Igarobidea, Loth Bailara (2550eko Neguko 18 eta 19 eguna)
Giun, nano gerlaria
Sabino Dante, ordainsari bilatzailea
Dwalin, lurrazpiko esploratzaile nanoa
Tag-Raz, ogro gladiadore soziala
Henna Taedana, belagilea
Azken asteak korapilo
geroz eta sakonago batean murgildu da Konpania Askea. Beraien gauzak lapurtu zituztenak bilatzeko asmoz, hiru talde ezberdinek nahi duten giltza nano bat aurkitu dute.
Giltza, azkenean, mendietan bere oroitzapenak ahazteko asmoz isolatu den nano
hiltzaile bat da. Bere atzetik, bi azti eta infernutik atera diren munstro
ezagun batzuk daude.
Gure abenturazaleek ez
dakite zer ezkutatu daitekeen nano horrek ireki dezaken antzinako Ilargi Forja
madarikatu horretan eta jakin ere ez dute nahi. Azken finean, zer galdu zaie
hor barruan? Entzundako kondairek diote, ezagutu duten giltza, beste batera
heltzeko balio duela eta bigarren honek, hemen aspaldian bizi izan ziren nanoen
sekretuak gordetzen dituela. Oso ondo, pentsatzen dute Sabino, Dwalin, Giun,
Tag-Raz eta Haedanak, gaur, neguaren 18.egunean bildu diren Konpainia Askeko
kideek.
Oso ondo, baina ez dute ezer jakin nahi.
Babestuago dago atea hiltzailearen
ezpain itxietan. Orain arte beraien nagusia izan den Edmund Kleitz azti
zerutiarrari azaltzen diote egoera, eta jakintsuak, asperenka, onartu egingo du
taldearen erabakia, ze erremedio! Kilread Caerdorrekin
ere hitz egingo dute Lamiak ostatuko afari batean. Bake hitzarmen bat lortuko
da bi taldeen artean, behin-behinekoa hori bai. Zorte apur batekin, ezagututako
munstroak pake santun utziko dituzte hemendik aurrera. Korapiloa hor dirau,
baina oraingoz, estaltzea lortu dute. Sutea kontrolpean dago. Bada garaia
ikusteko zer eman den Igarobidean azken 10 urte hauetan. Zeinek du boterea?
Zeinek aldatu ditzake gauzak hemen inguruan?
Antzinako Dizdira
Galdera hauek buruan,
iragarki susmagarrik batzuk ikusiko dituzte Hartzaren Ostatuko paretan. Hiru pertsona
ezberdin, erakustaldi berdinarako bizkarzain edo zerbitzarien beharrean. Bostei
ideia ona iruditzen zaie hemen inguruko jende garrantzitsua ezagutzeko (Ogroari
5 minutu berandugo irudituko zaio) baina ez dute iragarkien nagusiekin hitz
egingo.
Godri "Hortz-Urdin" |
T'Chali |
Arnold Metzinger |
Jauregi Elfikoa |
Erakustaldia Ith-söl-Arathek antolatu du bere Transbordadoreko jauregi
zaharrean. Elfoa urteak darama hirian eta batzuk diote, lehenengo errefuxiatuak
heltzean bera dagoeneko hor zegoela. Urte hauetan, artefaktu eta erlikiez
osatutako kolekzio handi bat lortu du eta noiz behinka honelako erakustaldiak
egiten ditu, aberats berri eta jakintsuak engainatzeko asmoz ziurrenik.
Erakustaldia, nanoen antzinako objetu magiko batean ingurukoa dela azaldu du,
aspaldi suntsitua izan zen harri magiko baten inguruan hain zuzen ere.
Jauregi Elfikoan,
Dwalin, Giun eta Tag-Razek zerbitzariek eskaintzen dituzten pintxo eta edari
guztiak dastatzen ari direla, Ith-söl-Arath bera ikusiko dute. Bere inguruan,
Aguilerako artisautza gremioko Godri “Hortz-Urdin”, Ordenako Arnold Metzinger
zalduna eta Transbordadoreko tipo beldurgarri bat daude. Bakoitza bere morroi
eta bizkarzainak ekarri ditu festara. Bitartean, Sabino eta Haedana
erakustalditik buelta bat emango dute, harri zoragarria ikusi eta snob eta
burgesez beteriko erakusketa gelarekin nahastuz.
Antikuarioa, hiru
buruzagiak gela batera eramango ditu eta orduan, anabasa emango da. Hiru
taldeko morroiek harri lapurtzen saiatuko dira, baino jauregiak bere defensa
mekanismoak ditu, eta hormetan zeuden harrizko gargolek erasotzaile guztiekin
amaituko dute ziztu bizian. Konpainia Askeak, azken kanapeak hartu eta kanpora
irtengo dira, atea lasai askoz itxiz. Eta aspaldiko partez, zuhurrak eta
azkarrak direlaren sentsatzioa izango dute.
Auditoretza eta Gerlariaren Mezua
Hurrengo egunean, 20
kilometrora dagoen Shallyako Santutegira hurbilduko dira, aspaldi Konpainiak
garbitutako hondakinen egoera ikusteko asmoarekin. Bertan, lekuaren
bilakaeraren testigu izango dira. Shallyako lekameek txiroen gordeleku bihurtu
dute nanoen antzinako hilobia, eta ehundaka persona ahal duten moduan beraien
inguruan bizitzen jarri dira. Ahuenen
Alaben buruzagietako bat ezagutuko dute, Saavra lekame nagusia eta hitz goxoez
estalita, lan xelebre bat emango die: Transbordadoreko Hondar Bikien gladiadore
bati mezu bat helaraztea. Ze konexio mota egon daiteke gladiadore eta lekame
santu batzuen artean?
Transbordadoreko bidean
Aguilerara bueltatuko dira berriz ere. Helburua atseden pixkat bat lortzea zen
baina iragarki batek arreta deitu zien. Hiriko familiarik aberatsena ikerlari
bila zebilen. Duarte familia ez du inongo ordezkari politikorik Aguilerako
Kontzejuan, eta ziurrena da horrelakorik behar ez izatea. Gure protagonistek
larruri dizdira atera eta Hartzaren Ostatuko urez beteriko kupelan garbituko
dira Xanadu jauregira sartu aurretik. Alfonso Duarte, familiako buruarekin
elkarrizketatuko dira eta bere arazoa azalduko die. John Sutton bankuko
langileak bera eta beste gizon boteretsuei iruzur egin dielaren susmoa du.
Barku batean inbertitzea gomendatu ondoren, barkua eta dirua desagertu egin
dira eta Suttonek negozioaren arriskuei leporatu dio galera.
Transbordadoreko Portua |
Transbordadorean,
Alasia gladiadoreari mezua emango diote eta barku kapitain mozkortu batekin hitz ondoren
John Suttonen azpijokoak azaleratuko dituzte. Gauean, ospatzeko Transbordadoreko
Kasinoan fitxak eta ardoen artean une gozo honetaz disfrutatuko du taldeak.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina