Galduak
Astaröth, basoko elfo harro eta isila, primerako arkularia
Urdithane, ordainsari bilatzailea den itsas elfo jauzkorra
Volkrad Kullzman, preso ohia, odolzale eta orokorrean, nahiko nazkagarria
Trubert Mahler, Talabeclandeko umemoko kadetea
Pil-pil Begibakar, lanaldi osoz pirata eta lanaldi laburrez xarmagarria den halflinga.
Nicolai Jelavic, gaiztagin pragmatikoa eta kislevita alkoholiko bat
Otsoaren hilabetea (Negua)
1,2 eta 3.egunak
Erbesteratuak eta etorkinak bete dute aurten Loth bailarako igarobidea, lehengo urtean eta praktikan azkeneko hamarkadan bezala. Inperioko guda zibilak hiriak suntsitu eta landa hondatu ditu. Anabasa honetaz ihesi, milaka pertsona beste bizitza baten bila gerturatu dira hona, Dieterren lurretara. Zaldun zahar honen monasterioa babesgune batean bilakatu zen gerraren lehenengo urteetan, baina dagoeneko ezin ditu pertsona gehiago onartu bere harresi zaharren artean. Honen ondorioz jende asko kanpoaldean finkatu dira, herri txiki bat eraikiz, Errebala (Arrabal).
Arazo honi aurre egiteko Aguilerako Ordena bailarako beste lurraldeak esploratzeko eta kolonizatzeko prest dago, alde batetik behartsu mordo hauei bizileku bat bermatzeko eta bestetik, beraien indarra eta boterea handitzeko. Baina Lotheko bailara lurralde basati eta arriskuz beteta dago eta soilik txoratuenak edo handizaleak onartuko lukete lur, mendi eta baso hauek esploratzea. Hau guztia jakinda, Dieterrek bazekien ze pertsona mota behar zituen. Abenturazaleak.
Honela, 2547ko negu zital honetan, Dieterren deia jarraituz, mundu osoko bizinahi, sudurluze eta gerlari ausartak hurbildu ziren Aguilerako Errebalera (Monasterioko ateak itxiak daude eta). Bertan, Hartzaren Ostatuaren mahai inguruan gaur ezagutuko ditugun sei abenturazaleak elkartu ziren. Ostatuaren mahaiean, iraganeko abenturzaleak bailaran bixitatutako lurraldeen informazioa idazteko ohitura zuten eta gaur eguneko arriskuzaleak ohitura berberarekin jarraitzeko asmoa zuten.
Enplegu bila
Lan iragarkiak begiratzen |
Gure taldetxoa Hartzaren Ostatuan ezagutu da. Donovan ostalariak garagardoa eta ardoa zerbitzatzen zuen, Trubert gaztearen galderak erantzuten zituen bitartean. Lan batzuk arriskutsuegiak iruditu zitzaizkien eta beste batzuk susmagarritzat hartu zituzten. Azkenik Aguilerako Ordena eta Hegoaldeko Warg kotxetegia antolatzen zuten bidaia babesteko enplegua hartzea erabaki zuten. Zeregin xinple bat zirudien, Ordenako akolito batzuk babestu Lurralde Lehiatuetan kokatzen den Durham izeneko herrira iritsi arte. Hilabete bateko bidaia denera.
Klaus Liebnitz zaldunarekin hitz egin zuten eta soldata adostu ondoren hurrengo egunean ateratzekoak zirela ohartarazi zien. Deskantsatzeko garaia zen eta taldeko gehienak hala egin zuten, Urdithane eta Volkrad izan ezik. Bata, muturrak sartu zituen Errebaleko kriminal batzuen kontuetan eta bestea, behartsuei lapurtzen ibili zen.
Mendi Txangoa
Espidizioa 3 akolito, 2 gidari eta 6 abenturazaleez osatua zegoen. Loth-era sartzeko Igarobideko eskualdea mendiz beteta zegoen eta poliki poliki Thamond ibaiaruntz abiatu ziren. Bigarren egun honetan merkatari batzuekin topo egitean taldeko zitalenak (hau da, ohiko susmagarriak, Volkrad, Pil-pil eta Nicolai) hauek akatu eta ondasun guztiak lapurtzea pentsatu zuten. Azkenean lasai gelditzea erabaki eta bidaiakin jarraitu zuten.
Zoritxarrez, inguruan bidelapur talde bat ezkutatzen zen eta gurdiak eragindako soinuak erne jarri zituen. Gure abenturazaleak atzeman ondoren, jarraigoa beraien gordelekura hurbildu arte itxoin zuten eta bertan gaizkileak antolatutako segadan erori ziren.
Txanponik? |
Borroka bortitza eta odoltsua izan zen. Urdithane oso gertu ikusi zuen amaiera, Nicolai larriki zauritua bukatu zuen eta Astaröth bere arku elfikoa hautsi zuen etsaiek harrapatu baino lehen. Volkraden lotura kriminalengatik izan ez balitz nork daki nola bukatuko ote zen hau guztia.
Amore eman ondoren, aurkariak, akolitoak erail eta beste guztiak mendiko puntu ezezagun batean utzi zituzten.
Gogoratu, Loth bailarako 3,eguna.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina