2017(e)ko azaroaren 22(a), asteazkena

Loth Bailarako Kanpaina (XXII) - For whom the bells tolls (III)



"LASCIATE OGNI SPERANZA, VOI CH'ENTRATE"
                                            
                                                                      Dante


Niniveko guda zelaia erabateko anabasan murgilduta zegoen. Hiru bandoa sarraskian bete-betean. Kaos gerlariak ez dute parekorik izango eta ezkuteroekin batera, bestigor eta minotauroak ere pairatuko dute haien bortizkeria.

Baino bretoien eta elfoen armada diziplinarekin jarraitzen duten bitartean, gizapiztiak, azkenik, moral gabe geldituko dira. Beraien indar ahaltsuenak lurra odoleztatzen ari dira eta mekanismo bakarra izango balira bezala, denak batera ihesean hasiko dira.

Orain, Kaos gerlariekin soilik borrokatu beharko dute.

Infernuko Ateak
  Erroiaren Hilabetearen 18.eguna

Borroka jarraitzeko prestatzen ari zirela, gure pertsonaiek eta baita, beste gerlari guztiak beroa sumatzen hasiko dira (negua izanik) eta baita erre usaina ere. Kaoseko arerioak ezpatak gorde eta belaunikatu egingo dira. Bretoiak zur eta lur geldituko dira. Jainko Ilunen zerbitzari etorri berria ikustean.

Azazoth, Durhameko Nefarita

Azazoth, erdi gizaki, erdi deabrua eganez iritsiko da. Bere inguruan bizitza guztia usteldu edo hil egingo da, halakoxea baita, Deabru Printze baten natura. Bere presentziarekin bakarrik, eta soldaduei begietara begiratuz bretoien eta elfoen armada erdiak alde egingo du.

Bere gerlariak hanka egitean, Uregniak bere garaipena dudetan ikusiko du. Eta ez du onartuko. Bere armada inspiratu behar du baina karga prestatzen ari dela, Konpainia Askeko apaiza, Felix, erasoarekin hasiko da, Deabrua mehatxatuz. Azazothek ez du asko behar eta segundu batzuetan McGregor hamar bat metrota botako du, hilzorian. Orduan, Uregniak zaldia astindu eta heroi batean bilakatuko duen borrokara abiatuko da. Gauza da, Azazoth ohartu dela bretoi honen garrantziaz eta ez du gupidarik izango. Bretoia bitan zatituko du eta jarraiean Jean-Michel, Uregniaren lagun kuttuna ere akatuko du.

Muturreko Neurriak

Egoera honetan, Selinonde eta Damak (Vanyak) aukera bakarra ikusiko dute. Inguruko magia haizeak bilduz portal txiki bat sortu eta Deabru Printzea bertara bota. Zorte pixkat batekin denbora epe batez eragabetasunaren planoan harrapatuta geldituko da. Honela, aztiak boterea lortzen zuten bitartean besteak denbora irabazi beharko dute.

Thoryen izango da lehenengoa. Bere botereak erabiliz deabrua lokartzen saiatuko da, baino izaki honen indarra bere mailatik oso urruti dago eta porrot egitean deabruak konorterik gabe utziko du kolpe bakar batez. Astaroth, Nicolai, eta Ygrit geziekin estaliko dute baino Pitico izango da bakarra, buruz buru, deabrua geldiaraziko duena. Segundu batzuk behintzat. Nahikoak aztiek deabrua kanporatu ahal izateko.

Azazothen desagerpenarekin, kaos gerlariak guda zelaitik alde egingo dute eta sinistu ala ez, Niniveko bataila amaitutzat emango da. Garaileak? Basoko elfoak dudarik gabe. Bretoiak gizon erdiak galdu dituzte, Jean-Michel eta etorkizuneko erregeaz aparte. Konpainia Askeak apustua galdu du.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina