2019(e)ko urriaren 22(a), asteartea

La Rabia do Mar (II)


Aurreko atala: La Rabia do Mar


Oraingo honetan Evak ez daki nola idatzi Orozcori bidali behar dion txostena. Erotuta dago? Posible da bere taldekide guztiak era eta momentu berdinean erotu izana? Haluzinazio kolektiboak eman daitezke? Gau osoa damaki pentsatzen, nola idatzi gertatutakoa lana galdu gabe? Komisaldegitik eroetxera bidaliko dute zuzenean.
Baina  ziurtasunak ere badaude. O Porriño inguruan birginitatea galdurik gabeko neskatoak desagertu egin dira. Gurasoekin hitz egin dute, pistak jarraitu dituzte. Oroitzapenak arrapaladan etortzen zaizkio bere eskuetan alde batetik bestera aldizkari zati batekin jolasten dabilen bitartean. Aldizkari hori ehiza-etxola batean aurkitu zuten, Justino Gomez harpidedun pegatina azalean du, eskuetan du, erreala da; mahaian, odolez zipriztinduta dagoen zapia bezalaxe. Albaren odola da, desagertutako bigarren umearena eta ertz batean Ponteareseko Nosa Terra jatetxearen izena azaltzen da. Han ere egon ziren. Jatetxea, noski, Justinorena da. 
Gau horretan gertatutakoa zailagoa da azaltzen. Pontearesera joan aurretik Justino ikertu zuten. Bere familia Torralvesekoa zen eta bere aita, herriko alkatea presa eraiki eta herrixka historiatik desagertu zenean.  Justinok beraz arrazoi indartsu bat zuen Alvaro akabatzeko, bere familia baitzegoen herriko atsekabe guztien atzean.


Justino Gomez

Bigarren Susmagarria
Botila hustear, Evaren dardarak ez dira gelditzen: txostenaren kaligrafia froga nahikoa da. Jatetxera abiatu ziren lehenbizi, eta han, neskatoen bizilagunek ikusitako gizon baten deskripzioa erabiliz, zerbait argitu zuten. Neskekin egondako tipoa ez zen Justino Gomez. Orain bi susmagarri zituzten baina herritarrek ez zuten asko laguntzen eta bakarrik bere taldean zegoen guardia zibilaren ankerkeriarengatik lortu zuten zerbait gehiago. Bigarren susmagarria Justinoren aitaren etxean bizi da gaur egun. Dena lotuta zegoen eta herrian Rabeno bezala ezagutzen zen gaztea neskatxen bahitzailea izan zitekeen.
Justino atxilotzea erraza izan zen baino gizonak ez zuen txintik esaten eta Evak Rabeno harrapatzeko operatiboa martxan jarri zuen. Inongo baimenik gabe, txandaka, batzuk etxeko atarian itxarongo zuten Rabeno sartu edo ateratzeko momentuan preso egiteko. Besteak, kotxean deskantsatzen gelditu ziren.


Rabeno
Orduan, kotxeko bi poliziek Vigon ikusitako txakurra atzemango dute kalean. Hasiera batean beste txakur bat zelakoan kasurik ez zioten egin baina animaliak kanpoan jarraitzen zuen, itxaroten bezala. Azkenean, bikotea kotxetik atera eta txakurraren atzetik abiatuko zen. Kale estu eta ilunetatik eraman zituen, herriko kanpoaldera iritsi arte. Karretera zaharra hartu eta, basoz inguratuta, jarraitu egin du bidegurutze batera iritsi arte. Ekaitz batek desagertarazi egingo du. Bidegurutzean soilik eraikin bat dago, Caixa Galiciako bulego txiki bat. Zalantza askorekin sartu dira barrura. Bulegoa 90 hamarkadako dekorazioa eta egutegiak ditu eta mostradore atzean, kardatutako ilea duen emakume zahar bat aurkituko dute. Maruxak (ze izen espero zenuten?), libreta eguneratuko die hurrengo kontu mugimenduak idatziz:
-12.000,00 pezta Rabenok leku erosoak gustoko ditu.
-5.424,00 pezta kafe likore ugari Nosa Terran
-10.444,00 pezta, zakila atera neskatilen aurrean
-Dohain: Torralves, Just..Justino Gomez Gomez, Justino Gomezen Etxea
-Eu non creo nas meigas, mais habelas ainas. E se vin un deles, intentaria agradalo

1955ko otsailaren 12a, Presa de Torralves



Botila zakarrontzira bota eta detektibeak txostenarekin jarraitzen du.
Agenteak kotxera itzultzean eta ikusitakoa azaltzean, Evak, nahikoa dela pentsatuz, atea bota eta etxera sartzeko agindua emango du. Bertan, Rabeno bera egongo da. Usain eta sentsatzio arraroek zorabiatuko dituzte baina ez dute gupidarik izango. Frogarik gabe eta Rabenoren defentsaren aurka eginez atxilotu egingo dute. Orduan, dei bat jasoko dute:
Neska oraindik bizirik dago. Denbora dago zerbait egiteko. Gelditu behar dituzue” O Ceo - Horreo Vello”
Ze neska? Isabel? Beste bat? Rabeno 4x4an sartu eta bi kotxeak harantz joango dira ziztu bizian.
Herri baten Mendekua


Horreo Vello

Horreo hark aspaldiko egitura zirudien. Bere inguruan guardia zibil bikote bat zegoen dagoeneko. Beraiek ere abixua jaso dute. Rabeno kotxean dagoela, horreoaren azterketarekin hasiko dira. Han ez dago umerik, baina bai marrazki eta erruna arraro batzuk, tatuaje zelten itxura dutenak. Barruan zeudela, guardia zibilek armak atera eta beraien benetako leialtasunak agerian utziko dituzte.
Baina berdekoak ez zeuden bakarrik. Horreoaren inguruko basotik kaputxadun talde bat aterako da, ehizako eskopetak eskuetan dituztela tiroka hasiko dira detektibeen aurka. Suari erantzuten saiatuko dira, kotxeen babesa erabiliz, baina etsaien helburua ez da bertan tiroka gure protagonistak akabatzea. Anabasa erabiliz, Rabeno kotxetik aterako dute eta gauaren iluntasunean desagertuko da beste guztiekin batera.
Pistolen kanoiak hoztean hildako guardia zibil bat eta zauritutako beste bat bakarrik geldituko dira arrapaladan trabatzen eta  geroz eta gehiago diren galderak erantzuteko.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina