Hurrengo kapituluak, jolastutako kanpainaren kronika amaitu ondoren idatzi nahi nituen. Baino ikusirik Lotheko bailaran gertatazen ari diren gauzak azalpen bat behar dutela, eta oraingoz, kroniken idazketak bukatzetik oso urruti daudenez, kanpainaren ondorioak idazten hasiko naiz.
Gutxi batzuk dira kontuan hartu beharreko ezaugarriak. Batetik, Enperadorearen hilketa eta Inperioan ematen ari den intentsitate txikiko erlijio gatazka. Bestetik, Bogenhafenen irekitako eragabetasun ataria eta bertatik atera diren deabruen konkista saiakera. Middenheimeko Graf-aren sasikumeak suntsitu zituen Kaoseko armadak eta Enperadorearen seme bakarra adimen-urritasuna du.
Gauza guzti hauek jakinda, Kanpainaren epilogoarekin hasi gaitezke.
Ondorengotza Gerra (2515-2518)
Gaur egun, adituek diote, Kaosari irabazitako gerra, Inperioari gertatutako gauzarik tamalgarriena izan dela. Betiko etsaia, aurkari nekaezina, Inperioa bateratua mantentzeko beharrezko mehatxua zen. Haren armadak, Reiklandeko lautadetan menderatuak izan zirenean probintzia inperialak arnasa eusteari eten zioten. Udazken hartan, arerio nagusia gainditua izan zen eta egoera berri honek buruzagien berekoikeria heltzen zituen sokak laxatu zituen.
Gehienok pentsatu ohi dugu hurrengo urteetan emango zen guda ekidin zitekela enperadorea bizik egon izan balitz. Baino zeinek daki. Orain, begi zahar hauekin garai hartan gertatutakoak ezin eten genezakeen gurpila iruditzen zait.
Hainbeste denboraz lokartua zegoen liskarra behin betikoz lehertu zitzaigun. Enperadorerik gabe, gure lurraldeak batzen zituzten konexio guztiak eztanda egin zuten. Erlijioa, interes berdinak zituzten lehiakideak elkartzeko aitzaki nagusia izan zen, besterik ez. Alde batetik, Altdorf eta Reikland osoko aitoren semeek, Sigmarren izenean, eta bestetik, gudaren heroia, Ulriken hautatua eta Middenheimeko sasikumea. Lehenengoak oinordetze arauak jarraituz, Karl Franzen semea ipini nahi izan zuten, txotxongilo bezala. Bigarrenak, oinordekoaren urritasuna astinduz, buruzagi prestatu eta ospetsua defendatzen zuten.
Bitartean, Bogenhafeneko eragabetasun atariak deabruak botatzen jarraitzen zuen.
Reiklandeko aristokraziari, Averland, Marienburg, Stirland eta Ostlandeko armak elkartu zitzaizkion. Talabeclanderi, Nordland, eta Ostermark. Besteak, beraien lurraldeetan gelditzea erabaki zuten.
Gorriz Luitpold / Urdinez Heinrich |
Borroka txiki eta ugarien ostean, Mendi Grisen itzalpean bi ejerzitoak aurrez aurre ikusi ziren. Reiklandek Karak Azgarako errege berriari laguntza eske joan ziren, baino Floki, errege alderragaiak, ezezko irmo batekin erantzuen zuen. Gizakien arteko liskarretan ez zen nanorik sakrifikatuko.
Batailaren bezperan, hiltzaile talde batek Luitpold (Enperadorearen semea) eraili zuten. Badirudi, hilketaren atzean Nuln eta Marienburgoko buruzagiak zeudela. Heinrich (Middenheimeko sasikumea) sigmariten armada menderatu zuen baino ondoren ikusiko dugun bezala batailaren emaitzak ez zuen lortu egoera baretzea.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina