2018(e)ko martxoaren 2(a), ostirala

Loth Bailarako Kanpaina (XXIX) Piraina deitu nauk, Tiburoi zikina

  • Vlad eta Alaine, errekan aurkitutako naufragoak
  • Geraldo de Rivieraazti bilakatu nahi duen guardia flubial ziniko eta krapula hutsa
  • Emma, Tileatik datorren arrantzale ausarta
  • Tag-Raz, Lurralde Lehiatuko ogro mertzenario harrigarrirki azkarra.

¿Esto es un saqueo? No, eso es el mercado, amigo"

                                       Rodrigo Rato



Errekako Mirariak
              Erroiaren Hilabetearen 28.eguna

Kapitaina, hiru pirata, Geraldo, Emma eta Tag-Raz gaua igarotzen dute barkua gorputzez garbitzen. Orko eta piraten odolak dena zikintzen du. Ogroa orkoen bi gorpuzki kareletik botatzean zerbait ikusi duela irudituko zaio. Errekaren ur hotzetan, ahal duten moduan, gizon eta emakume bat flotatzen ari dira.

Barkura igotzean bikoteak azalduko diete nola orkoek, gure lagunen barkua erasotu aurretik, arrantzale gaixo batzuk txikitu zituzten. Beraiek dira biziraun duteb bakarrak. Alaine, mediku elfo garaia eta Vlad, arrata ehiztari xumea. Polizoiak lehen, abenturazaleak orain. Baino egunak sorpresa gehiago ditu gordeta eta eguzkiaren lehenengo izpiekin, lana bukatzear zegoela ekaitza hasiko da, laino ilunak ziztu bizian gerturatzen direlarik. Trumoien artean hegazti ikagarragarri bat ikusiko dute.


Hipogrifoak, izaki harroak dira eta gure lagunak ohoratzean, alde egingo du berriz, hiru piratak hil ostean. Berarekin batera, ekaitza ere desagertu egingo da.

Albatrossen Tenplua eta Roazhon
                     Erroiaren Hilabetearen, 28.eguna

Eguna aurrera doala kapitaina albatrossen tenplu abandonatuan geldituko da, itsasoko jainko zaharrei tradizioak eskatzen duen ordainak uzteko. Vladek egoera aprobetxatuz, tenpluko lur azpiko solairura sartuko da, harri bitxi batzuk lapurtzeko. Honekin amaitzean, azkenik, zibilizaziora iritsiko dira

Hala ere, batzutan zibilizazioa eta gizakiak, piztiak baino arriskutsuagoak izaten dira eta nahiz eta Tag-Razen gladiadore garaipenak edo Vladen negozio errentagarriak gertatu, orokorrean desastre itzel bat izango a bixita. 

Hasteko, kapitainak amore emango du eta taldea utzi egingo du "arrisku gehiegi"aren aitzakia erabiliz. Bestalde, Emmari diru guztia lapurtuko diote eta gainera, bertako Merkatariza Konpainiako Komandanteari, Flaviori, barkua saltzen saiatzean lapurretaz salatuak hiritik ihes egingo dute pare bat barku atzetik dituztelarik.


Flavio

Iheslariak
     Erroiaren Hilabetearen 29.eguna

Emmari esker jazarleak atzean utziko dituzte eta ibaiaren ertz batean barkua utzi ondoren ezazagunera abiatuko dira, urrutiko lautadatik bi idolo basatik zaintzen ari direlarik





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina