- Astaröth, basoko elfo harro eta isila, primerako arkularia
- Pil-pil Begibakar, Tileako halfling marinela, harroa eta pragmatikoa
- Volkrad Kullzman, preso ohia, odolzale eta orokorrean, nahiko nazkagarria
- Trubert Mahler, Talabeclandeko umemoko kadetea
- Pieter Blutroch, Mugaldeetako lurraldeetan hazitako ontzi guardia
- Grizdal Aizkora Odoltsua, Mendi Beltzetik jaitsitako nano soldadua
- Merovech, Bretoniako halfling gezurtero eta berekoia
Otsoaren Hilabetea, 14. Eguna
Joan ziren bezala bueltatu ziren. Morren (esteka) parrak, edo akaso Tzeentzchenak (esteka) izango ziren, mundo zaharreko lau izkinetatik, entzuten zirenak. Bi aste hauetan, abenturazale talde honek ezin izan ditu 10 kilometro baino gehiago egin bidai bakar batean, erasotua, jipoitua edo txikitua izan aurretik. Aguilerako Errebala zerumugan zegoenean taldekide bat gelditu egin zen.
Volkrad beldur zan, hirian egindako ekintzen ondorioak haren atzetik etorriko zirelakoan. Plan bereziak zituen Igarobidearentzat, edo hobeto esanda, bere aberastasunentzat eta ziur zegoen hirian bere etorkizuna amaitutzat eman zezakeela. Beraz, ze irtenbide geratzen zitzaizkion gure Volkrad kuttunari? Hanka egin, bueltatu Inperiora, miseriara. Ez zan Loth-eko bailara kontinente honetan gelditzen zen askatasun txoko bakarrenetakoa? Ze zentzu du, aske izateko aukera ematen dion leku honetan, askatasun hori bera ukatzea? Ez. Inperioko ziegetatik atera ondoren Volkrad bere modura bizi nahi zuen eta hori ezinezkoa bazan, bere modura hiltzea bakarrik gelditzen zitzaion.
Errebalera bueltatu ziren eta bertan antolatzen ari zen torneoaren iskanbilarekin batera bakoitza bere planekin jarraitu zuen. Volkraden kasuan, jakinda Dieterren losintxari guztiak bere atzetik zeudela, aste hauetan irabazitako/lapurtutako/arpilatutako diru guztia xahutzea erabaki zuen.
Litroak eta gramoak Errebaleko burdel guztietan zehar.
Eguerdirako, bere borondatearen azken buztankadarekin orain dela egun batzuk iruzur egin zion merkataria zulatu zuen, behin eta berriz.
Horren ondoren, Astaröth bera izan zen Volkrad atxilotu zuena, eta urkamendi bidean, ohiukatzen hasi zen-Ustelduak zaudete guztiak! Ustelduak!-Bakean zirudien sokak lepoa hausterakoan.
Dieter, armadura txuriko zaldun beltza
Volkraden atxiloketak Monastegiko ateak ireki zizkion Astaröthi, eta Pil-pilekin batera, torneoa hasi aurretik, zaldun zahar honen etxeko ateraino joan ziren. Zurrumurruek zioten Dieterrek bere gaztaroan, zaldun beltzaren ezizena irabazi zuela txapelketa batean, baino ordutik beti ikusi izan zaio armadura txuri batekin. Gainera, kontakatiluek diote, txapelketa horren ondoren urteak pasa zituela Inperioko bideetatik, nano eta azti batekin batera. Istoriotxo hauekin Aguilerako buruzagi gorenaren bulegora iritsi ziren.
Volkradi buruz galdetu zuen, baita abenturazaleen bizitzaz. Baino konturatu gabe elkarrizketa bere nahi zuen gaira bideratu zuen. Bere ustez, abenturazaleek, asmo edo xederik gabe bidelapur eta mandiletan bukatzen ohi dute eta noski, Dieter zaharrak helburu bat zuen haientzat. Badirudi, orain dela gutxi Yetzin errekan, piraten ontzi berri bat agertu dela, merkatariak erasotzen eta inguruko arrantzaleak mehatxatuz. Aguilerak ez du itsasontzirik baino kalte gehiago egin aurretik pirata horiek desagertarazi egin behar dituzte. Gainera, ontzi hori nunbaiten egin dute, jakin beharra dago non ezkutatzen diren alproja horiek. Lanan honen truke abenturazale bakoitzak zerbait eskatu zuen eta Dieter, irribarre batekin, ados zegoela erantzun zien.
Malfi akabatu, haren jarraitzaileak gainditu, Yetzineko piratak desagertarazi, ontziralekua aurkitu, Shallyako santutegian ezkutatzen den sekretua desestali....Pilatutako lana
Bueltan elfoa eta halflinga Trubert eta Dieterren antzaz hitz egin zuten. Aurpegia, ibiltzeko modua... Txorakeriak, pentsatu zuten, Dieterrek ez du inoiz semerik izan.
Torneoa eta Itzulera
Monasterioko ateak itxi ondoren torneoa hasi zen. Arku txapelketan Merovech azaldu zen, ostatuan atseden hartu ondoren taldera gehitu zen. Arku txapelketan parte hartu eta irabazi ere. Eguna borroka eta justak ikusten pasa zuten, baita atzerriko jendea ezagutuz, eta Astaröthek bailarako beste basoko elfo batekin informazioa elkartrukatu zuen. Gauean, Donovanen garagardo eta pattarrekin zer egin erabaki zuten.
Malfiren atzetik juteko lehenbizi Yetzineko Transbordadoreaino iritsi behar ziren eta momentuz bidai luzeak baztertuak zeuden. Dieterren proposamena mamitsua zirudien, eta beraz, arriskutsuegia izango zela pentsatu zuten. Ondorioz, lan bakarra gelditzen zen....Shallyako Santutegia behingoz garbitzea!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina