2017(e)ko azaroaren 15(a), asteazkena

Loth Bailarako Kanpaina (XXII) For whom the bells tolls (II)


"Ikusitako izugarrikeriak...zuek ikusitako izugarrikeriak.
Baino ez dezue eskubiderik neri hiltzaile deitzeko.
Ni erailtzeko eskubidea dezue. Eskubidea duzue hori egiteko...
Baino ez epaiketarik egiteko. Ezinezkoa da hitz soilekin
azaltzea zer den laztura, laztura ikusi eta ulertu ez dutenei.
Laztura...lazturak aurpegi bat du...eta lazturaren lagun izan behar zara.
Laztura eta izu morala zure lagunak dira. Ez bailira, orduan,
zure etsaiak izango lirateke."

                                                                                                     Kurtz Koronela - Apocalypse Now


Errealitatearen Hotzikara
              Erroiaren hilabetea, 18.eguna

Goiz hotza, pagoen artean. Hilabete hotza, orokorrean. Aurreko eguneko lokatza izoztuta dago oraindik eta zaldiek ez dute arazorik izan maniobratzeko. Eskubiko aldean Saint-Monteko zaldunak lerrokatu dira, ezkuteroak erreserban utziz. Aurrez aurre gizapiztiek aurkeztu dezaketen arerio diziplinatuena dute, bestigorrak. Izaki hauek bi metro luze neurtzen dute, borroka amaigabeak ahalbideratzen duen gorputza eta adar sendoak. Gerlari profesionalak dira, eta ez dira izutuko. Guda zelaiareen erdigunean Petit Chateau zaldunak kokatu ira, Uregnia eta bere lagunak buru direlarik. Ausar hauen etsaia, minotauro basati eta bortitzak dira. Talka izugarria izango da.
Minotauro




Bestigor





















Ezkerraldean Artoiseko oinezko zaldunak ikusi ditzakegu. Zaldirik gabe, alde hau atzean gelditzeko arriskua du eta liskarren linea, ziurrenik, diagonalean amaituko du. Haien aurka gor andana, gizapiztien gerlari arruntak. Bukatzeko, bi armaden atzekaldean, jaurtikariak. Nekazari, morroi eta ungorrak. Sarraski hau distantziatik aztertzen, gizapiztien aldarea eta Dama eta bere eskolta.

Zaldien sudurzuloetatik lurrun tximiniak. Gizonen masailak, izerdi errekak eta hatz-koskorrak txuriak, ezpatak indar guztiarekin eusteagatik. Bataila hau lehenengotzat dutenak zaldun zaharrei begiratzen diete azalpen bat esperoz. Uregniak besoa altxa eta gerlariak gudu-kanta batekin erasotzen hasiko dira.

Lurrikara bat dirudi, bretoien karga geldiezina. Baina bestigorrak eta minotauroak, posizioei eutsiko diete eta buruz buruko anabasa suertatuko da. Nekazariak eta ungorrak zerua geziz estaliko dute eta zaurituen lehenengo negarrak entzungo dira. Oinezko zaldunak ez dute zailtasunik izango eskubialdean kokatutako gorren erasoa geldiarazteko eta honela, frontea egonkortu egingo da. Bretoien karga geldiezina, neutralizatu da.

Zenbakien balore ezberdinak
                  Erroiaren hilabetea, 18.eguna

Nahiz eta, hasiera batean, borroka berdintsua dirudien, zauri baten heriotza ordezkaezina den bitartean, eroritako bestigor bati atzean beste bat itxoiten ari zaio bere lekua hartzeko. Zaldunen ezkutuak hautsi egingo dira, ezpatak akastu eta soldaduen lerroa geroz eta meheagoa izango da. Gizapiztiek adorearekin oldartzen dira eta beraien lerro amaitezinen atzean, Astaröthek honen arrazoia atzemango du.

Builaka, aginduak emanez, Adar Kiribualden xamana eta liderra aurkitzen da. Baso honetan ezaguna den izaki beldurgarria.

Malagor

Nicolairen arkua tenkatu eta elfoak bere punteria proban jarriko du. Gezi magikoak hirutan banatuko dira haizea zeharkatzen duten bitartean eta indar ikaragarri batekin xamana lurrera botako du. Oraindik ez dira ohartuko, baino heriotza hura ehun gizapiztien balorea izan du. Hala ere, oraingoz, borroka okerrera dijoa. Munstroen kolpeak Saint-Monteko Bors eta Petit-Chateauko Benoît Dupontekin amaituko dute eta zaldunen hutsuneak ezkuteroak betetzen hasiko dira.

Haragi berria pikatzailearentzat
      Erroiaren hilabetea, 18.eguna

Guda darrai eta etorkizuna iluntzen hastean, basoko zuhaitzen artetik argi izpi bat itzurian sartuko da. Emandako hitza errespetatuz, Maarako herri zaharra bere aliatu berriak laguntzera etorri dira. Al-Dîrwak, Maarako jauna, Leonthir eta Selinonde aztiarekin batera basoko gerlari eta zaindariak etorri dira.



Elfoen lantzak eta geziak ez dute hutsik egiten eta  ezin konta ahal dira doitasun hilkorrarekin akabatutako izakiak. Baino berri onak ez dute asko iraungo eta beraien indarrak ahultzen ari direnean elfoen atzetik etoriko dira tribuaren beste gerlari guztiak.  Ehundaka dira eta orduz borrokan egon diren bretoientzat amaitezinak dirudite. Felix liskarretatik hurbil dabiltza, zaurituak sendatuz. Thorin, Carlos eta Trubert ahotsik gabe daude aginduak builaka emateagatik eta besteak, urduri, Damaren inguruan dabiltza.

Anabasaren Patua
    Erroiaren hilabetea, 18.eguna

Zaldun erdiak lurrean daude, hilda edo hilzorian. Ezkuteroak eta basoko gerlariak lehenengo lerrora sartu dira eta badirudi, denboraren poderioz, bataila galdua dutela. Konpainia Askearen apustua arriskutsuegia izan da oraingo honetan. Baino ez zuten Anabasa, edo Eragabetasun edo Jainko Ilunen esku hartzea kontuan hartu.

Niniveko basoan hirugarren talde bat bizi da. Gizapizti edo elfoak errespetatzen ez dituena. Aldare batean bere jainkoak gurtzen dituena eta guda besterik ez duena ezagutzen. Aspaldi gizakiak ziren baino beraien nagusi berriak beste zerbaitetan bihurtu dituzte: Kaos gerlariak dira eta haiekin batera zuhaitzen itzalpean ezkutatzen diren mutanteak etorri dira.


Borrokan zurrumbilo baten modura sartuko dira, gizapizti, gizaki eta elfoak batera erasotzen. Ez dago basoan etsai hauen borroka gaitasunak parekatzen dituen inor eta pixkanaka frontea estutzen joango dira. Batailaren emaitza ezbaian dago.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina