"Beti atzemango duzu borrero bat, izua besterik ez du begiradan"
Zakarias igarleak idatzia, 2.555en urtean
Haize izoztua sartzen zen Sohelen logelako leihotik. Atsegina egiten zitzaion bere azal biluzian. Bertatik portuaren ikuspegi osoa zuen eta gaur bezalako goizetan, urak oraindik izoztugabeak zeudenean, barkuen joan etorria jarraitzen zuen alaitsu.
Har Ganeth |
Baina asteak ziren iparraldeko barkurik ikusten ez zuela. Asteak denbora luzea da desagertutako barkuak garia, haragia eta esklabuak ekartzen dituztenean. Har Ganeth bezalako hiriak horniketa beharrezkoa du. Hemen ez dago nekazaririk, ez artzain edo unairik. Har Ganethen borreroak bakarrik aurkitu daitezke eta portua hutsik jarraitzen badu, burua galduko duen lehenengoa Sohel bera izango da.
Kaosaren ikutua zuten estepatik Hung tribuek behin eta berriz erasotzen zuten druchiien defentsa sarea. Batzuetan, barbaroen talde txikiek defentsak saihestu eta esklabuen soroetara heltzen ziren. Baina hau bestelako zerbait zen. Lau egun igaro dira Sohelek azken komunikazioa jaso zuenetik.
Borreroa |
Portuko arduraduna emakume hotza eta azkarra da baina egoera gainezka egitear dago. Jantzi eta gosaldu gabe Candros ikustera joan da. Esklabu ehiztariak lagunduko dio, bien familiek lotura estutak baitituzte. Bere barku txikian soroetan eta Vatandale hirian gertatu dena ikusi eta ahal duen informazio guztiarekin bueltatuko da. Sohelek premia handia du, etzi Crone Hellebronekin duen bileran erantzunen bat ematea behartuta baitago.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina