Zuetako batzuk jakingo duzue Mythras sistemara emigratzen saiatzen ari naizela. Jokoaren oinarrizko arauen itzulpena bukatzear daukat (laguntza askorekin!) eta gainera, Warhamerreko kanpaina ere moldatu beharra daukat buruan daukaten anbientaziori lekua egiteko. Lan asko itxialdi honetarako...
Gaur, Mythras sistemarako kultura berri bat aurkezten dizuet. Ilgora anbientazio berri honetako lehenengoa:
Jotnar (Zibilizatua)
Thandako lurralde menditsuetan garatu zen jotnarren kultura. Sarbide zaileko bailaretan, herrixka nahiko isolatuetan bizi izan ziren, baina badirudi, hizkuntzaz edo kulturaz gain iragan amankomun bat partekatzen dutela. Herri honen historia, ahoz aho pasa diren kondairetan hasten da eta istorio guztietatik garrantzitsuena eta modu batera edo bestera denek gorde dutena, erraldoien aurkako gudak azaltzen dituena da. Jotnar, erraldoi esan nahi du beraen hizkuntzan eta badirudi, beraien istorioetan kontatzen den bezala, garaitutako erraldoiak irenstearen ondorioz, tamaina eta sendotasun paregabeak lortu zituztela.
Gehienbat nano, ertain eta gizakiez osatuta dago jotnarren komunitatea, arraza bakoitzak bere herriak osatu dituelarik. Nahasketa adibide oso gutxi daude.
Jotnarren Gizartea
Jotnar gizartearen ardatza, hiria izan da eta ohiturak jarraituz, hiri bakoitzak sortze-heroi bat du. Sortze-heroi hauek hiria eraikitzen lagundu zuten eta askok kondairaren lanbroetan galdu dira. Hiri-estatu hauetan, Burgumaisu bat hautatzen da buruzagi bezala eta hauteskunde hauetan, familia, klan, lurjabe eta gremioek zeresana dute. Burgumaisua heriotzararte mantenduko da postuan, hiriko batzarra aholkulari lanak eginez.
Hiri harresietatik kanpo gelditzen diren herrixkak, hiri-estatuaren parte izango dira, ohiturek dioten bezala, berezko harresiak eraiki arte. Errealitatean, pauso hau emateko, hiri-estatuaren onespena beharko da, kolonia berri bat sortzerakoan bezala.
Hala ere, jotnarren espantsioarekin arazo berriak sortu dira, gizarte honen zutabeak dardarka uzten ari direnak. Espantsio honen barnean, printze-asko ugari agertu dira, hiri-estatu berriak baimenik gabe sortuz eta jotnarren ohituretan hain garrantzitsua den hiri-demokrazia baztertuz. Estatu hauek Friedstadt izena hartzen dute, ez baitituzte jotnarren aspaldiko arauak errespetatzen.
Bestalde, hirien botere hazkundearekin, geroz eta lur gehiago bereganatzen ari dira eta horrekin batera Margraveen indarra ere gora egiten ari da. Margravearen figura, landa mugak babesteko beharrarekin sortu zen baina kasu batzuetan lur sail hauen tamaina hainbeste handitu da hiriaren jaun eta jabe bilakatu direla.
Loth bailarako Jotnarrak
III.arorarte jotnarren presentzia oso urria izan da bailaran. Mertzenario gisa jarduten zuten printzerri eta erresumen arteko guda ugarietan baina ez zuten herri edo komunitaterik sortu. Lur hauen kolonizazioa arrisku handiko abenturatzat zuten eta ezinezkoa familiekin batera egiteko.
Hiru Perlaren sorrerarekin baldintza hauek aldatu egingo dira. Logistikarako base honetatik jotnarrak, lehendabizi talde txikietan eta gero talde handiagoetan, Yetzineko ibaia igoz, orain Ibaiarte deituriko eskualdera iritsiko dira. Ekialdean kokaturiko Markak babesa emango diete azalberdeen aurka eta mendebaldeko nanoek merkatal kide fidagarri batean bilakatuko dira. Pixkanaka, Bressen deituriko hiri-estatua bizirautea eta indartzea lortuko du.
Gune honetaz gain, jotnar komunitate txikiak aurkitu daitezke Tordheimeko erresumatxoan eta Marketan, beti ere gerlari eta mertzenario lanetan.
Baldintzak
Soilik Nanoek, Ertainek edo Gizakiek aukeratu dezakete Jotnar kultura.
Gaitasunak
Oinarrizko Gaitasunak: Eragina, Borondatea, Erresistentzia, Herri Jakituria (Hiri-Estatua), Hautamena, Txalupak, Ohiturak (Jotnar).
Gaitasun Profesionalak: Artisautza (edozein), Magia Xumea (Herri-heroia), Kale Ezagutza, Orientazio.
Karakteristikak: TAM emaitzari +1 gehitu.
Ama Hizkuntza (jotnarra) +%40
Jatorriak
- Akademiko: Hiribilduetan ezagutza estima handiko gaia izaten da. Aholkulari eta jakintsuek aberriko ezagutza gordetzen dute, kolonia berrietan galdu ez dadin.
- Merkatari: Merkatari sutsuak dira jotnarrak. Itsas mertal-bide asko ireki dituzte eta askotan kolonia bat sortzearen ideia merkatal helburuetara azpiratuta dago.
- Militar: Hiri-Estatuen izaera berarengatik hiritar gehienak miliziaren parte izan dira. Honetaz gain, jotnar askok, mertzenarioaren bizitza hautatzen dute.
- Noble: Jotnarren gizartean ez da noblezia bera existitzen, baina familia eta klan garrantzitsunen ahaide nagusiak nobleziaren papera hartzen dute gizarte honetan.
- Hiritar: Jotnar gehienak hiribilduetan bizi dira eta horrenbestez artisau eta industria lanetan jarduten dute.
- Bidaiari: Hiri-Estatuen sorrerek, eta koloniak sortzeko ekimenak bidai luzez eta abenturaz beteta daude. Hiri-Estatu handi edo zaharretan ez dira hain ugariak.
Borroka Estilo Kulturalak
Hiri-Estatuko Milizia: (Vaegir ezkutua, Lantza, Arku motza, Daga) Ezkutu Harresia edo Formazio Borroka. Gutxienez “Hiritar Librea” estatus maila izan behar duzu.
Vaegir Marinela: (Ezpata motza, Sarea, Aizkora, Daga) Beldurgabea edo Hanka-Jokoa.
Kolono Jotnarra: (Arkua, Aizkora, Xabalina, Daga) Beldurgabea edo Xaxatzailea
Pasio Kulturalak
- Hiri-Estatuari leialtasuna
- Hiri-Estatuaren etsai bati edo erraldoiei gorrotoa.
- Herri-heroi, famili kide, ikasle edo maitale batekiko amodioa.
Tradizio Magikoak
Jotnar herrian ez dago eliza hierarkiko bat, ezta apaiz edo lekaiderik. Hiritar bakoitza bere Herri-heroiaren akolitoa izan daiteke eta horrenbestez Kultu horren kide izango da. Edozein jotnar pertsonaia Erregu eta Debozio gaitasunak ikasteko aukera du.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina