2016(e)ko azaroaren 30(a), asteazkena

Loth Bailarako Kanpaina IV (WFRP) Solte utzitako hari muturrak


  • Astaröth, basoko elfo harro eta isila, primerako arkularia
  • Nicolai Jelavic, Kisleveko gaiztagin bitarikoa
  • Volkrad Kullzman, preso ohia, odolzale eta orokorrean, nahiko nazkagarria
  • Trubert Mahler, Talabeclandeko umemoko kadetea
  • Pieter Blutroch, Mugaldeetako lurraldeetan hazitako ontzi guardia
  • Merovech, Bretoniako halfling gezurtero eta berekoia
Igarobidea

Otsoaren hilabetea , 9.eguna

Berriz ere Hartzaren Ostatuan. Gure abenturazaleen bigarren etxea eta bailara osoan arriskurik gabe aurkitu duten leku bakarra.  Donovanek garagardo hotzak eskeintzen die eta lehenengo hurruparekin mendi madarikatu horietan gertatutakoa ahaztu egingo dute.

Lo egin ondoren, goizaz baliatuko dira erosketak egiteko, bidelapurrei lapurutako gauzak salduz eta kanpoko bide bakartietan beharko duten ekipamendua erosiz. Volkradek Tenya, ehiztariaren emazteari, ordainsaria eskatzera joango da, baino Keown eta bere txakurren heriotzaren ostean ez du uste ordainsaririk merezi dutenik. Esku hutsik, preso ohia ostatura hurbilduko da. Baino urrearen egarria aseezina da.

Bertan, Volkradekin batera Astaröth, Trubert, Pieter eta Merovech daude. Modu batera edo bestera denak ezagutzen dira eta iragarkiei begira, hurrengo lanaren inguruan eztabaidatzen hasiko dira. Orduan, espero ez zuten lagun bat azalduko da Donovanen ostatuan. Ahuntz Odoltsuetan infiltratua zebilen lankidea, gure Nicolai maitea. Kislevita, gaizkile horien taldeetik alde egitera erabaki zuen azkeneko erasoa nola bukatu zen ikusita, eta nahiz eta  errezelorekin agurtu, taldeak ongi etorria emango dio.

Thibaulten Mendekua


Thibault, bretoia


Azkenean, seiak, Shallyako santutegira hurbiltzea erabakitzen dute. Badirudi santutegia gorputegi bezala funtzionatzen duela eta azkenaldian hilotz batzuk desagertzen hasi dira. Shallyako apaizemeak ikertzaile  kementsuen beharretan daude eta gure taldea izan da aurkitu duten gauza bakarra. Helburu berri honekin, motxilak prestatu eta iparraldera abiatuko dira. 

Mendiko bideetan, Nicolai urduri dirudi, leku batera eta bestera begiratuz, baino inorrek ez dio ezer galdetuko. Errebaletik lau kilometrora gertatuko da segada. Thibaultek, bere taldeari hainbesteko buruhauste eta hildako eragin dieten etsaiak desagertarazi nahi ditu.

Bide guztietatik emango da erasoa. Thibaulten txakurrak kargaren abangoardia izango dira eta atzean bandan bizirik gelditu diren gaiztaginak arkuekin txakurrak babesten saiatuko dira. Gure heroiak, ihesbiderik gabe, azkeneko odol tanta arte jarraituko dute borrokan. 

Zenbakiak ez daude haien alde eta Thibaulten aizkora alde batetik bestera beldurra hedatzen hasiko da. Merovech izugarrizko kolpea jasango du liskarraren lehenengo momentuetan eta Astaröth eta Nicolai heriotzatik ausaz libratuko dira gezi desarra bat saihestean. Atzera egiten duten urrats bakoitzean, desegigoa hurbiltzen da eta nahiz eta ahalegin guztiekin defenditu, borroka galduta dirudi.

Orduan, jakinda bere azkeneko aukera dela, basoko elfoak gezia arkuko sokaren gainean ezartzen du, emeki. Tiro garbia da, Drakwaldeko zuhaitzen artean, hainbeste aldiz errepikatu duena. Bere besoko indar guztia erabiltzen du eta geziaren arrano lumak haizea moztu ondoren Thibaulten hesteetan sartzen da, gaizkaginen buruzagiaren gorputza tolestuz. Odol jarioa amaitezina da eta segundu batzuetan lurrera jausiko da.  Bere lekaiak alde egiten dute ziztu bizian eta bizirik gelditzen diren txakurrak lotu ondoren Errebalera bueltatzeko erabakia hartzen dute, zauriak sendatzeko eta gaizkilea Dieterrengana eramateko.

Hirian, txakurrak saldu eta Thibault entregatuko dute, honen bitartez, Astaröthek monasteriora sartzeko baimena lortuko du. Behingoz, Ahuntz Odoltsuen taldea Loth bailaratik desagertaraztea lortu dute eta hurrengo egunak atsedena hartzen pasako dituzte.

Hiltzailea


Baino gehienek tresneri edo ekipamendu berria erosten ari diren bitartean Volkradek, bere ustez merezi duen ordainsariaren bila joango da. Tenyaren etxera iristean Keownen emazteak argi utziko dio ez diola zentimorik emango. Lana, txakurrak berreskuratzea zan eta gainera, bere senarra izan da misio guztiaren biktima bakarra.

Ez! Ezta pentsatu ere, segi zuen ostatura eta utzidazu pakean-esango dio atea Volkraden muturretan ixten duen bitartean.

Gauza da, Volkradek ez duela alde egiteko asmorik. Urre bila etorri da eta lortu arte ez da inora joango. Atea indarrez kolpatzen du eta Tenya, haserretuta berriz ateratzean lepoa moztuko dio, alde batetik bestera. Gorputza etxe barrura bultzatu eta dirua lapurtu ondoren emakumearen etxeari su emango dio.

Otsoaren hilabetea, 10 eta 11.egunak

Hurrengo egunak Errebalean pasako dituzte, gauza gehiago erosten, noski. Aipagarria da Pieterrek erositako bi eskuko aizkora beldurgarria. Orain arte, ontzi guardiak balezta batekin bakarrik defendatzen zan. Arma berri honekin taldearen hiltze gaitasuna maila asko igoko ditu seguru.

Egun hauetan Pieter, Merovech, Astaröth eta Trubert merkatuetan irabazitako diru guztia xahutzen duten bitartean, Nicolai Errebalean kantonatuta dauden Ordeneko zaldunengatik atxilotua izango da. Thibaulten bandarekin pasatako denborarengatik akusatu dute eta Thibault urkatzen duten egun berberan kislevitak 10 zigorrada jasoko ditu.

Volkrad ordea, bere hilketatik bereizten saiatuko da. Lasai dago, inorrek ez baitu ikusi basakeri hura egiten. Seguru zaude hortaz Volkrad?

Volkrad Kullzman eta bere Aizto-koilara





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina