2020(e)ko martxoaren 26(a), osteguna

Loth Bailarako Kanpaina (L) - Ordu Ilunena

Aurreko Atala


Igarobidea, Loth Bailara ( Neguko 51.eguna )

Carlos estaliar ezpatalaria
Dwalin, zuzentasunaren bila dagoen nanoa
Hanna, bailarako sorgina
Bors, urrutiko lurretatik etorri den enbaxadorea


Gz’hullen dorrea, Kastro Zaharra eta borroka estu baten ondoren, Etxabeko lurrak ere askatasuna lortu zuten. Eugenek, Alasiak, Konpainia Askeak eta ehundaka lagunek, esklabista eta bere morroien aurrean garaipena lortu dute. Orain, zaurituen orro eta garraxien artean aurkitzen dira. Nahiz eta Idris eta lurjabeak preso egon, mendebaldeko mendikatean Povlak oraindik zutik jarraitzen du eta Malfi jaunak ez du partida galdu oraindik.  Borrokarako prest dauden soldadu guztiak bildu eta egun izoztu honetan haruntz abiatuko dira.

Barkamenarik Ez

Bidetik taldeak erabaki moral bat hartu beharko du. Masailak malkoz bustirik dituen ezagun batekin aurkituko dira, Hildegard lurjabeen familiaren oinordekoa den Dirk Hildegard bera. Laguntza eskainiko die Povlaren konkistan.

Aurreko asteetan gaztearekin hitz egiteko aukera izan zuten eta jakin badakite morroi eta nekazarien bizitzak  hobetzeko bere esku zegoen guztia egiten ari zela guda hasi arte. Baina badirudi hau guztia ez dela nahikoa izango. Jaiotzez burgesa dena, burgesa hilko da Konpainia Askerentzat eta bere laguntza ukatuko diote gaixoekin batera utziz.

Dirk Hildegard

Povlako Erasoa




Mendi gotorlekuan Lorec esklabistak garesti saldu nahiko du larrua. Erasotzaileen asmoak apaltzeko gatibu dituen esklabuak harresietan jarri ditu eta soilik hortik bizirik atertazen uzten badiote errendituko da. Zoritxarrez berarentzat gure protagonistek ez dute amore emateko intentziorik. Sorpresa baliatuz harresiak erasotuko dituzte eta talde txiki bat nahikoa izango da esklabisten defentsak garaitzeko.

Lorec ez du inongo aukerarik izango eta azkenean atxilotua izango da. Bere altxorra arakatuz bailara ezusteko aurkikuntza egingo dute, bailara hankaz gora jarri dezaken bat,

Meteorito-Harria

Dirua eta bitxiez gain harri xelebre batekin topo egingo dute. Lorecek esango die ez ikutzeko, harrian ezkutaturik bizkarroi arrikustsu bat ezkutatzen baita. 


Ilargi jatorria duen harri puxketa bat da-azaltzen die esklabistak - Eta parasitoak bizidun bat ikutzearekin nahikoa du gorputza pixkana aldatuz, erabateko bilakaera burutzeko. Lehen gizona zana munstro nazkagarri batean bihurtuz. Badirudi espezie ezberdinak daudela, bakoitza funtzio usteldu bat betetzeko...eta norbaiten aginduak beteko balute jarduten dute. Bapatean, nano hiltzailearen kobazuloko munstroetaz oroituko dira, baita Andreas van Holtken soldaduez edota zingirako izakietaz...Zenbat lagun hil dituzte dagoeneko aberrazio hauek?




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina