Igarobidea, Loth Bailara (2550eko
Neguko 23.eguna)
Borgad, ogro marinel
ankerra
Emma Malatesta,
arrantzalea
Dwalin, lurrazpiko esploratzaile nanoa
Petra, hartz-zaldun arkularia
Zingirak
ondorioak ekartzen ditu beti. Ume-zaldunaren irudia burutik kendu ezinik,
Felixen enkarguak alde batera uztea erabakiko du Konpaina Askeak, momentuz
behintzat. Gainera, Dwalin eta Petrak artisau gremioaren mezu bat jasoko dute
Aguilerara bueltatzean.
Kartzelatik
atera ondoren, pasa diren asteetan Konpainiaren nanoak erlazio estuak
mantendu dituzte artisau gremioekin eta lan batzuk ere egin dituzte beriaen
azpijoko ilunetan. Izan ere, artisauen burua, Burdin-bihotz andreak, Aguilerako
kontzejuan eserlekua du eta bere eragina eta boterea erabilgarri izan daitezke
etorkizunean. Jasotako mezua, enkargu hauen guztien jomugan egon den
pertsonarekin zerikusia du.
Ith-sol-Arath
Antikuario
elfoak, behin eta berriz engainatu ditu aguilerako nanoak, mapa faltsu edo
segada sekretuekin eta gehienetan gure Konpainia kolkoraino murgilduta egon da.
Elfoa, Transbordadoreko dorre elfiko liluragarri batean bizi da, abenturazaleak
erakustaldi kaotiko batean ondo ezagutu zutena. Han, Ith-solek bere kuadro eta
arte lanak gordetzen ditu, gargola eta beste izaki magikoak zaindari dituela.
Bridda Burdin-Bihotz nekatu da elfoaren jolas eta trikimailuetaz eta
harroputz hori garbitzeko asmoa du.
Horretarako,
hain eraginkorrak izan diren mertzenarioak erabili nahi ditu. Konpainia, diru
truke prest egongo litzake bere ama saltzeko eta horrenbestez ez du uko
egingo horrelako eskaintza bati. Beraiekin batera, meatze lanetan jarduten
duten lau nano sendo joango dira. Hala ere, Borgadek, gure taldea osatzen
duen bigarren ogroak, ez da seguru egongo eta laguntza gehigarri bila abiatuko
da.
Konpainia
Askeko ogroak bereziak dira. Normalean, izaki hauek oldarkor eta babutzat
hartuak izan dira, baina Borgad eta Tag-Raz beste leinu batekoak dira.
Tag-Razen hitz jarioa eta limurtze gaitasuna ertain berritsuenen
tankerakoa da eta hurrengo ataletan ikusiko duzuen bezala, Borgaden maltzurkeri
eta odol hotzak herri basati honen rara avis batean bihurtzen
du.
Borgadekin
bueltatzen gara. Ogroa, egin beharrekoa lapurreta lantxo baten moduan salduko
du eta ez edozein lapurreta bezala. Antikuario aberats baten etxea
garbitzeko plana pentsatu dute. Adolf, Joseph eta Otto izeneko hiru sasikume
ogroaren sirena kantuei jarraituko diete. Honela, taldea osatuta, nanoek ezagutzen
dituzten lurrazpiko tunelak erabiliz, dorrearen zimenduetara iritsiko dira.
Tripi Elfikoen Bidaia

Egoera
lasairzean, Ith-sol Arathen desagerpenaz ohartuko dira, baita, Ottoren arima
Golem izugarri batean bukatu duela. Adolph eta Joseph alde egingo dute eta
soilik Borgaden zilarrezko mingainak baretuko du Golem psikopata baten odol
nahia.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina