Orozco Komisarioaren Oharkizunak
2018ko Irailaren 12a
Mami gutxiko kasua zirudien hasiera batean. Ustekabeko ekaitza bortitz batek narkoen txalupa hondoratu eta hilotz bat utzi zituen kostako arroken artean. Tipoa izen faltsua erabiltzen zuen baino esfortzu handirik gabe bere izena eta jatorria topatzea lortu zuten. Porriño inguruko herri malapartatu batean jaio zen eta badirudi aita eskualdeko presa baten kudeatzailea dela.
Hilotzaren (Alvaro del Campo hemendik aurrera) gorpuarekin batera medailoi zahar baten aurkikundea aipatzen da. Komisarira bueltatzean, lantxako irratitik bidalitako SOS deiak entzuteko gai izan dira eta Alvaroren izua nabaria da. Jazarle batetaz hitz egiten da dei horretan. Badirudi, azken finean, hilketa bat izan dugula. Bigarren ahots bat dago.
Egun berdinean Alvaroren bikotearekin hitz egitera joan dira. Puntu honetan detektibearen txostenak, Pontón jaunak egindako zentzugabekeriren bat itzulinguratzen du ezer zehatzik esan gabe eta Orozco Evaren bekaizkeriari egozten dio komentarioa. Bikotea, Lucia izena duena, laguntza handikoa izango da eta azken egunetan Alvarok pairatzen zuen beldurraz mintzatuko da. Badirudi aurreko astean txikitako lagun batekin topo egin zuela eta topaketa hau izango dela Alvaroren kezka guztien iturria.
2018ko Irailaren 13a
Txostenaren azken zati hau korapilotsuagoa da. Badirudi Gonzalezek ez duela argi ikusten eta Orozco ziur dago hitz hauek idaztea lan asko eman diola bere aspaldiko detektibeari. Ez da zehazten nola lortzen duten Marcialen helbidea. Alvaroren bizilaguna Torralves inguruan eta kasu honetako susmagarri garrantzitsuena (eta bakarra).
Evak idatziko du Marcialek segituan aitortzen duela baino bai bera zein bere taldekideak ez dute kasu honen ebazketa hain azkar onartuko, eta behingoz, komisarioa ados dago detektibearen iritziarekin. Marcialek "beste batzutaz" hitz egingo du. Desagertutako herri batetaz eta nola erabaki zuen Alvaro sakrifikatzea odol isuriketa eta heriotzekin amaitzeko. Jota dago noski, Ero baten irudikeriak. Edo agian hiltzaile egozentriko baten harropuzkeriak.
Azkenean, Alvaroren nagusia bisitatuko dute. Lalis klanaren buruzagia, Xosé Lalis. Hemen txostena behin eta berriz zuzendua izan da eta azkenean esaldi bakar batzukin amaitzen da. Bertan, lantxaren bigarren bidaiariarekin elkartuko dira. Ekaitza eta lantxaren istripuak erotuta utzi dute gizajoa eta hari horretatik ez dute ezer gehiago lortu. Tamalez, bueltan, Marcial hilda aurkituko dute. Itota bere odolarekin mingaina koskatu ostean galdeketa gelan zegoela.
Evak O Porriño eta Torralves inguruak miatu nahi ditu enigma hau argitzeko eta Komisarioak bere onespena emango dio, bere suhilaren lehenengo kasua ondo atera behar du eta, derrigor.
Rust Cohle: People out here, it's like they don't even know the outside world exists. Might as well be living on the fucking Moon.
ErantzunEzabatuMarty Hart: There's all kinds of ghettos in the world.
Rust Cohle: It's all one ghetto man, giant gutter in outer space.