2018(e)ko martxoaren 20(a), asteartea

Dungeons & Dragons (5e) Oberin-eko Arrazak Saitanak

Oberîn mundua jendeztatzen dituzten arrazen artean, D&D-ko oinarrizko liburuetan agertzen ez diren batzuk erabiltzen ditugu mahai inguruan. Hauetako bat, saitanak dira, felido-izakiak dira eta nahiz eta ofizialak ez izan, mundu eta trasfondo askotan erabiliak izan dira.

Saitanak
         Bigarren semeak



Saitanak ez lukete existitu behar. Bashkinen kokatutako Vyanyangar antzinako erresumaren oihanetan sortuak, bere jabeen esanetara egon ziren, hauek ia guztiz desagertu arte. Erlijio guden ondoren, Aendorretik ihes egindako transmutadore ahaltsuak ziren eta saitanen aurretik drakonidoak moldekatu zituzten defentsa moduan.

Sortzaileak desagertzean, drakonidoak erresumaren kontrola hartu zuten eta sarraski odoltsu batzuen ondoren katu itxura zuten izaki gehienak bertatik alde egin zuten. Ordutik, aberririk gabeko arraza izan da, bere merkatal eta nabigazio gaitasunanekin hainbat herrialdeetan komunitateetan bizi direnak. Udaberriko Hirietan eta Adana aurkitzen dira gehienak.

Arraza bat, Bi Leinu

Vyanyangarreko transmutadoreak bi animali ezberdin erabili zituzten saitanak sortzerakoan; oihanetako tigreak eta jaguarrak. Lehenengoak handiagoak, indartsuagoak eta motelagoak dira, borrokan trebeagoak ez hain azkarrak kontuetako. Jaguar jatorrikoak gehiago mugitu dira mundutik eta oparotasun gehiago lortu dute. Denak bi metroko altuera aise iristen dira eta astunenak 180 kiloetara heldu daitezke.

Sinbiosi Kulturala

Etxerik gabe, saitanek minoría izatera ohitu dira eta ikaragarrizko abilezia garatu dute besteen ohitura eta gizarteetara integratzeko. Egoera honek felidoen enpatia proban jarri du, arrazismo, beldur eta gorroteei aurre eginik. Diplomatiko naturalak dira eta buru azakarra izan ohi dute tratuentzako, horrenbestez, errazago izango da saitan bat portuko merkantziak salerosten aurkitzea lurralde basatien barrena ikustea baino.

Kameleoiak

Aspaldian galdu zituzten oihaneko sustraiak eta posible da drakonidoeei dieten mespretxua izatea arrzakide guztiek elkarbanatzen duten ezaugarri bakarra. Orokorrean, jaio edo bizi izan diren erresumetako ohiturak imitatzen dituzte, berdin dio klanetan, familietan edo tribuetan oinarritzen diren gizarteak izan. Arau hau soilik salbuespen bat du; bikotekidea. Arraza posesivo eta kartsua da zentzu honetan eta bizitzarekin defendituko dira bien artean.

Adina: Saitanak heldutasunera goiz iristen dira, 10 urte betetzean eta mende oso bat bizitzera heldu daitezke.

Lerrokatzea. Gobernu edo gizarte estrukturatik kanpo egoteak lerrokatze kaotikoruntzeko tendentziak edukitzea bultzatzen die.

Tamaina. Bi metro eta 150 edo 160 kiloko gorputz sendo eta izugarriak izan ohi dituzte. Tamaina arrunta dute.

Abiadura. 10 metro

Ilunantzeko Ikusmena. Itzaletan 20 metrora argi eta garbi ikusi dezakezu, argia egongo baliz bezala.

Katu Atzaparrak. Atzapar hauei esker 8 metroko abiadurarekin eskalatu dezakezu. Horrez gain, zure atzaparrak arma naturalak kontsideratzen dira, eraso armagabetuak egiteko erabili ditzakezunak. 4d1-eko ebakitze-mina eragiten dute.

Katu Erreflexuak. Zure konpetentzia hobari erdia gehitzen diozu Iniziatiba jaurtiketei.

Katu Enpatia. Beste felidoekin ideia sinpleak komunikatzeko gai zara.
Saitanak bi leinutan banatzen dira:

Gaarak


Handiagoak, zabalagoak baino baita lasaiagoak ere. Gerlari nekaezinen fama dute, eta askok mertzenarioarem bizitza jarraitzen dute. Bere anaiekin alderratuz, askos gutxiagoak dira, ugalkortasun maila txikiagoak baitituzte. Ile kolore argiak izan ohi dituzte eta Koral Irletan edo Udaberriko Hirietan aurkitzen dira gehienbat.


Karakteristika Hazkundea. Trebezia eta Indarraren balioa +1ean igo egiten da.

Atzapar Handiak. Zure atzaparren mina 6d1ekoa izango da 4d1 ordez.

Katu Oinkada. Isilpekotasun gaitasunean konpetentzia lortzen duzu.

Gorputz Sendoa. Tamaina gradu handiago batekoa kontsideratzen zaizu pisua altsa edo eramateko.

Rakkak


Buruargiak, bizkorrak eta oso pragmatikoak. Nahiz eta oihanean sortuak izan, jaguar itxura duen saitan hauek kale kantoietan moldatzen dira hoberen. Ile kolore ilunekoak eta urrezko begi koloreak dituzte. Khorasan, Adana, Eguerdi Eleshitan  edo Quara-Dorren dauzkagu rakka komunitate handienak.

Karakteristika Hazkundea. Zure Trebezia eta Karisma +1ean igotzen dira

Katu Oinkada. Isilpekotasun gaitasunean konpetentzia lortzen duzu.

Bizkorra. Zure abiadura 12 metrokoa da.

Bederatzi Bizitza. Jausialdi minari erresistentzia duzu.




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina