2016(e)ko azaroaren 25(a), ostirala

Loth Bailarako Kanpaina III (WFRP) Txakur Ehiztariak


Txakur Ehiztariak
  • Carlos Pitico, Estaliako aitorren semea, handizalea eta esgrima maisua
  • Pil-pil Begibakar, Tileako halfling marinela, harroa eta pragmatikoa
  • Volkrad Kullzman, preso ohia, odolzale eta orokorrean, nahiko nazkagarria
  • Pieter Blutroch, Mugaldeetako lurraldeetan hazitako ontzi guardia
  • Merovech, Bretoniako halfling gezurtero eta berekoia
  • Thoryen Eldaeryon, asrai ikaskuntzak alde batera utzi dituen aztia
Otsoaren Hilabetea, 7.eguna

Negu zital honen gaueko hotzak hezurretaraino sartzen da, gorputza astinduz eta hortzak kolpatuz. Igarobidearen mendieetan ez dago teilaturik naturaren krudeltasunaz babesteko. Ongi daki hori Estaliako kostalde eguzkitsuetatik etorri den aitoren-seme honek. Berarekin batera, metro eta erdira iristen ez den itsas otsoa dago. Biak dardarka, zer egin jakin gabe.

Urdithaine inguruak aztertzera atera da, eta iluntasunean, Carlos eta Pil-pilek, alde egin ote duen pentsatzen hasten dira. Nicolai bestalde, Ahutz Odoltsuen taldean infiltratuta jarraitzen du, kobazuloan gordeta. Arratsaldeko erasoan ondoren ez dira berriz atera. Garaituak sentitzen dira. Ihes egiteko garaia heldu da?

Ahuntz Odoltsuen Kobazuloa

Baino, galdera honi erantzun bat eman aurretik, Keown ehiztariaren (Gogoratu, Keown aurreko partidan hil egin zela, bere txakurren erasoa jasatean) emaztea, Tenya, azaltzen da. Keownek kontratutako abenturazaleen kopuruaz mesfidati beste lau aurkitu zituen Hartzaren Ostatuan; Volkrad Kullzman, Pil-pilek bere aurreneko misioan ezagutu zuen preso ohia (beraz, bazirudien, atzean utzi zituzten "lagunak" onik iritsi zirela Errebalera), Thoryen Edaeryon, basoko elfoen magia erabiltzen ez duen basoko elfo aztia, Merovech, bretoniatik etorritako halflinga eta Pieter Blutroch, inguruetako ontzi guardia bat. 

Keown-en gorputzaren kiratsak iritsi berriak erakartzen ditu eta Tenyak, bere senarraren hesteak eta gelditzen zaion aurpegia ikusi orduko bulaka hasten da. Carlos eta Pil-pil, sasietatik ateratzen dira orduan, ziztu bizian, emakumea isilarazteko. Biek, arratsaldean gertatutako azalduko diete errefortzuei eta Tenya, lasaiago, Ahutz Odoltsuak erasotzearen beharra aipatuko du. Mendekuaren ideia itsutu du emakumea. Gainera, Carlosek, kobazuloan ezkutatzen duten altxorrari buruz hitz egitean, dudan zeuden guztiak konbentzituko ditu.

Arroken artean, haize izoztutik babestuz, eraso plana zehaztuko dute; Itxaron, bide lapurrak norabaitera joan arte, ziur bait daude, mendiko bideak erasotuko dituztel. Orduan, beraien gotorlekua babesteko gelditu diren gutxi horiek akabatu eta altxorra lapurtu. Noski, plan hau ez du Ahutz Odoltsuekin bukatuko, ezta bere buruzagiarekin, seguraski. Horregatik, Tenya konturatu ez dadin, erdi esaldiz eta keinuekin ulertuko dira.

Otsoaren Hilabetea, 8.eguna

Gau guztia ezkutaturik pasa ostean, egunaren lehenengo izpiekin, Thibault (buruzagia), Nicolai (Pj) eta dozena erdi bidelapur leizetik atertazen ikusiko dituzte. Haien atzean sei txakur.

Aukera paregabea etsaiekin amaitzeko. Tentuz jaisten dira gotorlekura eta bateko ilaran otsoaren ahora sartuko dira. Bertan, odol putzu baten inguruan, Tenya eta Keownen artzakurrarekin topatzen dira.


Pil-pil txakurra lasaitzen saiatuko da, odol putzutik edanez, Volkrad eta Thoryen gotorlekuko altxorrak bilatzen hasiko dira bitartean, Merovech, kobazuloaren sarreran geldituko da eta besteak sorbaldak babesteko asmoz inguruak miatuko dituzte. 

Txakurra ez du jolasean ibiltzeko asmorik eta Pil-pilen haragi xamurrean hondoratuko ditu letaginak. Marinela izugarrizko mina jasan ondoren lurrera erori eta konortea galduko du. Momentu berean, kobazuloko beste bide batetik hiru gaiztagin aterako dira. Gure heroiak ez dakite zer egin eta anabasa batean kontra erasotzen dute. 

Thoryen ikasle bat da oraindik eta bere magia ahula alde batera utzi eta arkoa erabiliko du. Volkrad, bidelapurrei lapurtutako armekin txakurrari aurre egiten dio (Volkrad edozer lapurtu dezake, edozeini). Pieter balezta atera eta Carlos ostenduko du inora dijoazen matrazu andana batekin, estaliarra hiru bidelapurrak inbudu batean geldiarazten dituen bitartean. Iskanbila guztia entzun ondoren, Merovech armak prestatu eta leku berean jarraitzeko erabaki irmoa hartzen du.

Borroka estu honetan, odola eta burdina izango da nagusi. Bukaeran, txakurra eta bidelapur lurrean amaituko dute eta beste biak Errebalera eramango dituzte, preso. Altxor guztia laportu eta, Pil-pil, taldeko zauritu bakarra lagunduz Dieterrengana bueltatuko dira.

Buelta lasaia izango dute, gaueko iluntasunaren babesean, erromes edo arlote batekin topo eginik bakarrik. Lagun bat bixitatzeko asmoa duela dio...



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina