2020(e)ko apirilaren 8(a), asteazkena

Loth Bailarako Kanpaina (LII) - Gaztaroko Okerrak (II)

Aurreko Atala

Igarobidea, Loth Bailara ( Neguko 25-26 egunak )

Kurt Raus, Sigmarreko lekaidea
Gustava Lumabeltz, azti ikaslea


Gustavak babesa bilatzen zuen, edo hobeto esanda, babesaren beharra zuen bailaratik ibili ostean. Kurtek bere mamuak zituen eta ongi egiteari kateatuta zegoen. Atzo gaueko harroputzek beraien barne oreka ahula nahastu zuten. Inpunitate osoz ibiltzen ziren gaizkileei buruz galdetzen hasi ziren, aztia bere tabernako posizio pribilegiatuaz baliatuz eta Kurtek bere elizako sinboloaren indarra erabiliz.

Arnhoffeko jende ugari ezagutzen hasiko dira, Magnus Dalamar, Adolphus bera, Gladis elizako zaindaria edota Lutxo Hankamotz ertain ehiztaria. Azken honek, garagardo pitxerrak bata bestaren atzetik edaten zituen eta bere mingai lodiarekin gauza ugari azalduko die. Badirudi herriak ezin izan duela ekintzarik adostu gizon hauei aurre egiteko Asambladako heren batek Payen SchĂ´len aholkuak jarraitzen baitituzte eta agureak ez du arazorik nahi. 

Baina  Lutxok azalduko die benetan zerbait egiteko asmoa baldin badute, herriko gazte batzuk desiratzen daudela zerbait egiteko. Herriaren mugan kokatzen den talaian egon ohi dira eta beraien artean Glymorreko Anton (Magnusen iloba) edo Alexandra Mandras (Hera Mandrasen alaba) aurkituko dituzte. Bikoteak gaztetxoak konbentzituko dituzte eta Lutxoren laguntzarekin hurrengo gauean gaizkile taldea jarraitzeko plana antolatuko dute.

Zu hona etortzerakoan orduan Gustavak lo konjurua botako dio eta...

Hurrengo gauean hantuste horiek tabernatik azaltzean Gustavak, Kurtek eta Lutxok ziurtatuko dira erabateko atxurrarekin atertazen direla ostatuko ataritik. Egoera horretan eta gazteekin bildu eta gero, erraza egingo zaie taldea mendi magaletako basoraino jarraitzea.

Basoak eraman zuen...

Basoan, zuhaitzeen artean ezkutaturik gaizkileen kanpalekua aurkituko dute eta ohartuko dira bertan jende gehiago dagoela. Gustavak bere lo konjurua botere izugarriarekin jaurtitzeko kapaza izango da eta indar berezien talde bat izango balira, misioa isiltasun eta arrakasta osoz betetzear zeuden. Zoritxarrez Kurtek zerbait atzemango du pinuen artean; begi gorri eta odoltsu batzuk hasieran, otso mutur bat jarraian eta ilargiaren argiari esker bi metro baino gehiago neurtzen zuen bi hanketako munstroa bukaeran. 


Lokartutako gaizkilea bizkaran daramatela ihes egingo dute eta egoera segituan kakaztuko da. Alprojen ohiuekin erabateko iluntasunean herriruntz abiatuko dira. Kurtek oraindik denbora izango du azkeneko momentuan atzera begiratzeko: Piztiaren ondoan gizon bat ikusiko du, eta keinu batez isilik egoteko aginduko dio.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina