- Carlos Pitico, Estaliako aitoren semea, handizalea eta esgrima maisua
- Grizdal, Aizkora Odoltsua Mendi Beltzetik jaitsitako nano soldadua
- Thoryen, asrai ikaskuntzak alde batera utzi dituen aztia
- Astaroth, basoko elfo harro eta isila, primerako arkularia
- Nicolai Jelavic, Kisleveko gaiztagin bitarikoa
- Oleg, Erdi erotuta dagoen berserk kislevita
Otsoaren Hilabatea, 15.eguna
Goiz argitsu horretan, Donovanen ostatuko mahai baten inguruan Estaliako aitoren seme batek, basoko bi elfoekin, nano isil batekin eta Kislevetik etorritako ehiztari batekin Igarobideko mapa aztertzen ari zen. Bidea ezagutzen zuten baino zuhurtasunez antolatu nahi zuten paseotxoa. Hitz egiten ari zirela, gizon bat gerturatu zitzaien. Iparraldeko azentua zuen, eta denbora gutxian jakingo zuten, erabateko burusoiltasuna ezkutatzen saiatzen ari zen gizon hura Kislevetik zetorrela, Nicolai bezala. Oleg izena zuen eta izugarrizko ezpata zeraman sorbaldan. Handik eta hemendik entzuna zuen garai batetik hona Errebalean abenturazaleen talde berri bat agertu zela. Aukera paregabea zen harentzat, bere gihar erdoilduak ariketa behar baitzuten eta berdin zitzaion zer edo non borrokatu. Taldeak, aurrez aurre zeukaten lana ikusita, aulki bat gerturatu zioten. Aurkezpenen ondoren, Oleg Nicolairekin hitz egiten hasi zen, haien herrialdea gogoratuz alkohol botilaren bat husten zuten bitartean.
Skavenak, Ez-Hildakoak eta Ez-Hildako Skavenak
Igarobideko mendiak zeharkatu ondoren, ezustekorik gabe iritsi ziren Shallyako (esteka) Santutegira. Bertan, Catherine le Saux, ahizpen buruzagia, egun hauetan gertatutako desagerpenen inguruan erran zien. Hainbeste gaitzen iturria zen gauza hura oraindik ere lanean zebilen. Trepetxuak prestatu eskailerak jaitsi, zuziak piztu eta azkeneko solairuraino iritsi ziren. Iluntasun eta hezetasunaren artean , santutegiaz jabetu ziren nekrofago eta tumularioak akabatu zituzten. Hilobia soilik gelditzen zitzaien, Morgrim Izarretako Mailuaren azkeneko atseden lekua. Susmo txarra zuten eta zauriak sendatzeko asmoarekin Catherinengana igotzea erabaki zuten...berriz ere...
Otsoaren Hilabetea, 16.eguna
Goizean goiz, edabe sendagarri mordoa erosi ostean Santutegiko azkeneko gelara sartzeko prestatuak zeuden. Nanoen hilobiak, arraza honek bere arbasoei dioten errespetua dela eta, tranpez josiak daude normalean, eta gure heroiak ezagutzen zituzten trikimailu guztiak erabili zituzten hauek desaktibatzeko (gorpuak bota, lurreko baldosa bikoitiak saihestu, paretak miatu...) eta batenbat patatekin eta guzti irentsi ondoren Morgrimen hilobia ireki zuten. Orduan konturatu ziren egoera larri batean murgilduta zeudela. Morgrimen mailua sorgin harriz egina zegoen eta seguerenik hortan zatzan Santutegiko arazoen iturri nagusia. Morgrim, espero zuten bezala, 2000 urteko hilotz bat izateko nahiko bizirik zirudien eta lehenengo eraso bortitzarekin egiaztatu zuen bere nagusitasuna.
Morgrim, Izarretako Mailua
Thoryen eta Astaröth handikan pasa ondoren |
Ziur asko, hurrengo borroka hau gure taldeak jasandako eramangaitzena izan dela. Antzinako armadura zeraman hildako nanoa elfoen belarriak zituen belarritako modura eta oraindik bizar distiratsu bat erakusten zuen. Baina seikotea ez zen kikildu eta makina koipeztatu baten antzera erantzun zioten arerioari. Morgrim bestalde, bere arrazakoa zen Grizdali erasotzen hasi zitzazion, ez baitzuen bere begi hilak ikusten zutena sinisten. Nola da posible bere arrazakide batek antzinako heroi baten hilobia desohoratzea?
Gauzak horrela, Grizdal izugarrizko jipoi zurrunbiloa jasaten ari zen bitartean, besteak, pixkanaka Morgrim zauritzen hasi ziren. Oleg bere ezpatatzarrarekin, Nicolai aizkora zorrotz batekin, Astaröth eta Thoryen gezi andanekin eta Pitico eraso azkar eta hilgarriekin. Bi nanoak odoleztatuak zeuden, Grizdal, nekez ikusten zuen, izerdiak begiak zirikatzen zizkion eta gorputz guztia minez zuen. Baino etorri berriak bere ohorea berreskuratu behar zuen. Etxean ez zuten bueltan espero, eta aspaldian egindakoak ordaindu behar zituen, modu batera edo bestera. Izan ere, belauniko zegoenean, denbora izan zuen Morgrimen mailuaren azken kolpea saihesteko, baino argi zuen, honelako bukaera bat, amestutakoak baino hobeagoa zela. Bere aurpegia lurraren kontra talka egitean ez-hilak buelta eman zuen eta bere etsai historikoen aurka oldartu zen.
Thoryenek ahal zuen moduan defenditu zuen bere burua, baino aztiek ez zeuden honelako egoeretarako prestatuak. Ausaz ekidin zituen lehenengo bi kolpeak, nahikoak bere taldekideak, behingoz, Morgrimekin amaitzeko.
Azkeneko Ustekabea
Lehertuak zeuden, baino hilobian gordeta zeuden altxorrak ziztu bizian lapurtu zituzten (Grizdalen korpua hantxe bertan utzi ere, hauxe bai sakrifizioa) eta Santutegiko lehenengo solairura abiatu ziren. Han, Catherine le Sauxez aparte, beste sei nano zeuden. Errebaleko artisau gremioko nanoak ziren eta Brydda,burdin-bihotzek zuzentzen zituen. Bere arrazaren hilobi bat arpilatzea leporatzen zien eta lapurtutako dena bueltatzea eskatzen zuen, Morgrim-en mailua bereziki (badirudi mailuak nolabaiteko eragin zitalen bat zuela). Bryddak arma magiko hura suntsitu nahi zuen,eta gure heroiak, zaurituak eta nekatuak tratu ekonomiko batera iritsi ziren. Catherinek ere bere zorra kitatu zuen.
Aberastasun honen kostua? Urdithaine eta Grizdal soilik
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina