ILGORA/ISLADAK jokoen baliabideekin jarraituz, Unknown Armieserako prestatu nuen Rabia do Mar mini kanpainatxoa moldatzen ari naiz eta besteak beste, pertsonaiak sistema berrira pasa ditut. Hemendik utziko dizkizuet nahiz eta kanpainaren pdf-an ere agertuko diren.
2021(e)ko maiatzaren 28(a), ostirala
2021(e)ko apirilaren 25(a), igandea
Bidesaria - Ilgora jokorako abentura
Rolariok, Ilgora jokoa aurrera dijoa. Hemen daukazue sarrerako abentura, partida labur eta xume bat arauak eta giropena ezagutzen hasteko.
Bidesaria 3-4 jokalarientzat prestatuta dago eta partidan agertzen diren aldez aurretik sorturiko pertsonaiak edo jokalariek dauzkaten pertsonaiak erabili ahalko dira. Petsonaiak Loth bailarara dijoan karabanaren parte dira, zaindari edo bestelako ardurekin. Laister konturatuko dira lurralde hauetara sartzeko ordaindu beharreko bidesariaz.
Besterik gabe, hemen uzten dizuet esteka:
2021(e)ko urtarrilaren 30(a), larunbata
ISLADAK - Pertsonaia Orria
Rolariok orko, elfo eta ezpatez gain beste gauzetaz ere elikatzen garelako, hemen duzue Isladak jokorako pertsonaia orria. Ilgora bezala, Myhtras sistema du oinarritzat eta fantasia urbanoko partidetarako pentsatuta dago.
Gure kasuan, Kult edo Vampiro la Mascarada bezalako jokoetarako erabiliko dugu.
Besterik gabe, Isladak - Pertsonaia Orria
2021(e)ko urtarrilaren 24(a), igandea
ILGORA - Aldez aurretik sortutako PJ
ILGORA jokoaren lehenengo proba partidekin hasi gara, ODOL AIERUAK bezala ezagutuko den abenturarekin hain zuzen eta jokalariei zama gehiegi ez jartzearren aldez aurretik sortutako pertsonaia batzuk sortu ditut.
Konturatu naiz pertsonaia sorrera oso pertsonalizatua baina nahiko astuna dela, MYTHRASen antzera. Buelta batzuk eman behar zaio prozesu guztiari.
Odol Aieruak - Pertsonaia Jokalariak
2021(e)ko urtarrilaren 18(a), astelehena
MYTHRAS - Arau Laburtuak
Eguneraketa honetan, mythras jokorako beste baliabide batekin nator. Thorkrim-en dokumentuaren itzulpena hain zuzen ere (jatorrizko dokumentua).
Guk, ILGORA jokorako erabiliko dugu, mythras sisteman oinarrituta baitago. Besterik gabe, esteka hemendikan uzten dizuet eta blogeko eskubiko zutabean dagokion atalean ere aurkitu ahalko duzue.
Ondo izan!
2020(e)ko abenduaren 19(a), larunbata
ILGORA - Pertsonaia Orria
Ilgora jokoa amaitzear daukat, edo gutxienez bere zirriborro bertsioa. Laister hasiko gara jokoa probatzen lehenengo partidekin eta horretarako ezinbestekoa dira pertsonaia orriak!
2020(e)ko ekainaren 19(a), ostirala
Arratoiak Hormetan - Pertsonaia Orria
Eguneratze laburra, besterik gabe, hemendikan uzten dizuet Arratoiak Hormetan (Rats in the Walls) jokorako euskeratu dudan pertsonaia orria.
Beti bezala, bai sarrera honetan zein eskubiko zutabean, beste baliabide guztiekin batera, aurkituko duzue orria.
Iä, iä, Cthulhu fhtagn
2020(e)ko ekainaren 9(a), asteartea
Ziegako Klasikoak (DCC) - 0 mailako Pertsonaia Orria
Gaur, baliabide berri batekin nator.
D&D edo Antzinako Eskolako sustrai beretik atera den DCC edo Clasicos del Mazmorreo jokoaren pertsonaia orria.
Zehazki, 0 mailako pertsonaien orria. Joko honetan gure protagonistek nekazari eta morroi miserable batzuk izango dira eta maila edo klaserik gabe hasten dira. Joko hau, munduko rol joko ezagunenaren bertsio zatarrago bat kontsideratu dezakegu, magia arriskutsua eta jainko krudelez beteta. Justu txoko honetan maite duguna.
Irudiaren azpian uzten dizuet esteka eta hemendik aurrera eskubiko zutabean ere deskargatzeko aukera izango dezute.
2020(e)ko apirilaren 12(a), igandea
MYTHRAS - Pertsonaia Orria
2020(e)ko otsailaren 19(a), asteazkena
Kult - Izaki Berria (Txorimaloa)
2020(e)ko otsailaren 9(a), igandea
Hondar Kutxak eta Trenbideak
![]() |
| Hondar Kutxa baten mapa |
Zer pentsatzen du rolosfera euskaldunak? Zein izan dira zuen esperientziak?
2018(e)ko martxoaren 6(a), asteartea
Dungeons & Dragons (5e) Pertsonai Orria (Euskarazko bertsioa)
Oraingo honetan Warhammerreko jokua alde batera utziko degu, joku berri/zahar batekin hasteko.
Munduko rol jokurik ezagunenaren pertsonai orriaren euskarazko bertsioa uzten dizuet hementxe:
Pertsonai Orria
Alpha bertsioa dela esan dezakegu, akatsik aurkituz gero blogean bertan idatzi eta zuzentzen saiatuko naiz.
Hurrengo egunetan berri gehiago honen inguruan!








