2017(e)ko azaroaren 13(a), astelehena

Loth Bailarako Kanpaina (XXII) For whom the bells tolls (I)

"Inor ez da isla bat, osoa berekiko;
Gizon bakoitza kontinentearen puxkat bat da,
lurraren zati bat, Europa osoa gutxitzean
muino bat izango balitz bezala, edo zure
lagunaren etxea, edo zurea; Edozein gizon 
hiltzean gutxitzen naiz, gizadiari lotuta
bainago: horrenbestez, ez galdetu inoiz
zeinengatik jotzen duten hil-kanpaiak,
zuregatik jotzen ari dira"
                                                                                                               John Donne

Aizkorak Zorrozten
      Erroiaren hilabetea, 18.eguna

Damaren ametsa elektrizitate moduan Epigonoen Lurreko bretoiar zaldun eta sasizaldunen burmuinetatik igaro zen. Haien herrialdea ikusi ez zuten bretoiarrak, identitatea galtzear zuen herri oso bat, bapatean, gautik goizera helburu berberarekin jaiki ziren.  Lurralde urrun hauetan ere, bihotzetik gertu dute orain aiton-amonek gurtzen zuten jainkosa. Eta ez hori bakarrik, ama maitakor baten modura, guztiak zaintzeko prest zegoen. Baina bere ondasun preziatuena arriskuan aurkitzen da; mendebaldeko basoan, ehundaka munstro eta izaki beldurgarriek griala lapurtzear daude. Ametsa hasi aurretik desagertzen ari da.

Bretoiar guztien amak laguntza eskatzen ari da, eta erantzuna jaso ere. Petit-Chateauko zaldun eta nekazariek armak zorrozten hasi dira. Zaldun asanblea gidatzen duen Saint-Monteko herriak dozenaka aitoren-seme eta morroi bidali ditu eta Artoiseko Dukearen aginduei kasu egin barik kapare eta ezkuteroak harresiko ateak zeharkatu eta armada berri honen buruzagia ezagutzera abiatu dira.


Uregnia Rodicisinam, zaldunez osatutakoo familia ospetsu baten azkeneko kidea. Bere inguruan ehundaka gizon elkartu dira eta basoan bizi diren elfoek ere laguntza eskaini diote. Dama bere ondoan izango du. Guda honen sinbolismoa ezin ukaturik bere burua santutasunetik urruti bidaitzen ari da. Bataila honetan, garaipena, sari hurbilagoak ekarriko baititu. Griala lortzeko gai bada, hiru herri bretoiarrak burua makurtu beharko dute. Damaren bedeinkapenarekin, errege, rex, roi izatea lortuko luke.

Uregnia, dudetan





Eta Konpainia Askea? Denbora honetan, mertzenario talde honek anbiguetatean mugitu da. Misterioa eta itzalek estaltzen dute. Bere atzean, sarraskiak, bortxaketak eta lapurketak utzi dituzte, baino aldi berean, eskualde honengatik egin duten guztia paregabea izan da. Beraien presentziak beldurra eta urduritasuna sortarazten du. Ekaitza dira, Sumendia. Baino Konpainiak baditu asmo ezkutuak. Iraganeko ekintzek etsai asko sortarazi dizkiete eta orain, leialtasunez jokatzeak kolpez, onura handiak ekarri ditzake. Hasteko, bidaietako baso lasai eta baketsua, asraien laguntasunarekin. Gainera, Uregniak garaipena lortuz gero, hiru herrien batasuna gertatuko litzake ziurrenik, eta erresuma berri honen erregearen lagunak izatea...ate asko irekiko lizkieke.

Asraiek plan bat dute
      Erroiaren hilabetea, 18.eguna

 Vanya, edo "Lakuko Dama"

Batailan aurretik, Uregniak bere aliatu guztiekin eztabaidatu nahiko du. Hor egongo dira bere haurtzaroko lagunak, Jean-Michel eta Benoît Dupont zaldunak. Saint-Montetik, hiru buruzagi, Tristair, Galhad eta Bors. Artoisetik oinezko zaldun beteranoak, eta amaitzeko, Ninive basotik Dama eta bi elfo. Konpainia Askea ere han egongo da, baino hasieratikan elfoak izango dira ahots bakarra.

Elfoen  ahots melodikoek egongela osoa beteko dute eta bretoien hizkuntza erabiliz, azaldu egingo dira. Leonthir, Maarako gerlari ospetsuenak, segada bat prestatu du gizapiztien indarrak banatzeko. Basoaren barrena eramango dituzte eta orduan, bretoiarrak tribuaren gotorlekua erasotu beharko dute.

Asrai gerlariak, urrundu dituzten gizapiztiak baino lehenago bueltatzen saiatuko dira, borrokan laguntzeko. Uregniak hitza eskatuko du orduan. Elfoen planarekin ados egon arren gauza batzuk argi utzi nahi ditu. Zaldunak erasoaren punta izan behar dira, nekazariak atzean geldituz, eta Dama ezin izango du beraiekin batera egon, arriskutsuegia iruditzen baizaio.

Horregatik, Konpainia Askea bizkarzain modura edukiko ditu momentu oro, jainkosa babestu dezaten. Bretoiak plana onartuko dute, Carlos Pitico, Thorin eta Trubert ez bezala. Hirukotea liderrak dira, soldaduak gidatzen esperientzia dutenak. Pitico Artoiseko oinezko zaldunekin egongo da, Trubert, Saint-Monteko ezkuteroekin eta Thorin nekazari eta morroiekin. Honela bukatuko da bilera eta zerbait gosaldu ondoren martxan jarriko da armada. Denera, zaldun,ezkutero, morroi eta mertzenarioen artean, ehun eta berrogeita hamar gizon dira.

Garaipena edo Basakeria
      Erroiaren hilabetea, 18.eguna

Goiz osoa basoa zeharkatzen ibili ostean, azkenik, Adar Kiribilduaren tribuko batzar lekura iritsiko dira. Bertan, beraien jainko ilunentzat eraikitako aldarearekin topo egingo dute. Harri izugarri handi bat, odol lehorrez eta kaskezurrez apaindua. Bere inguruan munduko gizapizti mota guztiak. Itxoiten.

Bataila honetan Lurralde Lehiatuen patua jokoan dago. Zibilizazioa edo Anabasa





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina