2016(e)ko azaroaren 16(a), asteazkena

Loth Bailarako Kanpaina (WFRP) Txakur Ehiztariak



  • Carlos Pitico, Estaliako aitorren semea, handizalea eta esgrima maisua
  • Nicolai Jelavic, Kisleveko gaiztagin bitarikoa
  • Urdithaine, Elfo gris ordainsari-bilatzailea, pertsonen ehiztari nekaezina
  • Pil-pil Begibakar, Tileako halfling marinela, harroa eta pragmatikoa
Otsoaren hilabeteko 4.eguna

Bailarako Igarobide menditsuan jasandako erasoaren ondoren, Aguilerako Ordenak eskeinitako lana zapuztu egin zen. Bidelapurrak akolitoak eraili eta taldea lapurtu ostean mendian galduta utzi zituzten . Gidariak bizirik atera ziren ere, baina Errebalera bueltatzeko beldur ziren. Hartutako lehen zeregina gaizki atera zitzaien babestu beharreko jendea galduz eta ozta-ozta salbatuz burua. Honela, hegoaldean kokatutako Yeltzin Transbordadoreruntz abiatzea erabaki ondoren, taldea bitan banatu zen. Alde batetik, Astaröth, Volkrad eta Trubert, gidariekin batera atzean joango ziren, hauek gerizatzeko. Bestetik, Pil-pil, Urdithaine eta Nicolai, pare bat kilometro aurreratuko ziren, eraso edo segada berriak atzemateko.

Igarobideko mendiak
Mendien barrena eta izugarrizko hotz batekin hegoalderako bidea hartu zuten. Erabateko arretarekin bidaiatuz atsaldeko azken orduetan lanean zebiltzan pertsonen ahotsak entzun zituzten. Tentuz, hurbildu ziren eta posizio altu batetik jo ta su  zeuden hogeibat akolito aurkitu zituzten, dozena bat txabola eta dorre bateko lehenengo solairuen artean. Herrixka txiki honetan, akolitoez aparte Rutger, Verenako zalduna eta Carlos Pitico estaliarra  ezagutzeko aukera izan zuten.

Carlos Pitico?
Carlos, abentura bila iritsitako bidaiaria, Errebala bisitatu nahi zuen eta gainera, Rutgerrek, Aguileran zegoen beste zaldun bati eskutitz bat eman nahi zion. Bazirudien bide guztiak Errebalera eramaten zutela  eta Nicolai, Urdithaine eta Pil-pil, Carlosekin ateratzea erabaki zuten, pentsatuz, atzean gelditutako lagunak beraien pausoak jarraituko zituztela.

Otsoaren hilabetea 5.eguna

Akolitoen kolonian gaua pasa eta mendi martxa lasai baten ondoren, Errebalera iritsi ziren (bidai oso lasaia joanaldiarekin alderatuz) zaldunaren eskutitza eskura eman eta Hartzaren Ostatura hurbiltzea pentsatu zuten. Diru faltak eta bidelapurrengatik jasandako zauriek egun hartako plana baldintzatu zuten.

Donovanekin informazioa elkartrukatu eta arratsaldean zehar eskegitako iragarkiak begiratu zituzten, baita adostu zein egingo zuten ere. Baino bitartean garagardoak hustu eta bertako mozkorrekin Ranalden Bedeinkapena bezala ezagutzen den dado joko batera jolastu ziren gaua iritsi arte. Carlosek apustu handiak eta arriskutsuak egin zituen eta momentu batez izugarrizko zortearengatik irabazle bezala suertatuko zela zirudien. Azkenean, nekatuak eta txanpon batzuen faltan ohe goxoa besarkatu zuten.

Otsoaren hilabetea 6.eguna

Taldeak, Keown, Errebaleko ehiztariak eta Tenya, bere emazteak jasandako lapurreta baten inguruko lantxoa aukeratu zuten. Bazirudien, Keownek hazitako txakurren desagerpenaren ondoren, Thibault gaizkilearen taldeen azkeneko krimenetan artzakurrak ikusiak izan zirela, edo  hori esaten zuten herriko zurrumurruek behintzat. Keown prest zegoen taldea bandaren gotorlekura eramateko baina gure abenturazaleen lana, txakurrak berreskuratzea zen, eta bidetik, Thibault akatzeko gai balira, askoz hobe.

Denbora galdu gabe mendebalderuntz abiatu ziren eta eguerdirako Thibaukten mendiko gotorlekua ikusi zuten. Ez zekiten zenbat etsai zeuden bertan ezkutatuak eta jakiteko Nicolai bidali zuten infiltratu bezala. Gaiztagin kislevita Thibaultekin hitz egin ostean, bere "konfiantza" irabazi zuen eta bandako beste batzuekin mendiko bideak erasotzera atera zen. 

Besteak, Carlosen iritzia jarraituz, gaizkile hauen ezkutalekua erasotzeko momentu onena zela erabaki zuen taldeak. Baino barruan, Keownen txakurrak itxoiten zeuden..



Lau hanketako zaindari hauek gehiegi izan zian gure heroientzat eta ihesaldian, Thibault, Nicolai eta banda guztia gotorlekura bueltatu ziren. Carlos, Pil-pil eta Urdithaine kanpoko zuhaitzetan ezkutatuak zeuden bitartean. Gainera, ezkutatzen ari ziren bitartean txakurrek bere nagusia, Keown, hil zuten nahiz eta honek txakur kumeak zireneko txintxirrin bat erabili izana bere txakurrak baretzeko. 

Mendiko zuhaitz haietan, txakurrek harrapatuak eta ihesbiderik gabe utzi zituzten abenturazaleak. Urdithaine etsita, txintxirrina berriz erabili zuen eta oraingoan bai, piztiak lasaitu egin ziren. Txakurrik gabe Thibault eta gure infiltratua kobazulora bueltatu ziren momentuz. Baino, zer egin gaizkile pila honekin bukatzeko?

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina