, kolonizazio itun bat lortzeko asmoarekin eta antzinako indarkeriazko espantsionismo hura alde batera uzteko. Baino Hieron kontran dagoela dirudi eta ez dago bakarrik. Guda ezagutu ez duten gerlari gazteak aspertuak daude itxoiteaz eta negoziaketak amaitzeko eskatzen ari dira.

Honek guztia giroa gaiztotu du eta gainera, honi herrian dauden dormenio morroien egoera kaxkarra gehitzen badiozue, bolborotegi baten aurrean gaudela ohartuko gara. 

Erabakiak
  Erroiaren Hilabetearen 22.eguna

Herriko putetxean gaua pasa eta goizean goiz, gosaria dastatzen ari direla, Konpainiaren barruan zegoen liskar isil bat haizeratuko da. Batzuk Tordheimen gelditu nahi dute, jakin berri duten arazo hauetaz gehiago jakiteko. Besteak segituan alde egin nahi dute. Eztabaida txiki honek  beste handiago bat mahaigaineratuko du. Felix hegoaldera joan nahi du, Hiru Perletako hirira, bailarako hiri handienera, han elfo garaien pistaren bat aurkitzeko, beraiek bait dira Ogham sarea aktibatzen dakiten bakarrak. Baino hegoaldeako eremu zabalak kaos eta beste izakiez izurrituta dago eta gainera badirudi orkoen inbasio bat datorrela handikan. Trubertek ordea, Igarobide eta Epigonoen lurraldeetan gelditu nahi du. Onartzen du sarearen aktibaziorako elfo garaiak behar dituztela baino Ogham harriak banaka aktibatzeko laguntza beharko dute eta aliatuak. Horregatik, nahigo du lehenbizi hemengo arazoak konpondu, lagunak egin eta ondoren hegoaldera jun.

Konpainiako bi lagun hauek banandu egingo dira eta besteak zirt edo zart egin beharko dute bati edo besteari jarraituz.






2017(e)ko azaroaren 22(a), asteazkena

Loth Bailarako Kanpaina (XXII) - For whom the bells tolls (III)



"LASCIATE OGNI SPERANZA, VOI CH'ENTRATE"
                                            
                                                                      Dante


Niniveko guda zelaia erabateko anabasan murgilduta zegoen. Hiru bandoa sarraskian bete-betean. Kaos gerlariak ez dute parekorik izango eta ezkuteroekin batera, bestigor eta minotauroak ere pairatuko dute haien bortizkeria.

Baino bretoien eta elfoen armada diziplinarekin jarraitzen duten bitartean, gizapiztiak, azkenik, moral gabe geldituko dira. Beraien indar ahaltsuenak lurra odoleztatzen ari dira eta mekanismo bakarra izango balira bezala, denak batera ihesean hasiko dira.

Orain, Kaos gerlariekin soilik borrokatu beharko dute.

Infernuko Ateak
  Erroiaren Hilabetearen 18.eguna

Borroka jarraitzeko prestatzen ari zirela, gure pertsonaiek eta baita, beste gerlari guztiak beroa sumatzen hasiko dira (negua izanik) eta baita erre usaina ere. Kaoseko arerioak ezpatak gorde eta belaunikatu egingo dira. Bretoiak zur eta lur geldituko dira. Jainko Ilunen zerbitzari etorri berria ikustean.

Azazoth, Durhameko Nefarita

Azazoth, erdi gizaki, erdi deabrua eganez iritsiko da. Bere inguruan bizitza guztia usteldu edo hil egingo da, halakoxea baita, Deabru Printze baten natura. Bere presentziarekin bakarrik, eta soldaduei begietara begiratuz bretoien eta elfoen armada erdiak alde egingo du.

Bere gerlariak hanka egitean, Uregniak bere garaipena dudetan ikusiko du. Eta ez du onartuko. Bere armada inspiratu behar du baina karga prestatzen ari dela, Konpainia Askeko apaiza, Felix, erasoarekin hasiko da, Deabrua mehatxatuz. Azazothek ez du asko behar eta segundu batzuetan McGregor hamar bat metrota botako du, hilzorian. Orduan, Uregniak zaldia astindu eta heroi batean bilakatuko duen borrokara abiatuko da. Gauza da, Azazoth ohartu dela bretoi honen garrantziaz eta ez du gupidarik izango. Bretoia bitan zatituko du eta jarraiean Jean-Michel, Uregniaren lagun kuttuna ere akatuko du.

Muturreko Neurriak

Egoera honetan, Selinonde eta Damak (Vanyak) aukera bakarra ikusiko dute. Inguruko magia haizeak bilduz portal txiki bat sortu eta Deabru Printzea bertara bota. Zorte pixkat batekin denbora epe batez eragabetasunaren planoan harrapatuta geldituko da. Honela, aztiak boterea lortzen zuten bitartean besteak denbora irabazi beharko dute.

Thoryen izango da lehenengoa. Bere botereak erabiliz deabrua lokartzen saiatuko da, baino izaki honen indarra bere mailatik oso urruti dago eta porrot egitean deabruak konorterik gabe utziko du kolpe bakar batez. Astaroth, Nicolai, eta Ygrit geziekin estaliko dute baino Pitico izango da bakarra, buruz buru, deabrua geldiaraziko duena. Segundu batzuk behintzat. Nahikoak aztiek deabrua kanporatu ahal izateko.

Azazothen desagerpenarekin, kaos gerlariak guda zelaitik alde egingo dute eta sinistu ala ez, Niniveko bataila amaitutzat emango da. Garaileak? Basoko elfoak dudarik gabe. Bretoiak gizon erdiak galdu dituzte, Jean-Michel eta etorkizuneko erregeaz aparte. Konpainia Askeak apustua galdu du.


2017(e)ko azaroaren 15(a), asteazkena

Loth Bailarako Kanpaina (XXII) For whom the bells tolls (II)


"Ikusitako izugarrikeriak...zuek ikusitako izugarrikeriak.
Baino ez dezue eskubiderik neri hiltzaile deitzeko.
Ni erailtzeko eskubidea dezue. Eskubidea duzue hori egiteko...
Baino ez epaiketarik egiteko. Ezinezkoa da hitz soilekin
azaltzea zer den laztura, laztura ikusi eta ulertu ez dutenei.
Laztura...lazturak aurpegi bat du...eta lazturaren lagun izan behar zara.
Laztura eta izu morala zure lagunak dira. Ez bailira, orduan,
zure etsaiak izango lirateke."

                                                                                                     Kurtz Koronela - Apocalypse Now


Errealitatearen Hotzikara
              Erroiaren hilabetea, 18.eguna

Goiz hotza, pagoen artean. Hilabete hotza, orokorrean. Aurreko eguneko lokatza izoztuta dago oraindik eta zaldiek ez dute arazorik izan maniobratzeko. Eskubiko aldean Saint-Monteko zaldunak lerrokatu dira, ezkuteroak erreserban utziz. Aurrez aurre gizapiztiek aurkeztu dezaketen arerio diziplinatuena dute, bestigorrak. Izaki hauek bi metro luze neurtzen dute, borroka amaigabeak ahalbideratzen duen gorputza eta adar sendoak. Gerlari profesionalak dira, eta ez dira izutuko. Guda zelaiareen erdigunean Petit Chateau zaldunak kokatu ira, Uregnia eta bere lagunak buru direlarik. Ausar hauen etsaia, minotauro basati eta bortitzak dira. Talka izugarria izango da.
Minotauro




Bestigor





















Ezkerraldean Artoiseko oinezko zaldunak ikusi ditzakegu. Zaldirik gabe, alde hau atzean gelditzeko arriskua du eta liskarren linea, ziurrenik, diagonalean amaituko du. Haien aurka gor andana, gizapiztien gerlari arruntak. Bukatzeko, bi armaden atzekaldean, jaurtikariak. Nekazari, morroi eta ungorrak. Sarraski hau distantziatik aztertzen, gizapiztien aldarea eta Dama eta bere eskolta.

Zaldien sudurzuloetatik lurrun tximiniak. Gizonen masailak, izerdi errekak eta hatz-koskorrak txuriak, ezpatak indar guztiarekin eusteagatik. Bataila hau lehenengotzat dutenak zaldun zaharrei begiratzen diete azalpen bat esperoz. Uregniak besoa altxa eta gerlariak gudu-kanta batekin erasotzen hasiko dira.

Lurrikara bat dirudi, bretoien karga geldiezina. Baina bestigorrak eta minotauroak, posizioei eutsiko diete eta buruz buruko anabasa suertatuko da. Nekazariak eta ungorrak zerua geziz estaliko dute eta zaurituen lehenengo negarrak entzungo dira. Oinezko zaldunak ez dute zailtasunik izango eskubialdean kokatutako gorren erasoa geldiarazteko eta honela, frontea egonkortu egingo da. Bretoien karga geldiezina, neutralizatu da.

Zenbakien balore ezberdinak
                  Erroiaren hilabetea, 18.eguna

Nahiz eta, hasiera batean, borroka berdintsua dirudien, zauri baten heriotza ordezkaezina den bitartean, eroritako bestigor bati atzean beste bat itxoiten ari zaio bere lekua hartzeko. Zaldunen ezkutuak hautsi egingo dira, ezpatak akastu eta soldaduen lerroa geroz eta meheagoa izango da. Gizapiztiek adorearekin oldartzen dira eta beraien lerro amaitezinen atzean, Astaröthek honen arrazoia atzemango du.

Builaka, aginduak emanez, Adar Kiribualden xamana eta liderra aurkitzen da. Baso honetan ezaguna den izaki beldurgarria.

Malagor

Nicolairen arkua tenkatu eta elfoak bere punteria proban jarriko du. Gezi magikoak hirutan banatuko dira haizea zeharkatzen duten bitartean eta indar ikaragarri batekin xamana lurrera botako du. Oraindik ez dira ohartuko, baino heriotza hura ehun gizapiztien balorea izan du. Hala ere, oraingoz, borroka okerrera dijoa. Munstroen kolpeak Saint-Monteko Bors eta Petit-Chateauko Benoît Dupontekin amaituko dute eta zaldunen hutsuneak ezkuteroak betetzen hasiko dira.

Haragi berria pikatzailearentzat
      Erroiaren hilabetea, 18.eguna

Guda darrai eta etorkizuna iluntzen hastean, basoko zuhaitzen artetik argi izpi bat itzurian sartuko da. Emandako hitza errespetatuz, Maarako herri zaharra bere aliatu berriak laguntzera etorri dira. Al-Dîrwak, Maarako jauna, Leonthir eta Selinonde aztiarekin batera basoko gerlari eta zaindariak etorri dira.



Elfoen lantzak eta geziak ez dute hutsik egiten eta  ezin konta ahal dira doitasun hilkorrarekin akabatutako izakiak. Baino berri onak ez dute asko iraungo eta beraien indarrak ahultzen ari direnean elfoen atzetik etoriko dira tribuaren beste gerlari guztiak.  Ehundaka dira eta orduz borrokan egon diren bretoientzat amaitezinak dirudite. Felix liskarretatik hurbil dabiltza, zaurituak sendatuz. Thorin, Carlos eta Trubert ahotsik gabe daude aginduak builaka emateagatik eta besteak, urduri, Damaren inguruan dabiltza.

Anabasaren Patua
    Erroiaren hilabetea, 18.eguna

Zaldun erdiak lurrean daude, hilda edo hilzorian. Ezkuteroak eta basoko gerlariak lehenengo lerrora sartu dira eta badirudi, denboraren poderioz, bataila galdua dutela. Konpainia Askearen apustua arriskutsuegia izan da oraingo honetan. Baino ez zuten Anabasa, edo Eragabetasun edo Jainko Ilunen esku hartzea kontuan hartu.

Niniveko basoan hirugarren talde bat bizi da. Gizapizti edo elfoak errespetatzen ez dituena. Aldare batean bere jainkoak gurtzen dituena eta guda besterik ez duena ezagutzen. Aspaldi gizakiak ziren baino beraien nagusi berriak beste zerbaitetan bihurtu dituzte: Kaos gerlariak dira eta haiekin batera zuhaitzen itzalpean ezkutatzen diren mutanteak etorri dira.


Borrokan zurrumbilo baten modura sartuko dira, gizapizti, gizaki eta elfoak batera erasotzen. Ez dago basoan etsai hauen borroka gaitasunak parekatzen dituen inor eta pixkanaka frontea estutzen joango dira. Batailaren emaitza ezbaian dago.



2017(e)ko azaroaren 13(a), astelehena

Loth Bailarako Kanpaina (XXII) For whom the bells tolls (I)

"Inor ez da isla bat, osoa berekiko;
Gizon bakoitza kontinentearen puxkat bat da,
lurraren zati bat, Europa osoa gutxitzean
muino bat izango balitz bezala, edo zure
lagunaren etxea, edo zurea; Edozein gizon 
hiltzean gutxitzen naiz, gizadiari lotuta
bainago: horrenbestez, ez galdetu inoiz
zeinengatik jotzen duten hil-kanpaiak,
zuregatik jotzen ari dira"
                                                                                                               John Donne

Aizkorak Zorrozten
      Erroiaren hilabetea, 18.eguna

Damaren ametsa elektrizitate moduan Epigonoen Lurreko bretoiar zaldun eta sasizaldunen burmuinetatik igaro zen. Haien herrialdea ikusi ez zuten bretoiarrak, identitatea galtzear zuen herri oso bat, bapatean, gautik goizera helburu berberarekin jaiki ziren.  Lurralde urrun hauetan ere, bihotzetik gertu dute orain aiton-amonek gurtzen zuten jainkosa. Eta ez hori bakarrik, ama maitakor baten modura, guztiak zaintzeko prest zegoen. Baina bere ondasun preziatuena arriskuan aurkitzen da; mendebaldeko basoan, ehundaka munstro eta izaki beldurgarriek griala lapurtzear daude. Ametsa hasi aurretik desagertzen ari da.

Bretoiar guztien amak laguntza eskatzen ari da, eta erantzuna jaso ere. Petit-Chateauko zaldun eta nekazariek armak zorrozten hasi dira. Zaldun asanblea gidatzen duen Saint-Monteko herriak dozenaka aitoren-seme eta morroi bidali ditu eta Artoiseko Dukearen aginduei kasu egin barik kapare eta ezkuteroak harresiko ateak zeharkatu eta armada berri honen buruzagia ezagutzera abiatu dira.


Uregnia Rodicisinam, zaldunez osatutakoo familia ospetsu baten azkeneko kidea. Bere inguruan ehundaka gizon elkartu dira eta basoan bizi diren elfoek ere laguntza eskaini diote. Dama bere ondoan izango du. Guda honen sinbolismoa ezin ukaturik bere burua santutasunetik urruti bidaitzen ari da. Bataila honetan, garaipena, sari hurbilagoak ekarriko baititu. Griala lortzeko gai bada, hiru herri bretoiarrak burua makurtu beharko dute. Damaren bedeinkapenarekin, errege, rex, roi izatea lortuko luke.

Uregnia, dudetan





Eta Konpainia Askea? Denbora honetan, mertzenario talde honek anbiguetatean mugitu da. Misterioa eta itzalek estaltzen dute. Bere atzean, sarraskiak, bortxaketak eta lapurketak utzi dituzte, baino aldi berean, eskualde honengatik egin duten guztia paregabea izan da. Beraien presentziak beldurra eta urduritasuna sortarazten du. Ekaitza dira, Sumendia. Baino Konpainiak baditu asmo ezkutuak. Iraganeko ekintzek etsai asko sortarazi dizkiete eta orain, leialtasunez jokatzeak kolpez, onura handiak ekarri ditzake. Hasteko, bidaietako baso lasai eta baketsua, asraien laguntasunarekin. Gainera, Uregniak garaipena lortuz gero, hiru herrien batasuna gertatuko litzake ziurrenik, eta erresuma berri honen erregearen lagunak izatea...ate asko irekiko lizkieke.

Asraiek plan bat dute
      Erroiaren hilabetea, 18.eguna

 Vanya, edo "Lakuko Dama"

Batailan aurretik, Uregniak bere aliatu guztiekin eztabaidatu nahiko du. Hor egongo dira bere haurtzaroko lagunak, Jean-Michel eta Benoît Dupont zaldunak. Saint-Montetik, hiru buruzagi, Tristair, Galhad eta Bors. Artoisetik oinezko zaldun beteranoak, eta amaitzeko, Ninive basotik Dama eta bi elfo. Konpainia Askea ere han egongo da, baino hasieratikan elfoak izango dira ahots bakarra.

Elfoen  ahots melodikoek egongela osoa beteko dute eta bretoien hizkuntza erabiliz, azaldu egingo dira. Leonthir, Maarako gerlari ospetsuenak, segada bat prestatu du gizapiztien indarrak banatzeko. Basoaren barrena eramango dituzte eta orduan, bretoiarrak tribuaren gotorlekua erasotu beharko dute.

Asrai gerlariak, urrundu dituzten gizapiztiak baino lehenago bueltatzen saiatuko dira, borrokan laguntzeko. Uregniak hitza eskatuko du orduan. Elfoen planarekin ados egon arren gauza batzuk argi utzi nahi ditu. Zaldunak erasoaren punta izan behar dira, nekazariak atzean geldituz, eta Dama ezin izango du beraiekin batera egon, arriskutsuegia iruditzen baizaio.

Horregatik, Konpainia Askea bizkarzain modura edukiko ditu momentu oro, jainkosa babestu dezaten. Bretoiak plana onartuko dute, Carlos Pitico, Thorin eta Trubert ez bezala. Hirukotea liderrak dira, soldaduak gidatzen esperientzia dutenak. Pitico Artoiseko oinezko zaldunekin egongo da, Trubert, Saint-Monteko ezkuteroekin eta Thorin nekazari eta morroiekin. Honela bukatuko da bilera eta zerbait gosaldu ondoren martxan jarriko da armada. Denera, zaldun,ezkutero, morroi eta mertzenarioen artean, ehun eta berrogeita hamar gizon dira.

Garaipena edo Basakeria
      Erroiaren hilabetea, 18.eguna

Goiz osoa basoa zeharkatzen ibili ostean, azkenik, Adar Kiribilduaren tribuko batzar lekura iritsiko dira. Bertan, beraien jainko ilunentzat eraikitako aldarearekin topo egingo dute. Harri izugarri handi bat, odol lehorrez eta kaskezurrez apaindua. Bere inguruan munduko gizapizti mota guztiak. Itxoiten.

Bataila honetan Lurralde Lehiatuen patua jokoan dago. Zibilizazioa edo Anabasa





2017(e)ko urriaren 17(a), asteartea

Loth Bailarako Kanpaina (XX) Arrisku gorian

·Snorri, Iparraldeko mendietatik etorritako nano diletantea.
·Tag-Raz, Lurralde Lehiatuko ogro mertzenario harrigarrirki azkarra.
·Nicolai, Kisleveko gaiztagin bitarikoa
·Grisban, Snorrirekin batera iritsi dan nano milizianoa eta hartz bat duena
·Ygrit, Erreka-guardia gixa dabilen neskatxa ilegorri bretoniarra.


Erroiaren Hilabetea, 14.eguna

Azken Atsedenan bilduta, Konpainia Askeak arratsaldeko zauriak sendatzen dabiltza. Sutondoan, sugarraren mugimendua harretaz jarraituz, orain dela gutxi buruz buru borrokatutako izaki horiek gogoratuz. Etengabe erretzen ari ziren zuhaitz horietara bueltatzea suicidio bat zirudien momento haietan. Ezin izan zuten ezerrez egin, eta sugarraren laztanak dastatzean ihes egitea izan zuten irtenbide bakartzat.

Gauean, dena erabakitzeke zegoela, taldeko malapartatuenak jokoan diru kopuru polit bat irabazi ostean, Tag-Raz-en burmuina lanean jarri zen. Konpainia Askearen pertsonala une horietan ez zan nahikoa honelako lan bat egiteko. Laguntza behar zuten, bai Ogham-aren runak kopiatzeko eta baita ere munstro horiekin akabatzeko. Denbora galdu barik iragarki bat egitea agindu zuen, eta etorriberriak ziztu bizian lagundu zioten. Konpainia Askeak mertzenario bila zegoen eta noski, gure heroein ospea eta izenarekin ez zuten arazorik edukiko.

Alokatutako mertzenarioak...Expendables 


Erroiaren Hilabetea, 15.eguna

Hurrengo goizean 14 gizon aurkeztu ziren. Ordainsaria ona zen eta gure protagonisten anbiguetatea egin beharreko lana azaltzean nahikoa izan zen. Hamalau gizon hauetatik bik, gerlari profesionalak ziren eta heroiekin batera liskarraren pisu handiena eramateko misioa zuten.

Eguerdin zuhaitz berezi horiek egiten zuten zirkulura sartu ziren eta segituan, kontratatutako lau jarraitzaile, Oghameko runak kopiatzen hasi ziren. Bitartean, beraien inguruan inpernua hasi zen. Elementalen zartada bakoitzarekin haragia erretzen zen, arropa sua hartzen zuen eta oihuak zerua zeharkatzen zuten.

Azkenik, Snorri, Nicolai, Ygrit eta Grisban lurrean zeudela ihes egin hala ez eztabaidatzen hasi ziren. Zutik, Tag-Raz izukaitz oldarkor erasotzen zuen. Ihes? Inondik inora. Bere alboan, pertsonaiek Titan bezala ezagutzen zuten mertzenarioa ere tinko mantentzen zen. Biek, azkeneko lau kopiatzaileak babesten zituzten. Lana amaitzear zegoen eta mertzenarioa suzko bola batean bilakatu ondoren Konpainiaren ogroa bakarrik gelditu zen harresi bizidun bat bezala. Kolpeak leku guztietatik etortzen ziren, beroa jasanezina zen eta hala ere, kopiatzaileak behar zuten denbora eman zien. Behin lana bukaturik Tag-Raz, sua zeharkatuz, izugarrizko garaipen bat lortu zuen.

Tag-Raz

2017(e)ko irailaren 16(a), larunbata

Loth Bailarako Kanpaina (XIX) Harriak eta ludopatia, elfoen sugarra

·Snorri, Iparraldeko mendietatik etorritako nano diletantea.
·Tag-Raz, Lurralde Lehiatuko ogro mertzenario harrigarrirki azkarra.
·Thorin, Zhufbarretik etorritako familia nobleko nano ausarta.
·Thoryen, asrai ikaskuntzak alde batera utzi dituen aztia.
·Ygrit, Erreka-guardia gixa dabilen neskatxa ilegorri bretoniarra.
·Carlos Pitico, Estaliako aitoren semea, handizalea, berekoia eta esgrima maisua.

Erroiaren Hilabetea, 12.eguna

Ogham harrien kokapenak dituen mapa eskuratu ondoren, gure "heroiak", Niniveko basorantz habiatu ziren, eta han Al-Dîrwak eta Selinonderen froga pasa ondoren harri hauetako baten bila abiatuko dira, taldean, diskordia sortua zen, hauek ez baiziren gai zein harriren bila joan erabakitzeko, horretarako (eta inoren harridurarentzat) dadoak erabili zituzten harria aukeratuko zuen pertsona hautatzeko, azkenik, Snorri izan zen irabazlea, eta Artois herritik gertu dagoen harriarantz abiatzen dira, hauen plana hiru egunetan irixtea da, hirugarren eguneko goiz argian, hortarako bi geldialdi egingo dituzte.
Inongo arazorik gabe, kapera bat aurkitzen dute, lakuaren damari eskeinia, kaperatik, elizgizon bat ateratzen da, ez oso ondo jantzia, tunika ximple batekin eta inongo harribitxi edota bestelako apaingarririk gabe, honek bretoniarrez soilik hitz egiten zuenez, Ygrit harituko da itzultzaile bezala.

Elizgizonak, bere kaperan, janaria eta ura eskeintzen die gure "heroiei" eta esaten die, lakuko dama batzuetan hemen agertzen dela, konpania askeak elizgizonaren hospitalitatea ezeztatzen du, baina ez die atzera botatzen honek eskainitako janaria etahonen truk, Thoryenek urrezko txanpon bat ematen dio elizgizonari, eta esaten dio bere partetik dela, honek ezer ulertzen ez duenez, Ygrittek esandako itzultzen dio, esanaz, konpainia askeak ematen diola urrezko txanpon hori.

Iluntzean Petit Chateaura (Ogham harriaren ondoan dagoen hiru aldea bretoniarretako bat) iristen dira, nekazarien herri xume bat, hauek ez dute urrearekin komertziatzen, trukeen bidez baizik, eta konpainiari herriko logela komunala eskeintzen diete pernokta dezaten, logela komunala txerritoki antzeko baten modukoa da, Piticoren desatsegindasuna sortuz eta honek etsipenez, korrika ateratzen da kalera, ohe erosoago baten bila. Kalean dauden pertsonekin hitz egiten sahiatzen da, baina hauek bretoniera soilik dakitenez ez dute piperrik ere ulertzen eta ezikusia egiten dute, bikote batek izan ezik. Hauek Piticoren mimo hizkuntza ikusten dute, eta hau ulertzeko hainbat sahiakeraren ondoren korrika joaten dira, beldurturik. Pitico ia etsipenean herrian dauden zaldun baten atea jotzen du, honek berarekin arrazoituko duelakoan eta zaldunak bereala ulertzen du Piticoren nahia, eta tratu paregabe bat eskeintzen dio, Piticoren estiletea zaldunaren ohearengatik, Pitico dirua eskeintzen sahiatzen da,baina etsi egiten du, azkenik. Logela komunalera egiten du martxa, ohe, pazientzia eta duintasunik gabe.

Erroiaren Hilabetea, 13.eguna

Hurrengo egunean Konpainia Askeak Artoisera abiatzen da, bidai lasai batean, ez die denbora asko eramaten Artoisera iristea eta egingo duten lehen gauza ostatura joatea da, alkohola eta apostuak egitera, han, merkatari batzuk joko berri bat erakusten diete, eta konpainiak bereala iraultzen dira bere dirua xautzera, hainbat diru galdu, eta beste hainbat irabazi, ondoren dadu klasikoetan jolasten dira, egun osoa beren ludopatian murgilduta pasatzen dute.

Erroiaren Hilabetea, 14.eguna

Egunsentia baino lehen esnatzen dira eta Ogham harriaren bila abiatzen dira, bidai lasaia izango da, baina bat batean, hurrunean hiru pertsona itxurako gauza ikusten dituzte, eta konturatzen dira hauek ez direla beraien presentziaz konturatu, Thorinek hauen magia sentitzen du, magia jainkotiarra da, hortaz taldea hauek sahiesten saiatzen da, baina bide erdian konturatzen dira hiru ogro direla, myrmidaren tunikaz jantziak, hauek mozkor mozkorrak daude, eta beraiekin edatera gonbidatzen diete, Tag Raz eta Snorri pentsatu gabe onartzen dute, eta Thorinek azkenean, alkoholaren eskuetan erortzen da, hitzik esan gabe. Ogham harriarantz doaz, eta azkenik aurkitzen dute, Ogham harria, obelisko baten antzekoa, zortzi zuahitzez inguratua, denak sutan, baina honek ez du gure lagunen izpiritua ahulduko, eta sua zeharkatzeko bide baten bila hasten dira, Piticok lurretik, egur zati bat hartu eta harriarantz botatzen du, erreparatuz hau ez dela sutan hasten, baina aldi berean Thoryen bere magia konzentratzen hasten da, sekulako aztikeria botako duelakoan, baina ez du lortzen, hirugarren aldian haize bolada bat botatzen dun arte. Zuhaitzen sugarrak banaduz, Moisesen antzera, salto batez, Pitico, Ygrit eta Thoryen Ogham harrira urbiltzen dira, beren atzetik, Thoryenek irikitako bidea ixten da, barruan Thoryenek, harriak askatzen duen pozoia bere aztikeriekin sahiesten du, eta harriaren inskripzioak kopiatzen hasten dira, baino, bat batean beren azpian zuhaitzak hazten hasten dira eta konturatu baino lehen baso baten erdian aurkitzen dira.



Denak, Pitico izan ezin, ilusio bat dela konturatzen dira, eta inoiz entzun duten orrorik ikaragarriena entzuten dute, ez dakite nondik datorren, dakitena da, bailara osoan entzun behar izan dela, orduan, beren gainean dragoi bat agertzen da, eta inguruan dagoena kixkaltzen du, nahiz eta gezurra izan, konpainiak suak eragindako mina sentitzen dute, baina Thoryen, Ygrit eta Pitico, harria kopiatzen jarraitzen dute, beren sorbaldetan beroa sentitzen hasten diren harte, Thorin, Snorri eta Tag-Raz ikusten dute, nola zuhaitzen sua, pertsona itxura hartzen hasten diren, Ithilmarrez jositako suzko elfoen itxura hartu harte.

Suzko elementaletan bilakatuz, hauek beren lagunei abixatzen die harrixkuaz, baina  kopiatzen jarraitzen dute, Piticok eta Ygritek beren runak erakusten diete, hauek geldiaraziko dituztelakoan (Thoryenek ez die runa erakusten, elemental hauek ofensa bezala hartuko dutelakoan, harritzen ez gaituen gauza, runa genitaletan kokatuta bait dauka), elementalak beren suzko ezpata zorrotik ateratzen dute, erasotzeko asmoz, eta kanpokoei suzko bolekin erasotzen diete, Tag-Raz denborarik galdu gabe bi nanoak hartu eta korrika hasten da, taldearen beste partaideak bezala, azkenik, alde eginaz bukatzen dute, inoren ustekaberako.