2017(e)ko abenduaren 12(a), asteartea

Konpainia Askeko Ezagutza


Orain arte, gure abenturazaleak leku eta eskualde askotan egon dira, herria eta jende desberdina ezagutuz. Hona hemen leku guzti hauen egoera politikoaren laburpen txiki bat:

Igarobidea



Shallyako Santutegia

Shallyako monja talde baten etxe eta babeslekua. Iparraldetik datozen errefuxiatuen lehenengo geralekua da eta horrenbestez ospitale erraldoi bat dirudi. Errege nano baten hilobia zen eta gure heroiak haren madarikaziarekin amaitu zuten. Orain, milizia eta zaldun talde bat antolatu da inguruan dauden esklabistei aurre egiteko asmoarekin.
Agilerako Ordena eta Errebala
Dieterrek sortutako ordenaren egoitza, antzinako monastegi batean kokatzen da. Defentsa paregabekin, harresien kanpoaldean errefuxiatu eta kolono pila bildu dira, Errebala izena duen herria sortuz. Agilerako Ordena Kazarov anaien aurkako guda zikin batean murgilduta dago, beste lurraldeetan kolonizazio intentso bat bultzatzen duen bitartean. Bestalde, Errebalean agintzen zuten gaizkileak kanporatuak izan ziren Konpainia Askearen eskutik eta orain bertako gremioek agintzen dute.
Yetzineko Transbordadorea
Kazarov anaien banda kriminalak kontrolatzen du Yetzin errekako bi ertzak konektatzen duen transbordadorea eta bere inguruan hazi den komunitatea. Merkatu beltza eta esklabutza sareekin erlazio zuzena dute, hegoaldeko kalifatuaren eta piraten sozioak izanik. Agilerakin borrokan dabiltza, Igarobidea eta honek ekarriko lukeen errefuxiatu jarioa kontrolatu nahiean.
Epigonoen Lurraldeak

Haford
Nahiz eta teokrazia bat izan ofizialki, orain dela gutxi arte d'Antonelli eta bere azpikeriek agintzen zuten artzapezpikutzan. Baino haren manipulazioak gutxirako balio izan zuten Epigonoen Talkan, non lau aldeko guda azkar eta bortitz baten ostean d'Antonellik burua galdu zuen eta hiria piratenpean gelditu zen. Hala ere, itxurak gorde egin dira eta oraindik apaizak esertzen dira jauregi zaharrean.
Warwick
Frederick Feuerbauem anbizio handiko printzearen buruzagitzarekin eta botere askoz ilunago batzuen laguntzaren bitartez potentzia militar bat zen Warwick. Baino Konpainia Askearen esku hartzea eta piraten laguntza Hafordi bere amets espantsionistekin amaitu zuten. Orain, zauriak sendatzen ari da, aipatatuko boterearen itzala izanik.
Bisby
Talasokrazia edo itsas nagusitasunean oinarritutako agintaritza duen hiria da Bisby. Hiru familiek kontrolatzen dute gainbeheran dagoen herri hau. Piratek eta Merkataritza Konpainiak losintxatzen dituzte  Bisby bere ontziola erabiltzeko asmoz (bakarra orain dela gutxi arte iparralde osoan).  Hutsala epigonoen arteko botere liskarretan.
Durham
Nínive baso ondoan kokatzen da Durham. Aspaldi ehiztari eta egurgile harroen etxea, denbora luzez nefarita edo deabru printze baten  esaneta egon da. Soilik gure protagonisten presentzia eta basoko elfoen trebezia magikoak ahalbideratu du herri honen askatasuna. Inorrek ez daki zer egingo duten orain durhamtarrak lortutako askatasun berri honekin.
Tordheim
Muino ezkatadun eta dormenioetik gertu eraiki zan Tordheim. Guda etengabekoa izan da eta bere gerlariak ospe izugarria dute Lurralde Lehiatu guztien barrena. Beterano asanblada batek kontrolatzen du herriaren patua nahiz eta Hieron, epigonoa, agintari ofiziala izan. Barne tentsioak nabariak dira harresi sendo hauen atzean, zaharrek dormenioekin negoziatzen ari diren kolonizazio ituna dela eta, eta gaur eguneko bake ahuskorra edozein egunetan desagertu leike.
Artois, Saint Monte eta Petit Chateau, herri bretoiarrak
Gurutzada sakratu baten porratatik hiru herrixka hauek bananduta bizi izan dira, botere lehian. Orain, nahiz eta Uregnia (errege izan zitekeen zalduna) hilda egon, Dama faltsuaren agerpena eta grialeko zaldunen sorrerarekin hiru dukerri hauen batasuna errealitate bat izan leike.
Nínive

Maara
Basoko elfoek garaipen ikaragarriak izan dituzte bretoniarren laguntzari eskeri. Dama faltsu baten gezurra sinistean zaldunek kaosaz estalia zegoen lurralde sakratua garbitu zuten eta giza-piztien tribu oso bat suntsitu eta gero elfoek beraien etxearen zati handi baten jaun eta jabe bilakatu dira. Orain, Konpainia Askeak lortutako ezagutza erabiliz, antzinako Ogham harri bat eraikitzen ari dira; Lehenengo pausua bailara araztatzeko.
Lurralde Lehiatuak

Epigonoen lurraldeen ekialdera denek erreklamatzen dituzten lurraldeak hasten dira. Leku arriskutsua eta zibilizaziorik gabe. Mota guztietako izaki eta piztien ezkutalekuan bilakatu da orain dela mende asko nanoen gotorlekuez beteta zegoen eskualdea. Are ekialderago Ezkatadun Muinoak aurkitzen dira eta Konpainiak dakienez dormenio tribuen lurraldea da.
Mikvar

Oso gutxi dakigu Mikvar izeneko eskualde honetaz. Yetzinen beste aldean gelditzen da eta badirudi bailara osoan dagoen baso handiena hemen aurkitzen dela. Bertan, aspaldi, elfoen leinu bat bizi eta baliteke Konpainia Askeko Astaröth kidearen arreba hemen egotea.
Hegoaldea
Lurralde Lehiatuetatik Yetzineko korrontea hegoalderuntz jarraituz Entrerioseko lurrak zeharkatuko ditugu azkenean itsasora iritsi arte. Bertan, kostako deltan Hiru Perlen hiria aurkituko dugu. Istorioak diote hiri tileano hau bailarako handiena dela, aberastasunez beteta eta nahiko diru izanda, bere kaleetan edozer aurkitu (eta erosi) ahalko dugula.  Merkataritza Konpainia eta Remaseko Bankuak hiria irmoki kontrolatzen dute.
Baino zibilizazio irla hau orko hordez eta mertzenario konpainiez inguratuta dago. Hala ere, zurrumurruek diote orkoek hegoekialdera dagoen desertutik ihesi doazela iparraldera.
Azkenik, elfo garaien kokalekuaz hitz egin beharko genuke. Duela milaka urte kosta hauetan Ulthuaneko erresumak kolonia edo esplorazio postu bat izan zuen, baino meteoritoaren agerpenatik ez da ezer gehiago jakin.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina