2020(e)ko otsailaren 1(a), larunbata

Loth Bailarako Kanpaina (XLVII) - Errukiaren Sarea (II)



Igarobidea, Loth Bailara (2.550eko neguko 42 egunetik 46era)


Carlos estaliarra
Dwalin, zuzentasunaren bila dagoen nanoa
Hanna Taedanna, belagile eta zeruaren eskolako ikaslea
Sabino Dante, ordainsari-bilatzailea
Giun, nano gerlaria

Sigmarren elizako kriptetan, Konpainia Askeko kideak atzo gauean gertatutakoaz hausnartzen ari dira. Dudarik gabe, Usoen Etxea bezala ezagutzen den jauregia eragin maltzur baten menpean egon behar du; "Ezin nuen neure gorputza kontrolatu, irrika geldiezin batek bereganatu nindun..."  gogoratzen du Carlosek egon ez ziren lagunei gertatutakoa azaldu nahian. Sabino izango da taldearen susmoei ahotsa jarriko diena:

- Benetan usten duzue, Auheneko Alabek bere berezitasunak jakin gabe hautatu zutela etxe hura Ospitalea antolatzeko?

Beldur honekin enkarguarekin jarraitu beharko dute. Antikuario ohiaren dorrea okupatu, bertan bizi den "golem bilakatutako kriminala"-ekin hitz egin eta Kazorov Anaiek bidaliko dituzten harroputz eta hiltzaileak kudeatu. Hiriko jendearen laguntza izango dutela errepikatzen zuten lekameek, baina taldeko nanoek, bere arrazaren ezaugarriak erakutsiz, ez dira fidatuko.

Nanoen arteko hitza

Dwalin eta Giunen ideia jarraitux, Aguilerako nanoekin hitz egitera joango dira, lurrazpiko tunelak erabiltzeko baimena eskatzeko. Beraien bulegoetan, artisauen auzoan, Godri Hortz-Urdinak tratu pozoitsua eskainiko die - Guk zerbait behar dugunean abixatuko dizuegu, zaudete lasai - "Inguru hauetan mesedeak garesti irtetzen dira" pentsatuko du Remaseko ordainsari bilatzaileak.

Itxaropena

Transbordadorean, Kazorov sare-kriminalaren bihotzean, argi izpi bat ikusiko dute, behingoz, armiarmari itxoiten ari den eulia izatearen sentsazioa aldenduz. Lekameek Ospitalea irekiko dute eta Otto golemaren onespena jaso ondoren, etorriko diren harroputz eta gaizkileei itxoiten geldituko dira.

Ez dute denbora asko izango aspertzeko eta arratsalde bukaeran betiko susmagarrial hurbilduko dira. Etsituta, abenturazaleak borrokarako prestatuko dira. Baina oraingo honetan ez dira bakarrik egongo. Auzoko jende xumeak Ospitalea babestuko du eta herriaren laguntzaz lekameak beraien helburua betetzat emango du.



Erasoaren Unea

Agian, zuek, ni bezala, pentsatuko duzue honekin alana amaitutzat emango zutela. Protagonistak hanka sartzen dute nekazariekin, iraultzaileak saldu eta esklabistek etekin politak atera ondoren, beraien konzientzia garbitzeko edo, lekame birtutetsu batzuei laguntzea erabakitzen dute. Bi ospitale irekitzea lortuko dute; aurpegi garbiketa itzela! Hauteskunde garaietako politikariak dirudite. Baina ez, ez dira hemen geldituko eta Shallyako monjeekin batera sendabelarrak alboratu eta armak hartuko dituzte.

Lehenik eta behin, esklabisten ezkutaleku eta forteak zelatatu beharko dituzte, etsaiaren indarrak neurtzeko. Neguko 46.egunean izoztutako mendebaldeko mendietan Povla aurkituko dute. Iraganeko herrixka bat, orain esklabuz beteriko gotorleku bilakatua.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina