2017(e)ko abenduaren 8(a), ostirala

Loth Bailarako Kanpaina (XXIII) - Epigonoen lurrak ikuskatuz

  • SnorriIparraldeko mendietatik etorritako nano diletantea.
  • NicolaiKisleveko gaiztagin bitarikoa
  • Tag-Raz, Lurralde Lehiatuko ogro mertzenario harrigarrirki azkarra.
  • Carlos PiticoEstaliako aitoren semea, handizalea, berekoia eta esgrima maisua
  • Felix McGregorbizitza hobego bat bilatzen ari den kontrabandista inperiala
Amaiera gazi-gozoak
  Erroiaren Hilabetearen 19.eguna

Hainbeste heriotzen ostean, tristea izanen da zerbait ospatzea. Gorpuak hozten ari zirela, Damak, bere alboan izan dituen zaldunak sarituko ditu. Malkoak isuriz, Saint-Monteko Tristair, Galhad eta Bors, grialeko zaldun izendatuko ditu. Petit Chateautik bizirik gelditu den zaldun bakarra bezala, Benoît Dupont.

Ekitaldi garratz honek, eginkizun alaiago bateri lekua egingo dio; Elfoak aldare iluna suntsitzen hasiko baitira, denborarekin Ogham berri bat eraikitzeko asmoz. Baino kasu guzti hauetan Konpainia Askeak ez du zer egiterik, Uregniaren heriotzarekin aske dira, berriz ere, edonora joateko. Eta irakurleok, badakizuete, honelako egoeratan izan dela, orain arte, arriskutsuenak.

Zer gertatu da Epigonoen lurraldeetan?
  Erroiaren Hilabetearen 19.eguna

Baina edonora jun aurretik, atzean utzitako anabasaren hautsak nola finkatu diren jakin beharko dute eta orain arte informazio iturri izan den Logiara abiatuko dira. Basotik ateratzean epigonoen beste herrietatik ihes egindako kolono batzuekin topo egingo dute. Niniveko zuhaitzak mozten ari dira etxe berriak egiteko eta samariar onaren paperean, Felix eta Piticok ekintza honek ekar ditzaken arazoetaz abixatuko dituzte. Gainera, joan aurretik, lekua batailatuko dute.

Talare Novoko kolonoak lanean

Herri berria atzean utzi ondoren, eta Artois eta Neuendorfeko bide gurutzetik gertu mendiko nanoek gobernatzen duten "Jarra Hautsiak" ostatuan geldituko dira. Eztarriak busti eta bidera bueltatuko dira gure abenturazaleak.

Bidegurutzea pasa eta Logiako aldapan Epailearekin aurkituko dira. Bere suan Felixek berriz ere, burua sartuko du eta ikusitakoa talde guztia txundituta utziko du. Hauek izan ziren Felix Igarlearen hitzak:

Bi mandari ilun berrien izendapena. Ume bat, Pieter Blutrochen semea. Eta elfo bat. Berriz 12 dira.

Profezia honekin Liburuzainarekin elkartuko dira eta informazioa elkartrukatu ondoren Neuendorf bisitatzea eskatuko die 50 urre koroengatik.

Mamuen Herria
    Erroiaren Hilabetearen 19.eguna

Taldearen arduragabetasuna baieztatuz, Neuendorfera joango dira. Han, mamu herri batekin egingo dute topo. Hans Bremmenek herria garbitu zuela dirudi baino etxeak ikertu ondoren eszena beldurgarri batek ustekabean hartuko ditu. Soto batean, bizirik gelditzen diren Aguilerako kolonoak daude. Hezur hutsean, eta lotuak, energia ilun batek bizitza xurgatzen ari zaiela. Energia hori portal txiki batera doa eta oraingoz ez ditu kolonoak guztiak akatu. Apaiz Igarlariak, tradizioak mantenduz burua sartuko du portal barnean eta alderantzikatutako piramide batean azalduko da, bi hankeko giza-musker batzuk ia lepoa mozten dioten arte.

Taldearen iritziaren aurka Felix herritarrak salbatzen saiatuko da baina Hans Bremmenen agerpena eta mehatxuak plana alde batera uztea lortuko du. Neuendorf ez da gehiago existitzen. Alde egiten dute.

Neuendorf
Shraneeko Bidea
   Erroiaren hilabeteko, 20.eguna

Logian irabazitako dirua lortu ostean, Epigonoen lurraldeetako ezagutzen ez duten azkeneko herria ikusteko garaia dela erabakiko dute. Shrane erreka jarraituz eta Felix gurdiarekin. Bidetik tileano arrantzale zahar bat eta mendiko nanoen erreka ertzeko herri txiki bat aurkituko dute. Jaramon askorik egin gabe, Bisby-ra heldu nahien baitaude.

Bisbyn, Eneas Voronov, Claudio Pritely eta Theodor van Pujj talasokratekin hitzartuko dira baino gauzak ez dira oso ondo aterako eta hitz itsusi batzuen ostean Tag-Raz eta Piticok herriko ziegan amaituko dute.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina