2017(e)ko abenduaren 10(a), igandea

Loth Bailarako Kanpaina (XXIV) - Konpainia Askearen Bidegurutzea


Ezinezkoa da... Beti izan naiz hirugarren bidearen aldekoa... Bainan gaur onartu behar dugu maitia bi aukera baizik ez dira : A ala B... A ala B...


Heldutasuna iritsiko da nun ekintza bakoitza erabaki bat den... Ta hor hasiko gira zahartzen, erabaki bakoitza lagundua baita damu batez batzutan, dolumin batez besteetan.

Willis Drummond - A ala B


  • SnorriIparraldeko mendietatik etorritako nano diletantea.
  • NicolaiKisleveko gaiztagin bitarikoa
  • Ygrit, Erreka-guardia gixa dabilen neskatxa ilegorri bretoniarra.
  • Felix McGregorbizitzaren zentzu berria aurkitu duen iniziatu eta igarlea 
  • Thorin, Zhufbarretik etorritako familia nobleko nano ausarta.
  • Trubert MahlerTalabeclandeko umemoko heraldo erdi-elfoa
Tordheim
  Erroiaren Hilabetearen 21.eguna

Hurrengo eguneko lehenengo argi izpiekin Bisby utziko dute eta gurdia prestatzean bidera aterako dira. Shrane ibaiatik paralelo doan karretera jarraituz Tordheim lau bat orduta iristea espero dute. Baino Lurralde Lehiatuak arriskuz beteta daude eta izugarrizko izozte bat jasaten ari direla ezustean harrapatuko dituzte.


Ibaian arrantzan zeuden goblin patruila batek bortizkeri handiz erasoko dute. Txikitxuak arkuekin errekaren bestaldean eta buruzagia bere bi troll beldurgarriekin gurdira hurbilduko dira. Nicolai karruaren gainean prestatuko da, bere arkua tenkatuz. Felix zaldiak gidatzen saiatuko da baino trollak lehenengo bien lepoak hautsi ondoren Konpainia blokeatuta geldituko da. Honela, nanoak bi eskuko aizkora banakin munstroei aurre egingo diete. Trubert goblinen arreta deitzen saiatuko da eta Ygrit, Felixen laguntzarekin buruzagia hertsatuko du.

Troll eta nanoen zanpatak ikaragarriak izango dira eta lur izoztua odolez eta trollen okeden estaliko da. Snorri lurrean amaituko du burua irikiarekin lehenik troll baten bularra ireki duelarik. Azkenean, banan banako borrokan Thorinek bigarrenarekin bukatuko du Felix buruzagia sastakatzen duen bitartean. Gelditzen diren goblinak ihesi joango dira eta trollak gurdian kargatu ondoren Tordheimeko bidea jarraituko dute.

Tordheim harresidun hiria da, muino batean eraikia eta tradizio militar handia duena. Orain dela 40 urte guda luze bat izan zuen inguruko dormenio tribuen aurka eta garaipena lortu zutenetik eskualdeko botere garrantzitsuena izan da. Gerlarien gizarte bat da eta kaleetatik ibili ostean hainbat gauza ikasiko dituzte.

Tordheim

Tordheimen Gerusia izeneko beteranoen kontseilu batek agintzen du. 20 agure hauek guda hartako heroiak dira eta errespetu handia izan dute herrian. Beraien itzalean Hieron aurkitzen da, Tordheimeko epigonoa eta ofizialki agintari bakarra. Baino bere aitak familiaren izena ona galdu zuenetik ezin izan du askorik egin. Gerusiak hala ere, urte asko damaki dormeni basatiekin hizketan, kolonizazio itun bat lortzeko asmoarekin eta antzinako indarkeriazko espantsionismo hura alde batera uzteko. Baino Hieron kontran dagoela dirudi eta ez dago bakarrik. Guda ezagutu ez duten gerlari gazteak aspertuak daude itxoiteaz eta negoziaketak amaitzeko eskatzen ari dira.

Honek guztia giroa gaiztotu du eta gainera, honi herrian dauden dormenio morroien egoera kaxkarra gehitzen badiozue, bolborotegi baten aurrean gaudela ohartuko gara. 

Erabakiak
  Erroiaren Hilabetearen 22.eguna

Herriko putetxean gaua pasa eta goizean goiz, gosaria dastatzen ari direla, Konpainiaren barruan zegoen liskar isil bat haizeratuko da. Batzuk Tordheimen gelditu nahi dute, jakin berri duten arazo hauetaz gehiago jakiteko. Besteak segituan alde egin nahi dute. Eztabaida txiki honek  beste handiago bat mahaigaineratuko du. Felix hegoaldera joan nahi du, Hiru Perletako hirira, bailarako hiri handienera, han elfo garaien pistaren bat aurkitzeko, beraiek bait dira Ogham sarea aktibatzen dakiten bakarrak. Baino hegoaldeako eremu zabalak kaos eta beste izakiez izurrituta dago eta gainera badirudi orkoen inbasio bat datorrela handikan. Trubertek ordea, Igarobide eta Epigonoen lurraldeetan gelditu nahi du. Onartzen du sarearen aktibaziorako elfo garaiak behar dituztela baino Ogham harriak banaka aktibatzeko laguntza beharko dute eta aliatuak. Horregatik, nahigo du lehenbizi hemengo arazoak konpondu, lagunak egin eta ondoren hegoaldera jun.

Konpainiako bi lagun hauek banandu egingo dira eta besteak zirt edo zart egin beharko dute bati edo besteari jarraituz.






iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina