Suposatzen dut hona hurbiltzen zeratenok rol jokuen zaletuak zaretela, nahiz eta bloggerreko estatistikengatik jakin, errusiar bot ugari ditugula gure artean.
Nire kasuan, rol partiden prestaketa eta zuzendaritza lanak zaletasun honen zati handi bat dira. Baina ez dute bere osotasunean hobby hau irudikatzen. Gaur, fetitxismotaz hitz egin dugu, badakit eta zuzendarien artean oso zabalduta daudela.
Mapak
Askotan pentsatu dut rol jokuak mapak egiteko aitzaki bat besterik ez direla izan. Herriko mapak, erresuma mapak, mapa geografikoak, politikoak...Orduak pasa ditzaket horrelakoak egiten. Bukaeran, mapa hauen erabilera nahiko eskasa izaten da, baina neri bost. Hasiera batean eskuz egiten nituen baina urteekin konturatu naiz kartografia ez dala nirea.
Eskerrak internetaren garaian bizi garela. Hemen duzue Loth Bailarako kanpainan erabili dudan hiri-mapa bat:
Erabilitako programa, online eta doainik aurkitu dezakezue: https://watabou.itch.io/medieval-fantasy-city-generator
Kartak
Hare-kutxa kanpainetan, ausaz sortutako topaketak sistemaren muina osatzen dute. Hexagono berri batea sartu, dadoak jaurti eta ikusi zer demontre aurkitzen dan bertan; Goblinez beteriko kobazuloa, nekazari ausarta batzuen herrixka edo zuhaitz misteriotsu bat. Burutik sano dagoen jendeak excel-taula polit batzuk egin eta prest egongo dira beraien mapa zoriz erabakitako topaketez betetzeko.
Ez da nire kasua.
Mapekin batera, karten edertasuna eta elegantziak sirenen kantek bezala photoshopeko arrezifeen aurka bidali naute.
Baina begira ze potxoladak! Nola ez ditut erabiliko??
Honela, mapa bateko lurralde bakoitzak bere karta mazoa du eta topaketa berri bat sortzerakoan, karta berri bat ateratzearekin nahikoa izango da. Ziur nago zuuek zuen fetitxismoak ere badituzuela. Barruan duzun korapilo hori aske utzi eta lasaitu arima, kontaiguzu nola pasatzen dituzun partida aurreko orduak.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina