2016(e)ko azaroaren 6(a), igandea

(WFRP) Loth Bailarako Hare Kutxa (Sandbox)


Gaur, atzo hasi ginen kanpainaz hitz egin nahi dizuet. Alde batera utziko ditugu orain arte jolastu ditugun Warhammer 40.000ko partidak eta bere lehengusu zaharra bixitatuko dugu. Urteetan zehar behin eta berriz erabili ditugun arauak, trasfondo eta mundua, Green Roninek editatutako liburu sortan oinarrituta eta taldean egin ditugun etxeko arauak erabiliko dituena.

Badirudi, inertziaz, ziklikoki, sustraietara bueltatzen garela, segurtasun galdu hori berrreskuratzeko alegia. Baina oraingo honetan, jolasteko modua zertxobait aldatuko da eta bogan dagoen jolasteko estilo bat besarkatuko dugu, airbag gabe. Rol munduan Old School Renaissance mugimenduarekin batera bueltatu ziren Hexcrawl partidak, non , hexagonoz betetako mapa baten bitartez jokalarien pertsonaiak askatasun osoa zuten zuzendariak sortutako undua ezagutu eta esploratzeko. Sandbox-ak bueltan zeuden berriro ere.

Sistema honek bere abaintailak ditu. Jokatzeko modu honen gidapen minimoak, jokalari talde bakoitzak hartutako erabakien bitartez, gustoko dituzten abenturak eta istorioak sortaraztea ahalbideratuko du adibidez. Baina baditu bere desabantailak ere. Hainbesteko askatasuna gehiegizkoa irudituko zaie batzuei, zer egin ez dakitela, hainbeste urtez trama linealak jarraitu ondoren. Gainera, partiden eta pertsonaien istorioak martxan jartzeko, zuzendariaren lana izango da jolastuko den eremua edo mundua erabat egitea, bere ezaugarri eta abentura kako guztiekin. Izugarrizko lana izan leike.

Interneten zehar, sandboxari buruz hitz egiten duten blogari mordo bat aurkitu daitezke:

The Welsh Piper: Aipagarriak dira mapa eta hexagonoak bizitzaz eta istorioz betetzeko sortu zituen ausazko taulak.

Gnome Stew: Estilo honi buruz hitz egin zuen lehenetariko blogaria izan zen.

Bat in the attic: Nire kasuan, eragin handia izan duen bloga. Autoreak erabilitako adibidezko sandboxa Loth bailarako abiapuntua izan zen.`

Tras la Ășltima frontera: Bere sandboxaren sortze prozesuan erabili zituen mekanika eta ideia ugari, Loth-eko bailaran aurkitu daitezke, Gainera, astero, bere Alasiako kanpainaren bilakaera azaltzen digu. Oso gomendagarria (Verkamin bere Hexplora! liburua aurkeztu berri du)

Aurkezpen edo azalpen honen bitartez Loth bailaran murgilduko gara hurrengo sarreretan, aurreko partiden laburpenak ahaztu gabe.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina