2019(e)ko azaroaren 7(a), osteguna

Hare-Kutxa IV Eguraldia (I)

Aurreko sarrerak:

Hare-Kutxa (I) Sarrera
Hare-Kutxa (II) Ingurua Marrazten
Hare-Kutxa (III) Ibaiak

Gure hare-kutxa sistemarekin jarraituko dugu oraingo honetan. Atal honetan eskualdearen eguraldia nola kalkulatu ikusiko dugu. Partida arruntetan eguraldiak protagonismo apala izaten du eta soilik eszena bateko epikotasuna handitzeko edo eskualde batean bitxitasun modura agertzen da. Gainera, askotan, badirudi muturreko eguraldiak bakarrik izan dezakela txoko bat; izugarrizko elur ekaitzak, tornado arriskutsuak edo bero itogarriak adibidez.

Baina eguraldiak izan dezaken garrantziaz konturatu behar gara. Eszena bateko deskripzioaren parte izan daiteke, euriaren soinua azalduz besterik gabe momentuko sentsazioak aldatuz. Norbaitek imagina dezake Cyberpunkeko eszenario bat etengabeko xirimiri hori gabe? Ondo erabiliz, borroken baldintza edo egoera batean bilakatu daiteke, gezien jaurtiketa zailduz edo saiheste frogak oztopatuz lur irriskor batengatik. Gure kanpainetan, eguraldiak sekuentzia edo betebehar errazei interes puntu bat eman die eta kasu batzuetan, gutxien espero dezunean, partida oso baten epizentroan bilakatu da (bestela, galdetuiezue mendietan barrena hotzez akatzetik gertu ibili ziren abenturazaleei, dena, neguko arropa gabe joateagatik!)

Dena den, ikusiko duzuen sistema honekin eskualde bateko urte oso eguraldia sortu ahal izango dugu. Egunez egun jakingo dugu, tenperatura, haizearen indarra, prezipitazio maila edo bestelako fenomeno naturalik emango den. Sistema honetarako, Weathering the Storm izenburutzat duen Dragon aldizkariko 137.en alean agertzen den artikuluan oinarritu naiz, (ejem..plagio!) loria guztia Lisa Cabalarentzat, eta eskerrak Jordi Moreari, harribitxi hauek erakusteagatik.

Klima


12 Klima moten artean gure eskualdekoa aukeratu beharko dugu. Hurrengo taulak, klima bakoitzeko egunez eguneko tenperaturak emango dizkigute:


Desertua
1d100
Negua
Beste Edozein
01-05
Hotza
Fresko
06-95
Fresko
Beroa
96-100
Epela
Oso Beroa


Estepak
1d100
Udara
Negua
Udazkena/Udaberria
01-05
Epela
Hotza
Fresko
06-95
Beroa
Hotza
Epela
96-100
Oso Beroa
Freskoa
Beroa


Epela eta Euritsua
1d100
Udara
Udazkena/Udaberria
Negua
01-05
Fresko
Hotza
Oso Hotza
06-50
Epela
Fresko
Izoztua
51-95
Beroa
Fresko
Hotza
96-00
Oso Beroa
Beroa
Freskoa

Epela eta Udara Lehorra
1d100
Udara
Udazkena/Udaberria
Negua
01-05
Fresko
Fresko
Oso Hotza
06-50
Epela
Fresko
Izoztua
51-95
Beroa
Epela
Hotza
96-00
Oso Beroa
Beroa
Epela

Epela eta Negu Lehorra
1d100
Udara
Udazkena/Udaberria
Negua
01-05
Epela
Hotza
Izoztua
06-95
Beroa
Epela
Hotza
96-00
Oso Beroa
Beroa
Fresko


1d100
Sabana Tropikala
01-05
Epela
06-95
Beroa
96-00
Oso Beroa

1d100
Ekuatore
01-05
Fresko
06-95
Beroa
96-00
Oso Beroa


1d100
Montzoia
01-05
Epela
06-50
Beroa
51-95
Oso Beroa
96-00
Kixkalgarria


Fresko eta Euritsua
1d100
Udara
Udazkena/Udaberria
Negua
01-05
Fresko
Hotza
Oso Hotza
06-50
Epela
Fresko
Hotza
51-95
Beroa
Fresko
Izoztua
96-00
Beroa
Epela
Fresko


Fresko eta Negu Lehorra
1d100
Udara
Udazkena/Udaberria
Negua
01-05
Fresko
Hotza
Oso Hotza
06-50
Epela
Fresko
Oso Hotza
51-95
Beroa
Fresko
Izoztua
96-00
Oso Hotza
Fresko
Epela

Tundra
1d100
Udara
Udazkena/Udaberria
Negua
01-05
Hotza
Oso Hotza
Oso Hotza
06-50
Fresko
Hotza
Oso Hotza
51-95
Fresko
Izoztua
Izoztua
96-00
Epela
Fresko
Hotza


Polarra
1d100
Udara
Udazkena/Udaberria
Negua
01-05
Hotza
Oso Hotza
Oso Hotza
06-50
Fresko
Hotza
Oso Hotza
51-95
Fresko
Izoztua
Hotza
96-00
Epela
Fresko
Izoztua

  • Desertua, Mexikon, Australian edo Arabian aurkitu daitezke.
  • Sabana Tropikala Afrika eta India zentrala.
  • Estepak Afrika iparraldean, Txina Erdialdean edo Argentinan daude.
  • Klima Ekuatoriala, Amazonas edo Indonesiako klima da.
  • Montzoiak Asia hegoekialdean, Indiako kostan edo Amazonasen aurkitu daitezke.
  • Kanada, Europa edo Japoniako klima Epela eta Euritsua izan ohi da.
  • Mediterraneo edo Iranen Epela eta Uda Lehorrak dauzkate.
  • Txinako leku batzuetan edota Bolivian klima Epela eta Negu Hotzekin bizi dira.
  • Errusia eta Eskandinabiako klima Freskoa eta Euritsua da.
  • Txina eta Errusiako lautadetan klima Freskoa eta Negu Lehorrak daude.
  • Tundrak Alaskan edo Tibeten aurkitu ditzakegu.

Norberak ikusi beharko du ze garrantzia ematen dion klimari. Taulek emaitza oso orokorrak eskaintzen dituzte eta zuzendariek erabaki beharko dute kolore pixkat jarriko duen xehetasun bat edo arauak eta bidaiak moldatuko dituen ezaugarri bat izango den.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina