2020(e)ko irailaren 13(a), igandea

Loth Bailarako Kanpaina – Arnhoffeko hirukotea eta ustekabeko negua

Aurreko atala


Eseri, eseri eta hurbildu sura. Negu hotza dator, ene hezurrek ohartarazten didate bai… bai, gogoan dut, oraindela asko etortzekoa den urtaroaren antzeko bat. Aspaldi izan zen. Aurrean duzuen agure hau hortz guztiak zeuzkan, gihartsua eta harroa zen. Aurpegiak ahantzi ditut bainan negu hori nirean izango dut herio heldu arte.

 

Bi ezezagunek, herriko gazte baten laguntzarekin Arnhoffeko harresiak defendatu zituzten. Guk, nekazari xumeak soldadu bagina bezala borrokatu genuen eta askok, dozenaka, azalberdeen zimitarra zikinen ahoetan aurkitu zuten amaiera. Izaki higuingarri horiek ez zeuden bakarrik gainera, ergelegiak gure herria erasotzeko. Haien atzean, aginduak oihukatzen nano bizardun gorrotagarria zegoen, beste alproja eta hiltzaileekin batera. Guk, nekazariok, setioari buelta ematea lortu genuean erasotzaileen lider eta buruzagi guztiak ihesari ekin zioten eta lehen aipatutako hirukotea beraien atzetik atera ziren.  

 

Honela kontatzen zuen gure herriko semeak, Castor delakoa:

 

Gure herria asediatu zuen taldea, Nanoaren eskutik, porrot latz bat eramatea lortu zuten bakarrik. Gure aldetik ez genuen inongo iltzerik aske utzi nahi, beraz, nanoa bilatzera joan ginen, ihes egitea lortu zuelako. Kobazulora iritsi baino lehen harrapatu genuen eta herrian epaitu aurretik informazio guztia atera genion. Hau izan ze Barduff Mirren azkenekoa.

 

Zoritxarrez nanoa ez zen errudun bakarra. Mertzenario talde baten burua besterik ez zen eta benetan honekin amaitzeko denak atxilotu edo akabatu behar genituen. Gurekin batera Lutxo eraman genuen. Taldeak ezkutaleku bezala erabiltzen zuen Kobazuloraino jarraitu genituen,  altxor guztiak berreskuratzeko intentzioarekin. Atzetik joan ginen altxorrak nun zeuden jakiteko. Borroka gogor baten ondoren, mertzenarioen kapitaina hiltzea lortu genuen, eta besteak errukia eskatu zuten. Altxorra irekitzera joan ginen beraz, baina Gustava ohartu zen altxor hori magiaren menpe zegoela eta erabaki zan mertzenarioetako bat irekiko zuela altxorra. 

Ireki bezain pronto oilo burua jarri zitzaion. Momentu horretan ere konturatu ginen Lutxo lapurtzen zegoela altxor barruan gure adiskidetasuna traizionatzen. Altxorrak herrira eraman genituen, Lutxori bere bidea jarraitzeko eskatu genion traizioaren ondoren eta mertzenarioak erre egin genituen herriko plazan, sorginduta zeudelako.


Hala ere, badirudi hirukote honek ez zuela Kobazulo horrekin amaitu, gazteak bere istorioarekin jarraitu baitzuen:

 

Ustekabeko Laguna

 

Kobazulora bueltatu ginen altxor gehiagoren bila. Bidean goblin batzuekin topo egin genuen eta ustekabean harrapatu egin gintuzten. Azkarrak eta krudelak ziren  baina akatzera gindoazenean ihes egitea lortu zuten. Gure bidea jarraitu genuen kobazuloraino. Bertan gela guztiak miatu genituen eta baita gauza paregabeak aurkitu ere. Bazegoen beste gela bat, itxita kasu hoentan, papiroak ondoan eta postontzi moduko bat atean zuena. Bururatu zitzaigun papiro pare bat sartzea, baino ez zen ezer gertatu. Hortik ateratzeko prest ginela, 1.go pisura igo ginen, lehen bizi Rondolon zijoan (esploraziorako lagun genuena), konturatu orduko geziz josita tranpa batek akatu zuenean. Lurra ikutu behetik norbait zetorrela entzun genuen. Hasi ginen sokekin bide bat egiten, pasa ahal izateko Rondolon erail zuen tranpa ikutu gabe. Soka jarri eta Kurtek eta Gustavak lortu zuten pasatzea, Castor berriz behetik etorritako Harrizko Golem baten ukabilkadaz pasa zen beste aldera. Kanpoan lehen topatutako goblinak zeuden guri itxoiten. Taldea oso ahul zegoen, bat gutxiago ginen eta Castor oso minduta zegoen. Azken momentuan beheko solairutik ateratzea lortu genuen. Han ez zegoen inor itxoiten eta herrira bueltatu ginen.

 

Zoritxarrez, neguak sorpresa gehiago izan zituen eta herria babesten lagundu zuten zaldun ezezagunek munstro bat harrapatzea  eskatu zuten bueltan. Bidai honetan, Rondon artzaia hirukotearekin batera joan zen oraingo honetan.


Ustekabeko Etsaia

 

Joan ginen Rondonekin batera Otso gizona bilatzera. Hiru egun eta gero, bere oinen aztarnak aurkitu genituen, eta atzetik joan ginen. Aztarna hauek bukatzen ziren beste batzuei paso emateko, kasu honetan gizon baten aztarnak ziren. iritsi ginen mendi puntara eta gizon heldu bat aurkitu genuen. Aukera bakarra hiltzea zen eta bertan sepultura ematea. Kurt prest zegoen heriotza azkar bat emateko gizonari, baina azken momentuan Rondoneri eskatu zion egitea txanpon batzuen truke. Heriotza eman genion eta han bertan sepultura eman ere. Gure harridurarako Rondoni zilarra nazka ematen hasi zitzaion Otso gizonei bezela,  eta ihes egin zuen.



 

 Ah, baina herrirako bueltan hirukotearen laguna izandako ertain mozkortia ere azaldu zan. Lutxo Hankamotzaren istorioa oraindik bukatzear zegoen, bai bai. Iraultzak eta kanpoko jendeen eragina herria kolpatzen hasi zen, itsasoko olatuen antzera, etenik gabe.

 

Ustekabeko Bisita 

 

Gure milizia bidali genuen Kastro Zaharrean zer gertatzen ari zen jakiteko. Han iraultza bat hasita zegoen, esklabu izan zirenak eskuak batuz askatasuna aurkitu zuten lekame batzuen eskutik, eta orain biziteko leku baten bila zeuden. Herriruntz gurdi izugarri bat zetorren. Denon ustekaberako, Lutxo zen ibilgailuaren gidaria. Orain kazarov anaientzako lan egiten ari zen, eta bere hitzetan altxor haundiak eraman zituen kobazulotik gu iritsi baino lehen. Bere bidea jarraitzen utzi genion. Herriko batzarrak libertoak herri ondoan finkatzea erabaki zuen eta anaitasun berri bat eman zen bi komunitateen artean.


Orain egurra behar genuen ondoko etxe berriak eraikitzeko. Baina duela denbora bat zerrategian inork ez zuela lana egiten. Beraz gure hurrengo bisita bertara izan zen. Mamu bat omen zegoen eta horregatik ez ziren gerturatzen zerrategira lana egitera. Mamu hori elfo bat zen eta gauero ateratzen zen gauerdian. Bere ametsetan sartu ginen eta jakitea lortu genuen borroka batean hil zutela, Nano baten eskutik. Ez genuen gehiegi egiterik honekin,  eta erabaki genuen gauero egiten zuen bidea markatzea  herriko jendea lanen jarraitzea lortuz. Ibaiaren beste aldean bazegoen beste mehatxu bat, Orkoen herri bat. Gizon dexente juntatu genituen, eta akatzera joan ginen. Erraz akatu genituen, eta libertoen herriari gerrate honen izena jarri genion, Ork - Onpon. Orkoetatik aurkitu genuen gauza bakarra ezkongai jatzi bat kutxa batean gordeta izan zen.

 


Artzaien kasua eta neguaren amaiera

 

Iparrean bazegoen beste kasu bat gure atentzioa deitzen zuena, artzaiak desagertzen ari ziren, eta beste alde batetik apaiza batzuk ikusi zituzten zonalde horretatik, agian asuntu hau guztia zerikusia zuen herriko elizan falta ziren apaiza arropen desagerpenarekin.

 

Zer gertatzen ari zen ikustera joan ginen. Txabola bat aurkitu genuen mendian, eta barrenea sartu ginen. Gauza arraro bat zegoen paretetan, onddo bat zirudien. Gure presentziaren aurrean nola erreakzionatzen zuen ikustean su ematea erabaki genuen, baina antortxa botatzerakoan sekulako eztanda eragin genuen, seguraski onddo horrek gasen bat sortuko zuen erreakzio kimiko baten ondorioz. Txabolatik irtetzen ziren pausoak jarraituta izaki tamalgarri batekin egin genuen topo, aurpegirik gabekoa, minez eta gorrotoz betea. Hantxe akabatu genuen, baina hiltzerakon arrautzen moduko hazi jario bat askatu zuen.Handik ospa egitea erabaki genuen.




 

Handik gertu, mendia igotzen, apaizak aurkitu genituen. Agilerako esploratzaileak ziren egia esan, jakitunak, ezagueraren bila zenbiltzan lur horietan. Mendi batean agertzen zer aurpegi erraldoi bat ikertzen ari zirela munstro talde handi batekin egin zuten topo. Airean ere putre erraldoi bat zelataka ari zela zirudien. Gure herrira etortzeko eskaintza egin genien, Kurtek beraien mapa aurpegi aurrean lapurtu ondoren, noski.



Honela amaitu zen negua. Esaten dute dormenioen artean arrano bat ikustea zorte onaren seinalea dela. Inorrek ez du aipatzen zer esan nahia izan dezakeen putre bat ikustatzea. Udaberria zetorren eta hori berri onak izan dira beti.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina