2017(e)ko urtarrilaren 19(a), osteguna

Loth Bailarako Kanpaina VIII (WFRP) Sareak

  • Carlos Pitico, Estaliako aitoren semea, handizalea eta esgrima maisua
  • Thoryen, asrai ikaskuntzak alde batera utzi dituen aztia
  • Thorin, Zhufbarretik etorritako familia nobleko nanoa
  • Felix, bizitza hobego bat bilatzen ari den kontrabandista inperiala
  • Astaroth, basoko elfo harro eta isila, primerako arkularia
  • Pil-pil Begibakar, Tileako halfling marinela, harroa eta pragmatikoa


Otsoaren Hilabetea, 20. eguna

Ireki irudia beste erlaitz batean handiagoa ikusteko


Otsoaren Hilabetea, 16.eguna

Taldekide guztiak irrifartsu daude. Badirudi berdin zaiela haien lagunen heriotza, edota lortutako aberastasunen zati handi bat galdu izana. Bizirik atera dira Santutegi madarikatu horretatik eta aspaldiko partez aske daude nahi dutena egiteko. Haien lehenengo erabakia Errebalera bueltatzea izango da eta goizaldean hegoalderuntz martxan jarriko dira. Shallyako santutegitik ateratzean gurdi bat aurrez aurre izango dute eta bertan eserita, itxoiten, Felix izeneko kontrabandista eta Thorin nanoen artean aitoren semea dana. Biek Dieterren aginduz etorri dira, ibaieko piratekin lagundu dezaten. Badirudi, hala eta guztiz ere, ez direla hain askeak izango.

Errebalean, Donovanek doluminak emango dizkie galdutako guztiengatik eta eztarria hezetu ondoren bakoitzak bidea hartuko du. Gehienek, merkatariak iragartzen dituzten armak, edabeak eta tresneriak erosten hasiko dira, Thoryen eta Carlos izan ezik. Pitico Aguilerako zaldunekin hitz egitera joango da, galdetuz zer egin beharko lukeen haien estatus berbera lortzeko, hau da, Aguilerako zalduna bilakatzeko. Erantzunak motibazioa galarazi zion. Akolito bezala sartu beharko luke, garrantzirik gabeko lanak egiteko eta urteak pasa ondoren baliteke igoera bat irabaztea. Baino Piticok ez zuen amore eman.


Mehmet alkimista eta gremioen zapalkuntza

Mehmet, alkimista


Thoryen bestalde  pozoiak erosi nahi zituen. Ez zuen jakituri nahikoa hauek sortzeko eta Errebalean dagoen pozoi saltzaile bakarrarengana joan zen. Baino Arabiatik etorrirako Mehmet alkimista, mesfidatia zan eta edozer saldu aurretik eroslearenganako konfiantza osoa lortu nahi zuen. Honela, Errebaleko merkatariek sufritzen duten arazo batez hitz egin zion elfo aztiari.

Mehmeten hitzetan, Errebaleako jendaila Gorrimin Daga bezala ezagutzen den talde kriminalaren barnean daude. Alproja hauek lapurtu, eraili eta estortsioaz bizi dira. Hasieratikan herriko merkatariak mehatxatu dituzte, babeserako dirua eskatuz, jipoiak emanez eta haien bizitzak modu guztietan kaltetuz. Arabiarrak bera eta bere kideak mendekatu nahi ditu eta pozoien truke banda hortako estortsionatzailea garbitu beharko du. Thoryenek baietz esango dio eta Felixen laguntzarekin Daga Gorriminekin kontaktuan jarriko da. Biktima, Parviseko Ectalion bezala ezagutzen da eta nahiz eta aukera izan hiltzeko, aztiak nahiago izango du talde oso ezagutu, haien konfiantza lortzeko.

Parviseko Ectalion

Nanoen liskarrak

Eguna bukatzeko, Thorin, beharrezkoak zituen hainbat gauza erosi ondoren herrian bizi ziren beste nanoak bixitatzera joan zen. Ezagunenak, Artisauen gremioko nanoak ziren, Santutegian, Morgrimen arma eta armadura lapurtu zizkietenak alegia. Brydda Burdin Bihotzek zuzentzen zituen eta Thorinek harekin hitz egin zuen atsalde-gau honetan. Informazioa elkartrukatu ondoren, bailara inguruan zeuden nano erresumen arteko liskarretaz jakin zuen. 

Karak Azgarazeko erregea (Floki, beste kanpainarengatik ezaguna egingo zaizuena) eta Karak Vlykeko nanoak (iraganean bailaran bizi ziren nanoen ondorengoak) Lothen ezkutatuak jarraitzen duten nanoen hondakinengatik borroka isil batean murgilduak daude. Haien ustez, antzinako nanoek gaur egun galduta dagoen jakituriaren jabeak izan ziren eta erreinu bakoitzak ezagutza hori berarentzat nahi du. Honela, Brydak, Flokiren agente bezala, Igarobidean gelditzen diren eraikinak, kriptak edota minak aztertu nahi ditu. Honen ondoren, Thorin ohera joan zen atseden hartzea, lortutako informazioaren baliogarritasunaz ohartuz.

Otsoaren Hilabetea, 17.eguna


Aguilerako Ordenaren prezioa

Hurrengo egunean gure abenturazaleak ez ziren geldirik gelditu. Goiztiarrena Carlos Pitico izan zen. Bere goraldi laboralaren atzetik zebilen eta Aguilerako ordenak jakinarazi zion jarraitu beharreko pausoak prozesua azkartzeko. Dieter, Igarobideko kriminalak txikitu nahi zituen, bere planentzako oztopo larrienak baitziren, eta arrainontziko arrain handiena Kazorov anaien sare kriminala zan. Kazorov anaien buruengatik, Pitico Aguilerako zalduna bilakatzeko beharrezko konpromezua erakutsiko lukeen. Piticok listua irentsi zuen.

Gorrimin Dagak


Taldean, Carlos Aguilerako zaldunekin berriketan dagoen bitartean Thoryen bere planekin jarraituko du. Daga Gorriminekin geldituko da kartetan jolasteko eta mahai inguruan zitalen talde hau gidatzen duten gizonak ezagutuko ditu, Fritz Schauble (buruzagia), Domenico eta bere maisua (hiltzaileak), Erich eta Golditz (bizkarzainak) eta Ectalion de Parvis.  Haien konfiantza irabazteko beraiek eskainitako lan bat onartuko du. Errekan ezkutatuta duten ontziralekura abiatu, pakete bat jaso eta Errebalera bueltazea hain zuzen ere. Taldeak ere onartu egin zuen, lan honen ondoren jakingo baitute non kokatzen den Dieterrek bereganatu nahi duen piraten ontziralekua.

Izan ere, Dieterrek lana onartzea bultzatu zuen taldeak, esanez, herrira sartzerakoan guardiak jakinaren gainean egongo zirela, edozein arazo ekidin dezaten.  Orain, bi bandetan zeuden, alde batetik Dagek eskatutako lantxo bat egiten, eta bestetik, hauek traizionatzeko Dieterri informazioa emanez.

Gaizkileak, gaiztorekik egiten


Otsoaren Hilabetea, 18.eguna

Lehenengo oharra

Hurrengo goizean, Felixen gurdiaren gainean taldea hegoaldeko bidea hartu du.  Urgorri erreka jarraituz mendiko itzalak erabiliz barku edota bidaiarien bistatik at mugitzen dira. Txangoa iskanbilarik suertatuko da, politiki eta tentuz juteagatik seguraski.

Hala ere, errekaren bestaldean nanoen dorre abandonatu bat begiztatuko dute, Orko beltzez gainezka dagoela ikusterakoan ezkutatu eta isil-isilik beraien bidaiarekin jarraituko dute.


Otsoaren Hilabetea, 19.eguna

Bigarren oharra

Gauean arazo txiki baten ondoren errekaren bide bihurria segiz orkoek erasotutako arrantzaleen herri suntsitu batekin topo egingo dute. Izugarrizko krudeltasunaren adierazgarri gordina. Herriko biztanle bakarra 10 urteko ume bat izango da. Harrigarriena, abenturazaleak izanik, ondoren gertatu zen. Thorin eta Felix izan ezik beste guztiak ume hantxe uztekoak ziren (aztiren bat, bertan akabatzearen iradokizuna bota ere), baino gurdia Felixena da eta berak, taldearekin eramatea erabaki zuen.

Piraten Ontziralekua

Azkenik, Urgorriren bihurgune batean Gorrimin Dagen ontziralekua aurkituko dute. Bertan, ontzi azkar bat eta hogeita hamar lagun, kaxak, kutxak eta kupelak mugitzen. Han, Ivan Lugosi ezagutuko dute, Yetzin Transbordadorean gordelekua duten Kazorov Anaien ordezkaria eta ontziralekuaren arduraduna.

Hark azalduko die Igarobideko kontrabandu sarea Transbordadorean sortzen dela, Errebala zeharkatzen duela eta azkenik, errefuxiatu eta iheslarietaraino iristen dela. Sarea noski, Kazorov anaiek kontrolatzen dute eta Dagak, bitartekari hutsak besterik ez dira. Ondoren, Pil-pil, bere laguna bilakatuko da (biek maite dute itsasoa) eta Errebalera eraman behar duten karga erakutsiko dio...


1 iruzkin: