2020(e)ko maiatzaren 6(a), asteazkena

Konfinamenduko Partidak


Hilabete oso bat etxean isolaturik; etsipena eta asperdura handituz doaz eta yoga egiteko ordu erdi hori arratsaldeko momentu interesantenean bilakatu da. Zortziretan balkoira ateratzen zara bizilagunen aurpegiak ikustera, beraien bizitzak asmatu nahian. Ez al dago ezer egiteko? Ez zan denbora falta zure bizitzaren osotasuna oztopatzen zuen gauzarik larriena? 

Nik behintzat ez dut txalo egiteko tarterik izan. Bost aste hauetan inoiz baino gehiago roleatu dut, sistema berriak probatzen, 3 edo 4 jokalari talde ezberdinekin eta askok gainera hasiberriak dira!

Hona hemen Covid-aste hauetan jolastu ditudan partidak:

- Big Springeko Lapurreta  Peacemaker jokoaren abentura motza, 4 hasiberriekin jolastu dudana D6 sistema sinple batera pasa ondoren. 

- Les Marguerites fleuriront ce soir: Badirudi aurreko partidan ondo pasa zutela eta talde berarekin Walkureko partidatxo hau probatzear gaude. Frantziar erresistentziaren zelula batek Enigma zifratze makinaren sekretuak desestaltzen saiatuko da.

Megakorp: Etxeko kanpaina txikia (3-4 partidetakoa) Savage Worlds sisteman oinarrituta. Cyberpunk eta Mutant Chronicles jokoaren arteko pastela eta nire betiko taldearekin jokatua. Azkeneko atala bakarrik falta zaigu megakorporazioen planak agerian uzteko.

- Atopia: Behingoz lortu dugu modan dagoen jokoa estreinatzea (aurki erreseina!). Hasiberri eta jokalari beteranoz osatutako taldearekin, Bilbo arraroa esploratzen hasi gara. Erritual bat geldiarazi dute baina badirudi izarretatik datozen antzinako izakiek ez dutela amore emango.

- Loth Bailarako Kanpaina: Blog honetako zutabea, amaierarik ez duen Warhammerreko (laister Mythras) kanpaina. Aspaldian rola utzitako jokalari batzuekin nabil jolasten, titularrak atsedena hartzen duten bitartean. 

- The Witcher: Honekin malkotxo bat erori zait...Barkatu baina jokalaria izateko aukerak urriak dira. Nire talde egonkorreko jokalari batek Witcher kanpaina batekin hasi da eta partidatxoren batean jolastea utzi dit.Ole

Oraingoz hori da guztia baina hurrengo astetan egoera berdin jarraitzen badu Antzinako Eskolari ematen saiatuko naiz.

Eta zuek zertan zabiltzate?


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina