Aurreko atala
Igarobidea, Loth Bailara ( Neguko 32.egunetik 34.era )
Kurt Raus, Sigmarreko lekaidea
Gustava Lumabeltz, azti ikaslea
Castor Schôl, Arnhoffeko nekazaria
Gustava Lumabeltz, azti ikaslea
Castor Schôl, Arnhoffeko nekazaria
Bueltako Bidea
Konpetentzia lehertarazi ondoren, Transbordadoreko nigromanteak akordioa berretsi zuen. Castorren ama betirako atsedena jaso zuen eta gure lagunak andrearen lepokoa gorde zuten, bueltan, Payenek egia sinestu dezan eta bide batez beraien inozentzia aldarrikatzeko proba izan dezaten. Hiri usteldu hura atzean uzteko irrikitan zeuden, kirats nazkagarri hori ahaztu eta Arnhoffen babesara bueltatzeko. Baina gauzak okertu egingo dira. Iparraldeko bidea jarraituz, Castorrek gogoan zuen bidaia hasieran ezaugutu zuten Nisna herri xarmangarria.-Dena itsusia eta krudela izan da orain arte, animo handiagoekin ekingo diogu bidaiari horrelako herritxo batean lo egin ostean.-Gustava eta Kurtek isiltasun batekin erantzungo diote.
Nisna, herri bukolikoa |
Herriko ostatuan afaldu zuten, bertako jendearen berotasuna eta laguntza jasoz. Lekaide eta aztiak segituan oheratu ziren, Castor ez bezala. Nekazariak herritarrekin solasean gelditu zen, berriak entzuten eta beraien ohituraz ikasiz (Gaztearentzat, bere herritik kanpo egiten zuen lehenengo bidaia zen). Baina ostatuko jendeak Transbordadoreko leherketaz jakingo dute eta nekazariaren arropan odol orbanak ikustean alarma guztiak piztuko dira (Pifiak pifiakeriak egiten).
Eta bapatean, herria aldatu egin zen. Arratsaldean langile alai eta jatorrak ziruditenak masa fanatiko batean bilakatuz. Goxokik ematen zituzten amonak, atso beldurgarriak izango dira. Denen artean Castor harrapatu eta Gezurteroa! Hiltzailea! bezalako oihuen artean ilargi sinboloak zituen elizara eraman zuten. Kurt eta Gustava azkar ibili ziren eta lehenengo zaratekin gelako leihotik irten eta inguruko zuhaixketan ezkutatu ziren.
Gustavaren trikimailu magikoek eta Kurten antzezte gaitasunak nahikoak izan ziren elizatiarrak beldurtzeko eta Castor hortik ateratzeko, bilutsik hori bai. Gainera, beraien laban zeremonialak ostutzeko ere denbora izan zuten.
Eskualde osoa madarikatuz, hirurak ziztu bizian ihes egin zuten inguruetatik. Hurrengo goizean ,mendiko pasabidea hartu eta elurte batek behartuta kobazulo batean gaua igaro ondoren, azkenean, Arnhoffera iritsiko dira.
Drama Familiarra
Herrian, protagonisten azalpenak hautsak harrotuko ditu eta Castorren aita, batzarkide esanguratsua, lur jota geldituko da. Bere emaztea hilda dago, eta hilda egon da urte hauetan. Payen izan da orain arte Torch Ankhen aurkako herriaren ekintzak blokeatu dituena eta estortsiorik gabe, batzarrak odola eskatuko du. Gure lagunak diskurtso gerrazale baten lekuko izango dira.
Baina laister dudak azaleratzen joango dira. Arnhoffek ez du armadarik, eta nekazariek ez dute inongo arma edo entrenamendurik mertzenario alproja horiei aurre egiteko. Triskantza bat izango litzake. Honela, lehenengo erreakzioa hoztu egingo da eta pixkanaka ohartuko dira etsaiekin amaitzeko lehenbizi beste pauso batzuk eman beharko direla.
Magnusek armak bilatu beharko ditu eta Adolphusek nekazariak entrenatuko ditu armada batean bilakatzeko asmoarekin. Bitartean, Gustava, Kurt eta Castorrek, Lutxoren laguntzarekin, Torch Ankheko gordelekua espiatuko dute, etsaiaren indarrak eta defentsak aztertu ahal izateko.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina