2019(e)ko ekainaren 11(a), asteartea

Hare-Kutxan Jolasten (III)


Aurreko Atala: Hare-Kutxan Jolasten (II)

Ingurua marrazten jarraitzen dugu. Gure eskualdearen geografia erabaki genuen, baita Area ezberdinen banaketa:



Geografiarekin jarraituz, Ibaien txanda iritsi da. Ibaiak sortzean, kontuan izan behar dugun lehenengo gauza oinarrizko bi kontzeptu dira. Ibaiak eta errekak mendietan sortzen direla eta ezin dutela maldan gora egin. Bi baldintza hauek betez, zentzuzko eskualde bat izan dezakegu. Fantasiazko mapa asko daude ibai surrealistez beteta.

Ibaien Sorlekua

Mendiko hexagono bakoitzak %5eko aukera du ibai bat izateko. Gainera, maparen ertzetako edozein hexagono %2ko aukera du ibai baten jarraipena izateko.

  • Ez ahaztu eskualdeen arteko ibaiak lotzeaz.
  • Ibaiak ez dute aldapan gora egiten, lautada batetik nekez jarraituko dute mendi-hexagono batera.
  • Gogoratu hare-kutxaren topografia. Itsasoa hegoaldean badago, ibaiaek haruntza abiatuko dira.


Behin jaiota, hexagonoko zein aldetatik irtetzen den erabaki behar dugu.


1d10
Norabidea
1
Bukaera*
2
1.Eskubira
3
2.Eskubira
4
1.Ezkerrera
5
2.Ezkerrera
6-7
Kontrako aldera
8-0
Itsasoruntz
* Ibaia hemen bukatzen da, lur azpitik jarraitzen duelako. Hurrengo hexagonoan %80 berriz azaltzeko eta bere bidea jarraitzeko aukera izango du.

17, 23 eta 24.en hexagonoetan (zenbaketa baten falta beranduegi sumatzearen arazoak) %2 edo gutxiago lortu dut 1d100an. Beraz, hiru erreka ditut eskualdean. Demagun itsasoa ekialdean dagoela.

Norabideak erabaki ondoren, hauek dira eskualdearen ibaiak eta beraien harat-honatak:


Lehenengoa, gure eskualdera sartu bezain pronto iparraldetik atera da. Beste biak ordea, elkartu egin dira basoan galtzeko. Ikusi, nola bi errekak batzean ibaiaren tamaina aldatu egin den (marraren zabalera), bere zabalera handiagoa irudikatuz. Etorkizunean erabakiko dugu zergatik desagertzen den ibaia.

Hurrengo atalean, Eguraldiarekin jarraituko dugu!


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina