2018(e)ko martxoaren 17(a), larunbata

Dungeons & Dragons (5e) Gerlaria

Aurrekoan Dungeons and Dragonseko arraza berri bat aurkeztu genuen To!, eta gaurkoan jokuko klase ezagun batekin jarraituko dugu. 5.edizioko gerlari euskaratua, arketipoen azalpenik gabe (hori hurrengo baterako)


Gerlaria



Aurkezpena

Gerlariek borroka estilo guztien oinarriak ikasten dituzte. Edozein gerlarik aizkora, ezpata luzea edo estokea erabili dezake, arkua eta sarea barne. Bestalde, armadura eta ezkutu mota guztiekin praktikatu du. Baino trebezia orokor honetatik aratago, gerlari bakoitzak borroka estilo bakar batean espazializaten da. Arkuterian,  bi armen erabilpenean edota esentzia erabiliz gaitasun martzialak hobetu dezakete. Oinarrizko trebezi hau espezializazio zehatz hauekin konbinatzean gerlari motako abenturazaleak guda zelaiko jaun eta jabe bihurtzen ditu.

Gerlari Mailen Taula

Maila    Konp. Hobaria                  Klase Ezaugarriak

1              +2                                    Borroka Estiloa, Bigarren Hatsa
2              +2                                    Ekintza Oldarkorra (1x)
3              +2                                    Arketipo Martziala
4              +2                                    Karakteristika Hazkundea
5              +3                                    Eraso Gehigarria (x1)
6              +3                                    Karakteristika Hazkundea
7              +3                                    Arketipo Martzialaren Ezaugarria
8              +3                                    Karakteristika Hazkundea
9              +4                                    Menderaezina (x1)
10          +4                                    Arketipo Martzialaren Ezaugarria
11          +4                                    Eraso Gehigarria (x2)
12          +4                                   Arketipo Martzialaren Ezaugarria
13          +5                                    Menderaezina (x2)
14          +5                                    Karakteristika Hazkundea
15          +5                                   Arketipo Martzialaren Ezaugarria
16          +5                                    Karakteristika Hazkundea
17          +6                                    Ekintza Oldarkorra (x2), Menderaezina (x3)      
18          +6                                    Arketipo Martzial Hobetua
19        +6                                    Karakteristika Hazkundea
20          +6                                    Eraso Gehigarria(x3)



Klase Ezaugarriak

Gerlari bezala, hurrengo klase ezaugarriak lortuko dituzu.

Kolpe Puntuak

  • ·         Dado Kolpeak: 10d1 gerlari maila bakoitzeko
  • ·         Kolpe Puntuak 1.mailan: 10+Sendotasunaren hobaria
  • ·         Kolpe Puntuak maila altuagoetan: 10d1 (edo 6) + Sendotasunaren hobaria


Konpetentziak

  • ·         Armadurak: Armadura guztiak, Ezkutuak
  • ·         Armak: Arma arruntak eta martzialak
  • ·         Tresnak: Bakar bat ere ez
  • ·         Salbazio Jaurtiketak: Indarra, Sendotasuna
  • ·         Gaitasunak: Bi aukeratu hurrengoetatik: Akrobaziak, Animaliekin Harremana, Atletismoa, Historia, Buruargitasuna, Mehatxatu, Hautamena, Biziraupena

Ekipoa

Hurrengo ekipoarekin hasten zara, jatorriak emandako ekipoaz aparte:

  • ·         Sare Kota edo (b) larrua, arku luzea eta 20 gezi
  • ·         Arma martzial bat eta ezkutua edo (b) bi arma martzial
  • ·         Balezta arina eta 20 saieta edo (b) bi eskuko aizkora
  • ·         Leotzetako ekipamendua edo (b) esploratzeko ekipamendua


Borroka Estiloa

Lehenengo mailan, borrokatzeko estilo zehatz bat hautatu beharko duzu zure espezialitate modura. Aukeratu hurrengo hauetatik bat:

  • ·         Arkuteria. +2 irabazten duzu distantziako armen eraso jaurtiketetan
  • ·         Defentsa. Armadura bat erabiltzen duzun bitartean +1 irabaziko duzu Babes Motan
  • ·         Dueloa. Esku batean mele arma bat eta bestean ezer ez duzunean, +2 gehituko diozu arma horrekin egindako min jaurtiketetan
  • ·         Arma Handiak. Bi eskuko arma baten mina jaurtiketan 1 edo 2 ateratzean, berriz bota dezakezu bigarren emaitza kontuan hartuz. Bi eskuko arma edo bihurkoi ezaugarria izan behar du hobari hau lortzeko.
  • ·         Babesa. Etsai batek zuretik 2 metrora dagoen norbait/zerbait erasotzean, zure erreakzioa erabili dezakezu desabantaila bat derrigortzeko eraso jaurtiketan. Ezkutu bat eraman behar duzu.
  • ·         Bi armetako Borroka. Borrokan, zure karakteristikaren hobaria gehitu dezakezu bigarren eraso jaurtiketan.
  • ·         Tuneletako Gerlaria. Igarobide estuak defenditzen paregabea zara, ekintza gehigarri bezala jarrera defentsiboan jarri zaitezke zure hurrengo txandararte. Jarrera defentsiboan zaudela aukerako erasoak egin ditzakezu erreakzio ekintza erabili gabe eta zure erreakzioa erabili dezakezu 2 metrota dauden etsaiei mele eraso bat egiteko.


Bigarren Hatsa

Lehenengo mailan, erresistentzia mugatua duzu minaren aurka babesteko. Zure txandan, ekintza gehigarri bezela 10d1+gerlari maila kolpe puntu berreskuratu ditzakezu. Behin erabilia, atseden motz edo luze bat egin beharko duzu berriz erabiltzeko. 

Ekintza Oldarkorra

Bigarren mailan zure mugak gainditu ditzakezu momento batzuetarako. Zure txandan, beste ekintza bat egin ahal izango duzu, ekintza arrunta eta gehigarriaz aparte. Behin erabilita, atseden motz edo luze bate gin beharko duzu ezaugarri hau berriz erabiltzeko. 17.mailan, atsedenen artean bi aldiz egin ahal izango duzu, beti ere txandako behin bakarrik erabilita.

Arketipo Martziala

 Hirugarren mailan hurrengo arquetipo zerrendatik bat aukeratu duzu, zure borroka estilo eta teknikak moldatuz.

  • ·         Txapelduna
  • ·         Estratega
  • ·         Naturaz gaindiko Borrakalaria
  • ·         Zurkaitza
  • ·         Zalduna
  • ·         Arkulari Arkanoa


Karakteristika Hazkundea

4.mailara iristean eta berriz ere 6,8,10,12,14,16 eta 19.mailetan karakteristika balore bat 2 puntu edo bi karakteristika puntu 1 igotzeko aukera izango duzu. Orokorrean, ezin izango duzu karakteristika bat 20tik gora igo. Hautabide moduan, karakteristika igo ordez talentu bat hartu ahalko duzu.

Eraso Gehigarria

5.mailara iristean, eraso ekintza batekin bi aldiz erasotzeko gai izango zara. Eraso kopurua hirura igoko da gerlariaren 11.mailan eta laura 20.ean

Menderaezina

Gerlaria 9.maila lortzean, salbazio jaurtiketetan hutsa lortzean berriz botatzeko aukera izango du, bigarren jaurtiketaren emaitza kontuan hartuz. Ezingo du klase ezaugarri hau berriz erabili atseden luze bat egin arte. 13.mailan atsedenen artean bi aldiz erabili ahalko du eta hiru izango dira 17.mailara iristean. 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina