- Astaröth, basoko elfo harro eta isila, primerako arkularia
- Pil-pil Begibakar, Tileako halfling marinela, harroa eta pragmatikoa
- Volkrad Kullzman, preso ohia, odolzale eta orokorrean, nahiko nazkagarria
- Trubert Mahler, Talabeclandeko umemoko kadetea
- Pieter Blutroch, Mugaldeetako lurraldeetan hazitako ontzi guardia
- Grizdal, Mendi Beltzetik jaitsitako nano soldadua
Otsoaren Hilabetea, 13.eguna
Shallyako Santutegian, hirugarren egunez, desagertutako gorpuen ikerkuntzarekin jarraitzen zuten. Aurrekoan izandako arazoen ostean, taldeak erabaki zuen ez zuela nekrofago gehiago ezagutu nahi. Shallyako ahizpeek eskainitako ordainsaria ukatuz bertatik alde egiteko prestatzen hasi ziren. Goiz gris hartan Astarothek Catherine le Saux-ekin hitz egin zuen, azalduz, santutegi aren beheko pisuan zerbait arriskutsua eta boteretsua ezkutatzen zela, eta oraingoz, bera eta bere taldea ez zirela gai ikusten arrisku horrekin amaitzeko. Elkarrizketa luzatzen zen heinean Catherinek santutegiak zituen beste arazo larri batzuen inguruan hitz egin zion basoko elfoari.
Badirudi, Igarobidetik etortzen diren ehundaka errefuxitu eta inmigranteek negozio aukera berriak soratarazi dituztela bailarako hainbat pertsonentzat, esklabizazioaren bitartez aberastuz. Hasiera batean talde txiki eta sakabanatuak ziren, baino hegoaldeko eskaria gora egitean, talde hauek Yetzin Transbordadorean errotuta dagoen kriminal garrantzitsu batek bereganatu zituen, talde indartsu, handi eta hierarkizatu bat antolatuz. Esklabistek, kriminal hauek ezarritako gizon baten aginduetara jarri ziren eta ordutik armada txiki baten antzera lan egin dute. Gizon hau Malfi du izena eta Transbordadorearen inguruko basoetan eraiki zuen bere gotorleku edo jauregitxoa. Shallyako ahizpek Malfi eta bere gizonekin amaitu nahi dute eta gorputzen desagerpenekin bezala prest daude ordainsari bat ezartzeko. Astarothek hainbat tresna eta ondasunen truke onartzen du lana eta berarekin batera beste taldekide guztiak. Gainera, Malfiren atzetik zebilen Mendikate Beltzeko nano bat ere elkartuko zaie, Grizdal. Urdithainek utzitako lekua betez.
Catherine le Saux, Arrangureen Alaben buruzagia |
Malfiren atzetik
Ahizpek esklabuak saltzen dituzten lekua ezagutzen dute. Yetzin Transbordadorean dagoen Anfiteatroa hain zuzen ere. Bertan, itxaron besterik ez dute egin behar, Malfi agertu arte. Honela, taldea Yetzin errekaren iturbururuntz lapurrez josia dagoen hiri hartara iristeko bidaia antolatzen hasiko dira. Lehenbizi, Errebaleraino joango dira, han atseden hartzeko asmoarekin.
Aguilerainoko bidaia lasaia izango da eta herriko harresien segurtasunera iristean janaria eta sendagailak erosiko dituzte, mendietan suertatuko diren arriskuei aurreratuz. Kaletan zehar, salmenta eta artisau postuen artean Dieterrek antolatu ohi duen txapelketaren hasieraz ohartuko dira. Hiru egun barru, Igarobideko zaldun eta gerlari askok haien trebezia frogan jarriko dute, Monasterioko ordenan barruan sartzeko asmoarekin. Astaroth eta Trubert txapelketa ikusi edo parte hartu nahi dute eta horren ondoren Transbordadorean elkartuko dira taldeko beste kideekin.
Besteak, Pieter, Grizdal, Pil-pil eta Volkrad bidaiarekin jarraituko dute. Motxilak eta zakuak beteta, Errebalako sarrera nagusitik ateraz. Volkrad atzean zebilen, merkatari eta nekazariak aztertuz, esku indartsu batek bere sorbaldan pausatu zen arte. - Barkatu, Volkrad?- galdetu zion gizonezko ahots batek. Volkrad Ordeneko guardiaren bat zelakoan, atzera begiratu gabe labana atera eta mugimendu azkar eta boteretsu batekin saihetsen artean sartuko dio ahoa, kirtenarte. Dieterren zaldun bat zen, baino gure preso ohiarentzat, hori garrantzirik gabeko zehaztasun bat zen. Zaldun zaurituarekin batera bere guardia bikotea ere hantxe zegoen baino Volkraden begirada bakar bat nahikoa izan zen biak handikan hanka egiteko. Hurrengo egunetan jakingo zuten zaldun horren heriotzaz.
Hortz Apurtuaren Tribua
Grizdal, Pil-pil eta Pieter ez zuten ezer ikusi eta Volkradek, odoleztutako labana garbitzen zuen bitartearen taldearengana hurbildu zen. Hiltzaile baten lasaitasunarekin arinkerietaz hitz egiten hasi ziren eta honela, Errebaleko ate nagusitik pasa ziren.
Bi aste hauetan Igarobideko mendi eta basoek argi utzi dute zer nolako arriskua duten prestatu gabeko taldeentzat. Hala eta guztiz ere, gure lagunak gida, esploratzaile edo ehiztari txukun barik irten ziren ezezaguneruntz. Gabezia hauek agerian gelditu ziren laukotearen lehenengo gauan. Inguruetako goblin tribu esanguratsuenaren arakatze-partida batek erasotu zien eta ozta-ozta garaitu zituzten azal-berdeak.
Borroka honen ondoren, berriro ere (kontua galdu dut), Errebalera bueltatu ziren. Taldekide batentzat bere azken bidaia izango zen.
PD: Saiatuko naiz, hemendik gutxira, bidaien inguruko arauak bukatzen. Jakin dezazuen portzentaiekin eta datuekin zer nolako arriskuak ekidin ahalko zenukete bidaiak ondo antolatuz.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina