UA etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
UA etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2020(e)ko otsailaren 16(a), igandea

La Rabia do Mar (III)


Aurreko atala: La Rabia do Mar (II)

Azkeneko segada hori distrakzio hutsa izan zelar ohartzerako, beranduegi zirudien. Hurrengo egunean jakin zuten bezala, Torralveseko aiton-amonekin tiroak elkartrukatzen zeudela, beste ume bat desagertu zen.

Oraingo honetan Paula izan da. Poliziek neskatoaz oroitzen dira; Isabelen desagerpena ikertzen ari zirela, Paularekin egin zuten topo, bere lagun mina zen eta galdera batzuen ostean pakean utzi zuten.

Etsipena

Rabenoren pisuan eta Paularen etxean aurkitutako informaziorekin nahikoa izan zuten. Bazirudien Paula boluntarioki joan zela Torralveseko jendearekin, bahiketa zantzurik ez baitute aurkituko. Rabenoren koadernoetan, presatik gertu dagoen basotxo bat aipatzen da eta badirudi erritualak egiteko erabiltzen duten leku sekretu bat dela.

Bost agenteek badakite ekiteko modua beste bat dela. Orozco komisarioari deitu eta laguntzari itxoitea. Baina akituta eta etsituta daude; ametsgaizto honi amaiera emateko unea da.

Torralves Agerian

Basora hurbildu aurretik hasieratik soltze utzitako hari bati eutsi nahiko diote; del Campo jauna, presaren burua eta hau guztiati buruz ematen duena baino gehiago dakiena. Hala ere, ez dute ezer berririk aterako eta erotzat hartuko ditu polizia agenteak.

Eraikuntza zaharra atzean utzita, Paularen bila joango dira. Basora hurbiltzean, kanpainen soinuak entzungo dituzte... 
Argigune batean, Rabeno eta Paula aurkituko dituzte, beste hamar edo hamabi gizon eta emakumeekin batera. Paula zuriz jantzita dago eta solemnitate handiarekin presara joango dira...presara? non dago ura ba? Orain arte urez estalita zegoen herria, berriz ere agerian da.



Kobazuloko Itzalak

Harriak sedimentuz beterik daude. Etxe gehienen teilatuak hondatuta daude baina bestela, heriotzatik bueltatu den herria dirudi. Paula bere arbasoen kaletatik dijoa, kobazulo bateruntz. Poliziek beraien ezkutalekutik irten eta lasterketa umea berreskuratzeko bulkada sentitzen dute baina kale heze horiek ez daude hutsak. Han eta hemen, kultisten modura jantzita dauden zaindariak ikusten dira. Kobazuloko sarrera babesten ari dira.

Kontu handiz, boskotea presa jaitsi eta isilgordean, hondakin batetik bestera igaroko dira inor konturatu gabe. Bi aldiz pentsatu gabe kobazuloko ataria zeharkatuko dute. Iluntasun horretan gertatutakoa ez da oso garbi geldituko.

Orozcoren Bulegoa

Komisarioak espediente ireki egin dio bere menpeko diren poliziei eta badaki guardi zibilen kuartelan berdina egiten ari direla. Aste honetan eta kasu berdinean 6 edo 8 desagertu daude eta beste hainbeste hildako. Evak ez du lortu kasua ebaztea eta orain, pilatutako kakak Orozco irenstear dago.

Paula,  ez da inondik agertu. Bere agenteek aipatzen duten kobazuloa urazpian dago eta gizaki baten antza duen urpeko munstroeen zehaztasunak informetik kentzea erabaki du. Hurrengo hilabetean poliziatik kanpo egongo dira eta zorte apur batekin porrotaren kostu guztiak jasango dituzte

2019(e)ko urriaren 22(a), asteartea

La Rabia do Mar (II)


Aurreko atala: La Rabia do Mar


Oraingo honetan Evak ez daki nola idatzi Orozcori bidali behar dion txostena. Erotuta dago? Posible da bere taldekide guztiak era eta momentu berdinean erotu izana? Haluzinazio kolektiboak eman daitezke? Gau osoa damaki pentsatzen, nola idatzi gertatutakoa lana galdu gabe? Komisaldegitik eroetxera bidaliko dute zuzenean.
Baina  ziurtasunak ere badaude. O Porriño inguruan birginitatea galdurik gabeko neskatoak desagertu egin dira. Gurasoekin hitz egin dute, pistak jarraitu dituzte. Oroitzapenak arrapaladan etortzen zaizkio bere eskuetan alde batetik bestera aldizkari zati batekin jolasten dabilen bitartean. Aldizkari hori ehiza-etxola batean aurkitu zuten, Justino Gomez harpidedun pegatina azalean du, eskuetan du, erreala da; mahaian, odolez zipriztinduta dagoen zapia bezalaxe. Albaren odola da, desagertutako bigarren umearena eta ertz batean Ponteareseko Nosa Terra jatetxearen izena azaltzen da. Han ere egon ziren. Jatetxea, noski, Justinorena da. 
Gau horretan gertatutakoa zailagoa da azaltzen. Pontearesera joan aurretik Justino ikertu zuten. Bere familia Torralvesekoa zen eta bere aita, herriko alkatea presa eraiki eta herrixka historiatik desagertu zenean.  Justinok beraz arrazoi indartsu bat zuen Alvaro akabatzeko, bere familia baitzegoen herriko atsekabe guztien atzean.


Justino Gomez

Bigarren Susmagarria
Botila hustear, Evaren dardarak ez dira gelditzen: txostenaren kaligrafia froga nahikoa da. Jatetxera abiatu ziren lehenbizi, eta han, neskatoen bizilagunek ikusitako gizon baten deskripzioa erabiliz, zerbait argitu zuten. Neskekin egondako tipoa ez zen Justino Gomez. Orain bi susmagarri zituzten baina herritarrek ez zuten asko laguntzen eta bakarrik bere taldean zegoen guardia zibilaren ankerkeriarengatik lortu zuten zerbait gehiago. Bigarren susmagarria Justinoren aitaren etxean bizi da gaur egun. Dena lotuta zegoen eta herrian Rabeno bezala ezagutzen zen gaztea neskatxen bahitzailea izan zitekeen.
Justino atxilotzea erraza izan zen baino gizonak ez zuen txintik esaten eta Evak Rabeno harrapatzeko operatiboa martxan jarri zuen. Inongo baimenik gabe, txandaka, batzuk etxeko atarian itxarongo zuten Rabeno sartu edo ateratzeko momentuan preso egiteko. Besteak, kotxean deskantsatzen gelditu ziren.


Rabeno
Orduan, kotxeko bi poliziek Vigon ikusitako txakurra atzemango dute kalean. Hasiera batean beste txakur bat zelakoan kasurik ez zioten egin baina animaliak kanpoan jarraitzen zuen, itxaroten bezala. Azkenean, bikotea kotxetik atera eta txakurraren atzetik abiatuko zen. Kale estu eta ilunetatik eraman zituen, herriko kanpoaldera iritsi arte. Karretera zaharra hartu eta, basoz inguratuta, jarraitu egin du bidegurutze batera iritsi arte. Ekaitz batek desagertarazi egingo du. Bidegurutzean soilik eraikin bat dago, Caixa Galiciako bulego txiki bat. Zalantza askorekin sartu dira barrura. Bulegoa 90 hamarkadako dekorazioa eta egutegiak ditu eta mostradore atzean, kardatutako ilea duen emakume zahar bat aurkituko dute. Maruxak (ze izen espero zenuten?), libreta eguneratuko die hurrengo kontu mugimenduak idatziz:
-12.000,00 pezta Rabenok leku erosoak gustoko ditu.
-5.424,00 pezta kafe likore ugari Nosa Terran
-10.444,00 pezta, zakila atera neskatilen aurrean
-Dohain: Torralves, Just..Justino Gomez Gomez, Justino Gomezen Etxea
-Eu non creo nas meigas, mais habelas ainas. E se vin un deles, intentaria agradalo

1955ko otsailaren 12a, Presa de Torralves



Botila zakarrontzira bota eta detektibeak txostenarekin jarraitzen du.
Agenteak kotxera itzultzean eta ikusitakoa azaltzean, Evak, nahikoa dela pentsatuz, atea bota eta etxera sartzeko agindua emango du. Bertan, Rabeno bera egongo da. Usain eta sentsatzio arraroek zorabiatuko dituzte baina ez dute gupidarik izango. Frogarik gabe eta Rabenoren defentsaren aurka eginez atxilotu egingo dute. Orduan, dei bat jasoko dute:
Neska oraindik bizirik dago. Denbora dago zerbait egiteko. Gelditu behar dituzue” O Ceo - Horreo Vello”
Ze neska? Isabel? Beste bat? Rabeno 4x4an sartu eta bi kotxeak harantz joango dira ziztu bizian.
Herri baten Mendekua


Horreo Vello

Horreo hark aspaldiko egitura zirudien. Bere inguruan guardia zibil bikote bat zegoen dagoeneko. Beraiek ere abixua jaso dute. Rabeno kotxean dagoela, horreoaren azterketarekin hasiko dira. Han ez dago umerik, baina bai marrazki eta erruna arraro batzuk, tatuaje zelten itxura dutenak. Barruan zeudela, guardia zibilek armak atera eta beraien benetako leialtasunak agerian utziko dituzte.
Baina berdekoak ez zeuden bakarrik. Horreoaren inguruko basotik kaputxadun talde bat aterako da, ehizako eskopetak eskuetan dituztela tiroka hasiko dira detektibeen aurka. Suari erantzuten saiatuko dira, kotxeen babesa erabiliz, baina etsaien helburua ez da bertan tiroka gure protagonistak akabatzea. Anabasa erabiliz, Rabeno kotxetik aterako dute eta gauaren iluntasunean desagertuko da beste guztiekin batera.
Pistolen kanoiak hoztean hildako guardia zibil bat eta zauritutako beste bat bakarrik geldituko dira arrapaladan trabatzen eta  geroz eta gehiago diren galderak erantzuteko.

2018(e)ko irailaren 23(a), igandea

La Rabia do Mar


Orozco Komisarioaren Oharkizunak

2018ko Irailaren 12a

Resultado de imagen de detective smoking
Bart arratsean jaso zuen Eva Gonzalez detektibearen txostena, eta pare bat aldiz irakurri behar izan zuen bertan idatzitakoa ulertzeko. Zigarroaren zupaden artean arreta handiz aztertu zuen, zirrikitu batean ezkutatuta, zentzuzko zerbait aurkitzeko itxaropenarekin. 





Mami gutxiko kasua zirudien hasiera batean. Ustekabeko ekaitza bortitz batek narkoen txalupa hondoratu eta hilotz bat utzi zituen kostako arroken artean. Tipoa izen faltsua erabiltzen zuen baino esfortzu handirik gabe bere  izena eta jatorria topatzea lortu zuten. Porriño inguruko herri malapartatu batean jaio zen eta badirudi aita eskualdeko presa baten kudeatzailea dela.


Eva, bere lankidea den Lucho eta komisarioaren suhilarekin (orain dela gutxi plaza lortu duena) batera arrastoak ikustera joaterakoan hasten dira txostenaren zentzugabekeriak. Hirukoteari Isabel guardia zibila elkartu zitzaien, itsas zabaleko kasuak beraien baitan baitaude. Arrastoen artean lantxaren irratia aurkitu eta bigarren bidaiari baten existentziaz ohartu ziren. Hala ere, bilaketan, itsas-argiko ustezko langile bat elkarrizketatu ondoren inguruetatik desagertu egingo da, itsas-argiaren ondoan aurkitzen zen souvenir dendarekin batera. Zati honetan, Evak Luchoren egoera arraroa azpimarratzen du, bere baitan galduta egongo balitz bezala.

Resultado de imagen de lighthouse

Hilotzaren (Alvaro del Campo hemendik aurrera) gorpuarekin batera medailoi zahar baten aurkikundea aipatzen da. Komisarira bueltatzean, lantxako irratitik bidalitako SOS deiak entzuteko gai izan dira eta Alvaroren izua nabaria da. Jazarle batetaz hitz egiten da dei horretan. Badirudi, azken finean, hilketa bat izan dugula. Bigarren ahots bat dago.

Egun berdinean Alvaroren bikotearekin hitz egitera joan dira. Puntu honetan detektibearen txostenak, Pontón jaunak egindako zentzugabekeriren bat itzulinguratzen du ezer zehatzik esan gabe eta Orozco Evaren bekaizkeriari egozten dio komentarioa. Bikotea, Lucia izena duena, laguntza handikoa izango da eta azken egunetan Alvarok pairatzen zuen beldurraz mintzatuko da. Badirudi aurreko astean txikitako lagun batekin topo egin zuela eta topaketa hau izango dela Alvaroren kezka guztien iturria.

2018ko Irailaren 13a

Txostenaren azken zati hau korapilotsuagoa da. Badirudi Gonzalezek ez duela argi ikusten eta Orozco ziur dago hitz hauek idaztea lan asko eman diola bere aspaldiko detektibeari. Ez da zehazten nola lortzen duten Marcialen helbidea. Alvaroren bizilaguna Torralves inguruan eta kasu honetako susmagarri garrantzitsuena (eta bakarra). 

Evak idatziko du Marcialek segituan aitortzen duela baino bai bera zein bere taldekideak ez dute kasu honen ebazketa hain azkar onartuko, eta behingoz, komisarioa ados dago detektibearen iritziarekin. Marcialek "beste batzutaz" hitz egingo du. Desagertutako herri batetaz eta nola erabaki zuen Alvaro sakrifikatzea odol isuriketa eta heriotzekin amaitzeko. Jota dago noski, Ero baten irudikeriak. Edo agian hiltzaile egozentriko baten harropuzkeriak.

Azkenean, Alvaroren nagusia bisitatuko dute. Lalis klanaren buruzagia, Xosé Lalis. Hemen txostena behin eta berriz zuzendua izan da eta azkenean esaldi bakar batzukin amaitzen da. Bertan, lantxaren bigarren bidaiariarekin elkartuko dira. Ekaitza eta lantxaren istripuak erotuta utzi dute gizajoa eta hari horretatik ez dute ezer gehiago lortu. Tamalez, bueltan, Marcial hilda aurkituko dute. Itota bere odolarekin mingaina koskatu ostean galdeketa gelan zegoela.

Evak O Porriño eta Torralves inguruak miatu nahi ditu enigma hau argitzeko eta Komisarioak bere onespena emango dio, bere suhilaren lehenengo kasua ondo atera behar du eta, derrigor.