2017(e)ko urriaren 17(a), asteartea

Loth Bailarako Kanpaina (XX) Arrisku gorian

·Snorri, Iparraldeko mendietatik etorritako nano diletantea.
·Tag-Raz, Lurralde Lehiatuko ogro mertzenario harrigarrirki azkarra.
·Nicolai, Kisleveko gaiztagin bitarikoa
·Grisban, Snorrirekin batera iritsi dan nano milizianoa eta hartz bat duena
·Ygrit, Erreka-guardia gixa dabilen neskatxa ilegorri bretoniarra.


Erroiaren Hilabetea, 14.eguna

Azken Atsedenan bilduta, Konpainia Askeak arratsaldeko zauriak sendatzen dabiltza. Sutondoan, sugarraren mugimendua harretaz jarraituz, orain dela gutxi buruz buru borrokatutako izaki horiek gogoratuz. Etengabe erretzen ari ziren zuhaitz horietara bueltatzea suicidio bat zirudien momento haietan. Ezin izan zuten ezerrez egin, eta sugarraren laztanak dastatzean ihes egitea izan zuten irtenbide bakartzat.

Gauean, dena erabakitzeke zegoela, taldeko malapartatuenak jokoan diru kopuru polit bat irabazi ostean, Tag-Raz-en burmuina lanean jarri zen. Konpainia Askearen pertsonala une horietan ez zan nahikoa honelako lan bat egiteko. Laguntza behar zuten, bai Ogham-aren runak kopiatzeko eta baita ere munstro horiekin akabatzeko. Denbora galdu barik iragarki bat egitea agindu zuen, eta etorriberriak ziztu bizian lagundu zioten. Konpainia Askeak mertzenario bila zegoen eta noski, gure heroein ospea eta izenarekin ez zuten arazorik edukiko.

Alokatutako mertzenarioak...Expendables 


Erroiaren Hilabetea, 15.eguna

Hurrengo goizean 14 gizon aurkeztu ziren. Ordainsaria ona zen eta gure protagonisten anbiguetatea egin beharreko lana azaltzean nahikoa izan zen. Hamalau gizon hauetatik bik, gerlari profesionalak ziren eta heroiekin batera liskarraren pisu handiena eramateko misioa zuten.

Eguerdin zuhaitz berezi horiek egiten zuten zirkulura sartu ziren eta segituan, kontratatutako lau jarraitzaile, Oghameko runak kopiatzen hasi ziren. Bitartean, beraien inguruan inpernua hasi zen. Elementalen zartada bakoitzarekin haragia erretzen zen, arropa sua hartzen zuen eta oihuak zerua zeharkatzen zuten.

Azkenik, Snorri, Nicolai, Ygrit eta Grisban lurrean zeudela ihes egin hala ez eztabaidatzen hasi ziren. Zutik, Tag-Raz izukaitz oldarkor erasotzen zuen. Ihes? Inondik inora. Bere alboan, pertsonaiek Titan bezala ezagutzen zuten mertzenarioa ere tinko mantentzen zen. Biek, azkeneko lau kopiatzaileak babesten zituzten. Lana amaitzear zegoen eta mertzenarioa suzko bola batean bilakatu ondoren Konpainiaren ogroa bakarrik gelditu zen harresi bizidun bat bezala. Kolpeak leku guztietatik etortzen ziren, beroa jasanezina zen eta hala ere, kopiatzaileak behar zuten denbora eman zien. Behin lana bukaturik Tag-Raz, sua zeharkatuz, izugarrizko garaipen bat lortu zuen.

Tag-Raz

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina